Erantzukizunpeko adierazpena presa txikiak eta harguneak mantentzeko eta konpontzeko jarduketak egiteko
Deskribapena
Erantzukizunpeko adierazpena interesdunak sinatutako agiri bat da non hark adierazten duen, bere erantzukizun pean, araudian zehaztutako baldintzak betetzen dituela presa txikiak mantentze lanak eta konponketak egiteko.
Honako hauek hartzen dira Jabari publikoa mantendu eta babesteko lan txikitzat. Betiere babestutako eremuetatik at egiten badira eta ez badute beste baimenik behar, Jabari publiko hidraulikoaren erregelamenduaren 52. Artikuluan ezarritakoari jarriki:
- Aprobetxamendu hidroelektrikoen emakidadunen presa eta presa txikiak edo ureztatzaileen komunitateen harguneak mantentzeko eta konpontzeko obra
- Presa txikiak edo emakidadunen hartuneak hobetzeko, teknologia eguneratzeko, konpontzeko edo mantentzeko obrak
Erantzukizunpeko adierazpena presa txikiak eta harguneak mantentzeko eta konpontzeko jarduketak egiteko
Uraren Euskal Agentzian aurkeztu beharko du adierazpena, gutxienez, jarduera hasi baino 15 egun baliodun lehenago. Horrela, jarduera hori eta ur biltegiratuen erabilerak bateragarriak diren egiaztatu ahal izango da. Horrez gain, uraren kalitatea babestuko da, eta adarretara edo hustubideetara sartzeko aukera mugatuko da.
Aplikatu beharreko araudia
Erakundeak
Kudeatzen duen erakundea
- Zuzenbide pribatuko erakunde publikoak > Uraren Euskal Agentzia
Ebazten duen erakundea
- Zuzenbide pribatuko erakunde publikoak > Uraren Euskal Agentzia
Kontaktu-informazioa
Harremanetarako datuak
Ordutegia
Publikoarentzako etenik gabeko ordutegia astelehenetik ostiralera 8:30etatik 14:00ak arte.
Urte osoan irekia herriko eta probintziako jaiegunetan eta abenduaren 24 eta 31n izan ezik.
Uraren Euskal Agentzia
El Boulevard eraikina
Gamarrako Atea kalea 1.A - 11. solairua
01013 Vitoria-Gasteiz
Uraren Euskal Agentzia
Urkixo Zumarkalea 36, - 7. solairua
48011 Bilbao
Uraren Euskal Agentzia
Intxaurrondo kalea, 70 - 1. solairua
20015 Donostia/San Sebastián
Kodea(k)
- Erantzukizunpeko adierazpena presa txikiak eta harguneak mantentzeko eta konpontzeko jarduketak egiteko: 1238701
Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu tramitazio elektronikoko aplikazio honetan.
Eskaera egin aurretik:
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Beharrezko dokumentuak formatu digitalean prestatu.
Ondoren, zerbitzu elektronikora sartu zaitez eta 4 urrats hauek jarraitu:
- Eskabidea bete.
- Aurretik prestatutako dokumentuak erantsi.
- Eskaera sinatu.
- Eskabidea eta erantsitako dokumentuak bidali.
Jarraian, hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan (hartu-agiria).
- Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
- Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Ordutegia
Publikoarentzako etenik gabeko ordutegia astelehenetik ostiralera 8:30etatik 14:00ak arte.
Urte osoan irekia herriko eta probintziako jaiegunetan eta abenduaren 24 eta 31n izan ezik.
Uraren Euskal Agentzia
El Boulevard eraikina
Gamarrako Atea kalea 1.A - 11. solairua
01013 Vitoria-Gasteiz
Uraren Euskal Agentzia
Urkixo Zumarkalea 36, - 7. solairua
48011 Bilbao
Uraren Euskal Agentzia
Intxaurrondo kalea, 70 - 1. solairua
20015 Donostia/San Sebastián
Zuzenean: Herritarrentzako aurrez aurre zerbitzua
Erregistro-gaietan laguntzeko bulegoak
Eusko Jaurlaritzako bulegoak dira, informazioa emateko, laguntza bidez izapidetzeko eta dokumentazioa erregistratzeko (101. eta 102. artikuluak, 91/2023 Dekretua, ekainaren 20koa, herritarrei arreta integral eta multikanala ematekoa eta zerbitzu publikoak bitarteko elektronikoz irispidean izatekoa).
Aurkezteko beste leku batzuk
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz.
Eskaera egiteko, jarraitu 4 urrats hauek:
- Eskaeraren inprimakia bete.
- Beharrezko dokumentuak erantsi.
- Eskaera sinatu.
- Eskaera eta dokumentuak aurkeztu adierazitako aurkezpen-lekuetan.