Farmazia-bulegoek Farmazia Zuzendaritzari nahitaez egin beharreko jakinarazpenak egiteko prozedura erkidea

Deskribapena


EAEko Ordenazio Farmazeutikoari buruzko 11/1994 Legea garatzen duen eta farmazia-bulegoei aplikatzen zaien EAEko araudiaren barruan, Farmazia Zuzendaritzari establezimendu horietako arreta farmazeutikoari eragin diezaioketen hainbat egoeraren berri ematea eskatzen da. Egoera horiek ez dute osasun-administrazioaren berariazko baimenik behar, baina jakinarazi egin behar zaizkio, aplikatzekoa den legeriak eskatzen duen bezala.
Hona hemen nahitaezko komunikazio horien zerrenda eta haietan jaso behar diren alderdiak.

Nori dago zuzenduta


Farmazia-bulegoen titularrak edo, hala badagokio, legezko ordezkariak edo jaraunsleak

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Osasuna / Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko Sailburuordetza > Farmaziako Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Osasuna / Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko Sailburuordetza > Farmaziako Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Gobierno Vasco. Eusko Jaurlaritza

Farmazia Zuzendaritza. Ordenazio Farmazeutikoko Zerbitzua

  • Helbidea: Donostia-San Sebastian kalea 1. Vitoria-Gasteiz 01010
  • Helbide elektronikoa: ordfarma-san@euskadi.eus
  • Telefonoa: 945019269

Kodea(k)

  • Funtsezkoak ez diren obren jakinarazpena farmazia-bulegoan: 1054503
  • Farmazia-bulegoko analisi klinikoen, ortopediaren eta optikaren atalak etetearen jakinarazpena : 1057503
  • Farmazia-bulegoko farmazialari titularra, titularkidea, arduraduna edo ordezkoa ordezkatzeko jakinarazpena: 1057503
  • Farmazia-bulegoko alboko, ordezko edo arduradun izendatutako farmazialarien prestazio profesionalaren amaieraren jakinarazpena : 1057503
  • Farmazia-bulegoan hilabete baino gutxiagoko aldi baterako itxiera-data jakinaraztea: 1057503

Funtsezkoak ez diren obren jakinarazpena farmazia-bulegoan


Funtsezkoak ez diren obren jakinarazpena farmazia-bulegoan (7. Artikuloa,459/1994 DEKRETUAren , azaroaren 29koa, farmazia-bulegoetan obrak baimentzeko prozedura arautzen duena.)
Obra txikiak egiteko ez da administrazio-baimenik beharko, baina Osasun Administrazioari jakinarazi beharko zaizkio obra horiek egin baino 15 egun lehenago gutxienez. 15 eguneko epean osasun-administrazioak ez badu inolako eragozpenik jarri, proiektatutako obra egiten hasi ahal izango da.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Beste tramite batzuk


Farmazia-bulegoko analisi klinikoen, ortopediaren eta optikaren atalak etetearen jakinarazpena


Farmazia-bulegoko analisi klinikoen, ortopediaren eta optikaren atalak etetearen jakinarazpena (12. artikuloa, 165/2002 DEKRETUA, uztailaren 2koa, farmazia-bulegoetako analisi klinikoen, ortopediaren eta optikaren atalak arautzen dituena.

Farmazia-bulegoaren titularrak atal baten jarduera amaitu nahi badu, aldez aurretik jakinaraziko dio Farmazia Zuzendaritzari, eta hark jakinarazpena jaso izanaren berri emango du. Jakinarazpenean adierazi beharko da atalaren espazioa zertarako erabiliko den.
Interesdunak aurreko apartatuan aipatzen den hartu-agiria jaso eta hurrengo hamar egunetan utziko dio Atalak bere jarduerari. Jarduera uztearen ondorio diren obrak 459/1994 Dekretuan ezarritakoaren mende egongo dira. Aldez aurretik itxitako atal baten jarduerari berriro ekiteko, beste eskabide bat egin beharko da farmazia-bulegoan atala sortzeko.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Beste tramite batzuk


Farmazia-bulegoko farmazialari titularra, titularkidea, arduraduna edo ordezkoa ordezkatzeko jakinarazpena


Farmazia-bulegoko farmazialari titularra, titularkidea, arduraduna edo ordezkoa ordezkatzeko jakinarazpena ( 6. Artikuloa, Ordezkoa izendatzeko betebeharraren salbuespenak. 129/1997 DEKRETUA, ekainaren 3koa, farmazia-bulegoetako giza baliabideei buruzkoa).
Izendatutako farmazialari laguntzaileren bat duten farmazia-bulegoetan, langile horrek farmazialari titularra edo titularkidea, arduraduna edo ordezkoa ordeztu ahal izango du, honako kausa hauetakoren bat gertatzen denean:

  • a. Gaixotasunagatiko edo istripuagatiko baja-aldiak, 15 egunetik beherakoak.
  • b. Norberaren gauzetarako absentzietan, 3 lanegun baino gutxiagokoak eta urtean gehienez 6 egunekoak.
  • a. Titularraren, arduradunaren edo ordezkoaren oporrengatik, gehienez 30 egun balioduneko epean.
  • d. Edoskitzeagatiko absentziak, egunean 2 ordutik gorakoak ez badira.
  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Beste tramite batzuk


Farmazia-bulegoko alboko, ordezko edo arduradun izendatutako farmazialarien prestazio profesionalaren amaieraren jakinarazpena


Farmazia-bulegoko alboko, ordezko edo arduradun izendatutako farmazialarien prestazio profesionalaren amaieraren jakinarazpena (24. artikuloa, 24 129/1997 DEKRETUA, ekainaren 3koa, farmazia-bulegoetako giza baliabideei buruzkoa)
Laguntzaile, ordezko edo arduradun izendatutako farmazialarien prestazio profesionalaren hasieraren jakinarazpena dagokion izendapen-eskaeraren espedientean egingo da (farmazialari atxikiak, ordezkoak edo arduradunak izendatzeko baimena (1057511).
Lanbide-prestazioa amaituz gero, farmazia-bulegoaren titularrak edo titularkideek, edo haien legezko ordezkariak edo oinordekoek Farmazia Zuzendaritzari jakinarazi beharko diote farmazia-bulegoaren alboko, ordezko edo arduradun diren farmazialarien lotura amaitu dela, gehienez ere 10 eguneko epean, amaitzen denetik zenbatzen hasita.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Beste tramite batzuk


Farmazia-bulegoan hilabete baino gutxiagoko aldi baterako itxiera-data jakinaraztea


Farmazia-bulegoan hilabete baino gutxiagoko aldi baterako itxiera-data jakinaraztea ( Farmazia-bulegoak sortu, lekuz aldatu, itxi eta jardunean jartzeko prozedurak arautzen dituen ekainaren 27ko 338/1995 Dekretuaren 26. artikulua (24/2004 DEKRETUA).
Arrazoi profesional edo pertsonalengatik, farmazia-bulegoa aldi baterako itxi ahal izango da, betiere Osasun Sailak zehazten dituen farmazia-arretako beharrak errespetatzen badira, eta ordezko farmazialari bat izendatzeko aukera alde batera utzi gabe, erregelamendu bidez ezartzen diren kasuetan.
Itxiera hilabetetik gorako aldirako bada, Osasun Sailaren baimena lortu beharko da. Gainerako kasuetan, Farmazialarien Elkargo Ofizialari eta Osasun Administrazioari jakinarazi beharko zaie farmazia-bulegoa noiz itxiko den aldi baterako eta noiz berriro irekiko den.
Farmazia-bulegoen aldi baterako itxierak, premiazko eta aurreikusi ezin diren arrazoi pertsonaletan oinarritzen badira eta hilabete baino gutxiago irauten badute, dagokion farmazialarien elkargo ofizialari jakinaraziko zaizkio, farmazia-arreta egokia bermatzeko hartutako neurriak adierazita.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Beste tramite batzuk