Erabilera publikoko igerilekuetarako aldizkako oinarrizko informazioa jakinaraztea (742/2013 Errege Dekretuaren IV. eranskina)
Deskribapena
Erabilera publikoko igerilekuek aldizkako oinarrizko informazioa bidaltzeko prozedura (742/2013 Errege Dekretuaren IV. eranskina). Atal honetan jasotako informazioa Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak bidaltzen dio urtero Osasun Ministerioari. Erabilera publikoko igerilekutzat joko dira jendeari edo erabiltzaile-talde jakin bati irekitako igerilekuak, jabearen edo okupatzailearen familiari edo gonbidatuei soilik zuzentzen ez zaizkienak, sarrera-prezioa ordaindu ala ordaindu gabe. Hauek izan daitezke:
- 1. mota: urarekin lotutako jarduera helburu nagusia duten igerilekuak, hala nola igerileku publikoak, aisialdikoak, ur-parkeak edo spak.
- 2. mota: helburu nagusiaren zerbitzu osagarri gisa jarduten duten igerilekuak, hala nola, turismo-ostatuak, kanpinak edo hoteletako igerilekuak, edo osasun-zentroetako igerileku terapeutikoak, besteak beste.
Instalazioak ontzi estaliak eta ontzi estali gabeak baditu, IV. Eranskineko komunikazioak egin beharko dira, bi instalazio desberdin balira bezala.
Azken xedapenetatik lehena, irailaren 27ko 742/2013 Errege Dekretuaren 15. Artikulua. Informazioa bidaltzea, aldatzen duena.
15. artikulua. Informazioa bidaltzea.
Nori dago zuzenduta
Igerileku-instalazioen titularrak eta kudeatzaileak (edo haien ordezkariak).
Aplikatu beharreko araudia
Kontaktu-informazioa
Harremanetarako datuak
ARABA | BIZKAIA | GIPUZKOA |
---|---|---|
| | |
Arabako Osasun Publikoko Zuzendariordetza | Bizkaiko Osasun Publikoko Zuzendariordetza | Gipuzkoako Osasun Publikoko Zuzendariordetza |
Santiago kalea 11 01004 VITORIA-GASTEIZ | Rekalde zumarkalea 39A, 48008 BILBO | Nafarroa etorbidea 4 20013 DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN |
Tel.: 945 017 168 | tel.: 944 031 539 | Tel.: 943 022 738 Faxa: 943 022 701 |
| | |
Arabako Landa Eremuaren Eskualde Zentroa | Uribe Kostako Eskualde Zentroa | Tolosa/Goierriko Eskualde Zentroa |
Done Jakue hiribidea 11, 01004 Vitoria-Gasteiz | Ikeabarri plaza 1 2.a, 48940 LEIOA (BIZKAIA) | Nafarroa etorbidea 6 20400 Tolosa (GIPUZKOA) |
tel.: 945 017 166 | Tel.: 944 032 921 | Tel.: 943 024 024 Faxa: 943 024 023 |
| | |
Aiarako Eskualde Zentroa | Lea-Artibaiko Eskualde Zentroa | Urolako Eskualde Zentroa |
Motxotekale 6, 01400 Laudio | Udetxea Jauregia Iturburu 4 kalea. 48300 GERNIKA (BIZKAIA) | Salbide kalea 10, sotoa 20800 ZARAUTZ (GIPUZKOA) |
tel.: 945 062 220 | Tel.: 944 032 880 | Tel.: 943 023 147 / 943 023 156 |
| | |
Arabako Errioxako Eskualde Zentroa | Osasun Publikoko Barrualdeko Zentroa | Debagoieneko Eskualde Zentroa |
Foruen kalea 6, 01320 Oion | Rekalde zumarkalea 39A, 48008 BILBO | Otaola hiribidea 6, sotoa 1. EIBAR (Eibar Ospitalea)(GIPUZKOA) |
tel.: 945 062 218 | tel.: 944 032 820 | Tel.:943 024 059 Faxa: 943 024 059 |
| | |
| Ezkerraldea-Enkarterriko Eskualde Zentroa | Bidasoako Eskualde Zentroa |
| Barrengoitia kalea, 9-1.a 48920 PORTUGALETE(BIZKAIA) | Nafarroa Hirib., 41-3.a 20302 IRUN (GIPUZKOA) |
| Tel.: 94 4 032 450 | Tel.: 943 024 030 – Faxa: 943 024 031 |
Bilboko udalerrian dauden instalazioetarako, hauek dira harremanetarako datuak:
- Ingurumen Osasuna eta Hiri Higienea - OSASUN ETA KONTSUMO ARLOA - BILBOKO UDALA, Cristo kalea 1, 4. 48007 Bilbao. Tel.: 94 420 52 07
Vitoria-Gasteizko Udalean dauden instalazioetarako, hauek dira harremanetarako datuak:
- Osasun Publikoko Zerbitzua – GASTEIZKO UDALA, San Bizente Aldapa z/g, 01001 Vitoria-Gasteiz. Helbide elektronikoa: saludpublica@vitoria-gasteiz.org
Kodea(k)
- Erabilera publikoko igerilekuetarako IV. eranskineko datuen jakinarazpena: 0106505
Erabilera publikoko igerilekuetarako IV. eranskineko datuen jakinarazpena
Sartu izapidetze elektronikoko aplikazioan botoiaren bidez. Ziurtatu identifikazio elektronikorako onartutako bitarteko bat duzula.
Lau pausu jarraitu beharko dira:
- komunikazioa bete,
- dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi,
- komunikazioa sinatu,
- bidali komunikazioa eta erantsitako dokumentuak.
Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren
Ahalordetzeen Erregistro Elektronikoan inskribatuta ez dagoen ordezkari batek sinatzen badu eskabidea, ordezkaritza hori egiaztatzen duen dokumentua aurkeztu behar du.
- Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
- Administrazioak hilabetez gordeko ditu zuk emandako datuak. Dena dela, komunikazioa araudiak ezarritako epe barruan aurkeztu beharko duzu.
Administraziori Komunikatzeko, honako hauek egin behar dituzu:
- identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan,
- dokumentazioa bete, PDF formatuan (edo onartutako beste formatu batean), eskaneatu eta ordenagailuan gorde,
- inprimakiak dauden kasuetan: horiek bete eta ordenagailuan gorde,
- zerbitzu elektronikora sartu.
Oharrak:
- Hiritarren eskubidea da, Administrazio jardulearen boterean edo aurkitzen duten prozedurarako arau aplikagarriek ez eskatutako dokumentua ez aurkeztea, (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 53. artikulua). Eskubide hau erabil ahal izateko, eskaerako emandako Dokumentazioa atalean, emandako dokumentuen informazioa beteko du.
- Espedientearen egoeraren segimendua Nire karpetaen egin dezakezu.