Erantzukizunpeko adierazpena presa txikiak eta harguneak mantentzeko eta konpontzeko jarduketak egiteko

Deskribapena


Erantzukizunpeko adierazpena interesdunak sinatutako agiri bat da non hark adierazten duen, bere erantzukizun pean, araudian zehaztutako baldintzak betetzen dituela presa txikiak mantentze lanak eta konponketak egiteko.

Honako hauek hartzen dira Jabari publikoa mantendu eta babesteko lan txikitzat. Betiere babestutako eremuetatik at egiten badira eta ez badute beste baimenik behar, Jabari publiko hidraulikoaren erregelamenduaren 52. Artikuluan ezarritakoari jarriki:

  1. Aprobetxamendu hidroelektrikoen emakidadunen presa eta presa txikiak edo ureztatzaileen komunitateen harguneak mantentzeko eta konpontzeko obra
  2. Presa txikiak edo emakidadunen hartuneak hobetzeko, teknologia eguneratzeko, konpontzeko edo mantentzeko obrak

Erantzukizunpeko adierazpena presa txikiak eta harguneak mantentzeko eta konpontzeko jarduketak egiteko

Uraren Euskal Agentzian aurkeztu beharko du adierazpena, gutxienez, jarduera hasi baino 15 egun baliodun lehenago. Horrela, jarduera hori eta ur biltegiratuen erabilerak bateragarriak diren egiaztatu ahal izango da. Horrez gain, uraren kalitatea babestuko da, eta adarretara edo hustubideetara sartzeko aukera mugatuko da.

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Zuzenbide pribatuko erakunde publikoak > Uraren Euskal Agentzia

Ebazten duen erakundea

  • Zuzenbide pribatuko erakunde publikoak > Uraren Euskal Agentzia

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Ordutegia

Publikoarentzako etenik gabeko ordutegia astelehenetik ostiralera 8:30etatik 14:00ak arte.

Urte osoan irekia herriko eta probintziako jaiegunetan eta abenduaren 24 eta 31n izan ezik.

Uraren Euskal Agentzia

El Boulevard eraikina

Gamarrako Atea kalea 1.A - 11. solairua

01013 Vitoria-Gasteiz

Uraren Euskal Agentzia

Urkixo Zumarkalea 36, - 7. solairua

48011 Bilbao

Uraren Euskal Agentzia

Intxaurrondo kalea, 70 - 1. solairua

20015 Donostia/San Sebastián

Kodea(k)

  • Erantzukizunpeko adierazpena presa txikiak eta harguneak mantentzeko eta konpontzeko jarduketak egiteko: 1238701

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu tramitazio elektronikoko aplikazio honetan.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Erantzukizunpeko adierazpena presa txikiak eta harguneak mantentzeko eta konpontzeko jarduketak egiteko