Euskal Sektore Publikoan euskararen erabilera normalizatzeko plan estrategikoak
- Erakundea:
- Kultura eta Hizkuntza Politika
Deskribapena
Euskal sektore publikoan euskararen erabilera normalizatzeko 19/2024 Dekretuaren II. Kapituluak zehazten du entitateen hizkuntza-planifikazioa. Horren arabera,
- Entitatearen plan estrategikoa:
- Euskal Sektore Publikoko entitateek euskararen erabilera normalizatzeko plan estrategikoa landuko dute plangintzaldi bakoitzaren lehenengo urtean.
- Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzari (HPSri) bidaliko dio entitateak web-orri honen bitartez plan estrategikoaren proposamena, eta horren gaineko txosten eskaera egingo dio.
- HPSk jasotako plan-proposamenari buruzko aginduzko txosten ez-loteslea emango du, gehienez, bi hilabeteko epean. Epe hori igarota, txostena bidali ez bada, entitateak izapideekin jarraitu ahal izango du.
- Entitateak, behin plan estrategikoa onartuta, onarpen-agiria helaraziko dio HPSri, txostena eskatzeko irekitako espedientean gehituta.
- Entitateak plan estrategikoa onartu ondoren, bere web-atarian argitaratu beharko du.
- Entitatearen hizkuntza ofizialak erabiltzeko irizpideak:
- Euskal sektore publikoko entitateek beren hizkuntza ofizialak erabiltzeko irizpideak berrikusiko dituzte plangintzaldi bakoitzaren hasieran. Plangintzaldian zehar egokitzapenak eta aldaketak egin ahal izango dituzte.
- Entitateak hizkuntza-irizpideak onartu eta hilabeteko epean, HPSri helaraziko dio onarpen-agiria, txostena eskatzeko irekitako espedientean gehituta.
HPSek, Plan estrategikoa egiteko eredu bat entitateen esku jarri du, beharrezkotzat jotzen badute beren plan estrategikoak diseinatzerakoan erabiltzeko.
Informazio gehiago hemen: Hizkuntza-kudeaketa egiteko dokumentuak (VII. plangintzaldia)
Aplikatu beharreko araudia
Erakundeak
Kudeatzen duen erakundea
- Kultura eta Hizkuntza Politika > Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza
Kontaktu-informazioa
Harremanetarako datuak
Herri-Administrazioetan Hizkuntza Normalizatzeko Zuzendaritzarekin harremanetan jartzeko:
Helbide elektronikoa: erabileraplanak@euskadi.eus / entepublikoak@euskadi.eus
Telefono bidez:
- Sonia Isasi: 945 018 118
- Jose Inazio Mosteiro: 945 016 921
- Julene Moyano: 945 018 350
- Ziortza Polin: 945 018 544
- Oskar Bilbao: 945 016 948
- Amaia Amilibia: 945 018 085
Kodea(k)
- Euskararen erabilera Herri-Administrazioetan: 1048005
Plan estrategikoaren txostena eskatu
Lau pausu jarraitu beharko dira:
- Eskabidea bete.
- Plan estrategikoa erantsi.
- Eskabidea sinatu.
- Bidali eskabidea eta Plan estrategikoa.
|
Administraziori Komunikatzeko, honako hauek egin behar dituzu:
- identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan,
- dokumentazioa bete, PDF formatuan (edo onartutako beste formatu batean), eskaneatu eta ordenagailuan gorde,
- inprimakiak dauden kasuetan: horiek bete eta ordenagailuan gorde,
- zerbitzu elektronikora sartu.
Oharrak:
- Hiritarren eskubidea da, Administrazio jardulearen boterean edo aurkitzen duten prozedurarako arau aplikagarriek ez eskatutako dokumentua ez aurkeztea, (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 53. artikulua). Eskubide hau erabil ahal izateko, eskaerako emandako Dokumentazioa atalean, emandako dokumentuen informazioa beteko du.
- Espedientearen egoeraren segimendua Nire karpetaen egin dezakezu.
Beste tramite batzuk
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Jakinarazpen eta komunikazioetarako datuak aldatu ahal izateko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Jakinarazpen eta komunikazioetarako datuak, hizkuntza eta tramitazio kanala alda ditzake, baldin eta espedientea zabalik badago.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Dokumentazioa aurkezteko edo zuzentzeko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua