Erantzukizunpeko aitorpena, itsaso eta lehorraren arteko jabari publikoa babesteko zortasun eremuan dauden eraikuntzetan edo instalazioetan konpondu, hobetu, finkatu eta berritzeko obrak egiteko.

Deskribapena


Itsas-lehorreko babes-zorpeko eremuan dauden eraikinak edo instalazioak konpontzeko, hobetzeko, finkatzeko edo berritzeko obrak egiteko erantzukizunpeko aitorpena egiteko.

  • Finkatze-obrak: Eraikinaren egonkortasunari euste aldera, egituran egiten diren obrak, eraikinaren sostengu-egituran ondatuta dauden elementuak gotortzeko edo sendotzeko, edo antzeko ezaugarriak dituzten beste batzuekin ordezkatzeko, betiere eraikina, hirigintza-legerian xedatutakoaren arabera, aurri-egoeran ez badago.
  • Modernizazio- eta hobekuntza-obrak: Egitura-elementuak aldatu gabe, eraikinaren, instalazioaren edo higiezinaren barruan eta kanpoan egin daitezkeen eta haren kalitatea eta irisgarritasuna areagotzen duten obra guztiak.
  • Konponketa-obrak: Helburu nagusia higiezin edo eraikin bat kontserbatzea eta mantentzea izanik, material, elementu edo zati batzuk ordezkatzea edo eraldatzea dakarten esku-hartzeak, baina egitura eta bolumetria aldatu gabe eta egonkortasunean ere eragin gabe.

Informazio gehiagorako irakurri informazio-orria (PDF, 1 MB)

Beste motatako ekintzetarako Itsas-lehorreko babesteko zortasun eremuan lanak egiteko baimena eskatu beharko da.

Erantzukizunpeko adierazpen bidez izapidetu daitezkeen obren tipologia aldatu egiten da jarduketa-eremua kokatuta dagoen demarkazio hidrografikoaren arabera. Horregatik, erantzukizunpeko adierazpenean sartzeko, mesedez, adierazi bisorean obra non egin nahi duzun. Behar izanez gero, jo bisorearen-laguntzailera.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisiko eta juridikoak

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Zuzenbide pribatuko erakunde publikoak > Uraren Euskal Agentzia

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

ORDUTEGIA

Publikoarentzako etenik gabeko ordutegia astelehenetik ostiralera 8:30etatik 14:00ak arte.

Urte osoan irekia herriko eta probintziako jaiegunetan eta abenduaren 24 eta 31n izan ezik.

URAREN EUSKAL AGENTZIA

El Boulevard eraikina

Gamarrako Atea kalea 1.A - 11. solairua

01013 Vitoria-Gasteiz

URAREN EUSKAL AGENTZIA

Urkixo Zumarkalea 36, - 7. solairua

48011 Bilbao

URAREN EUSKAL AGENTZIA

Intxaurrondo kalea, 70 - 1. solairua

20015 Donostia/San Sebastián

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea(k)