Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa

Deskribapena


2/2016 Legeak, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa, bere 7.7. artikuluan EAEko udal guztiei Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa (hemendik aurrera ELE) egiteko bete beharra ezartzen die. 179/2019 DEKRETUA, azaroaren 19koa, Euskadiko toki-erakundeetan hizkuntza ofizialen erabilera instituzionala eta administratiboa normalizatzeari buruzkoa, bere aldetik, 2019ko azaroaren 22an argitaratu zen. Dekretu horretan, besteak beste, ELE egiteko nondik norakoak garatu ziren, eta VI. Kapituluko 50. artikuluan ebaluatu behar diren planak eta proiektuak zehazten ditu.

Batetik, udalerriek ondoren zerrendatzen diren plan eta proiektuen hizkuntza-inpaktuaren ebaluazioa egin beharko dute, bai eta horien funtsezko aldaketenak ere, baldin eta euskararen
erabileran eragina izango badute: planak (hiri-antolamenduko plan orokorrak, plangintza orokorra bateragarri egiteko plana, sektorizatze-plana, plangintzako arau subsidiarioak, plan partzialak, hiri-antolamenduko plan bereziak, eta turismo-planak); eta proiektuak (merkataritzagune handiak eraikitzeko proiektuak, industriaguneak eta teknologia-parkeak eraikitzeko proiektuak). Bestetik, aurreko zerrendan aipatutakoez gain, arnasguneetako euskararen erabileran eragina izan dezaketen plan eta proiektu guztiak ebaluatu beharko dira.

Nori dago zuzenduta: EAEko toki-erakundeak.

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eskatutako aginduzko txostena emango du hilabete baino lehen.

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Herri-Administrazioetan Hizkuntza Normalizatzeko Zuzendaritzarekin harremanetan jartzeko:

Helbide elektronikoa: esep@euskadi.eus

Telefono bidez:

  • Jose Inazio Mosteiro: 945016921
  • Elena Lopez de la Calle: 945018350
  • Amaia Aranaga: 945019464
  • Veronica Muñoz: 945019531

Kodea(k)

  • Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa: 1099401

Administrazioari komunikazio-egintza


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk