Osasun Saila

Albaitaritzako sendagaiak saltzeko asmoa jakinaraztea

Deskribapena


Albaitari-botikinari buruzko aitorpena

544/2016 Errege Dekretua, azaroaren 25ekoa, Albaitaritza-preskripziorik behar ez duten albaitaritzako sendagaien publikoarentzako urruneko salmenta arautzen duena.

Farmazia-bulegoek eta albaitaritza-sendagaien saltegi txikizkariek soilik sal ditzakete albaitaritza-preskripziorik behar ez duten albaitaritza-produktuak jendartean urrunetik. Baldintza hauek bete behar dituzte, gainera: jendearentzat irekita egon, legez baimenduta, eta salmenta-jarduera 4. artikuluan jartzen duen bezala notifikaturik eduki.

Farmazia-bulegoek edo saltegi txikizkariek informazio hau eman beharko diote kokaturik dauden autonomia-erkidegoko agintari eskumendunari:

  • a) Zer egunetan diren hastekoak sendagai horiek jendeari urrunetik saltzen.
  • b) Zer teknika erabiliko duten urruneko salmenta egiteko: posta ala web-orria. Web-orria badarabilte, helbidea zein den jartzeaz gainera, errege-dekretu honetako 9. artikuluan agintzen dena eta aplika daitezkeen gainerako arauak ere bete beharko dituzte, eta web-orria identifikatzeko behar den informazio guztia ere eman beharko dute.
  • c) Sendagaiak nola bidaliko dituzten.

Sendagaiak beste toki batetik saltzeko komunikazioa

1132/2010 Errege Dekretuak, albaitaritzako botikei buruzko 109/1995 Errege Dekretua aldatzen duenak, 91. artikuluan dioenez, terrarioko animalia, txori apaingarri, akuarioko arrain eta karraskari txikientzako botikak, albaitariaren errezetaren beharrik ez badute, errege-dekretu horretan aurreikusitakoez bestelako establezimenduetan banatu edo saldu ahal izango dira.

Establezimendu horiek errege-dekretuaren 89. artikuluan botiketarako ezarritako baldintzak bete behar dituzte, biltegiratzeari, kontserbazioari eta, beharrezkoa denean, dokumentu bidezko kontrolari dagokienez. Botika horiek ontziratuta saldu behar dira, salbu eta botika jakin baterako baimendutako formatuek hura zatika banatzeko aukera ematen dutenean, betiere egokitzapen primarioaren osotasuna arriskuan jarri gabe eta aginduzko dokumentazioaz lagunduta.

Errezetarik behar ez duten botikak saltzeko jarduerari ekin aurretik, establezimenduen legezko ordezkariek inguruabar hori jakinarazi beharko diote Eusko Jaurlaritzako Farmazia Zuzendaritzari. Horretarako, honi erantsitako inprimakia beteko dute eta zuzendaritza horri bidaliko diote posta elektronikoz (ordfarma-san@euskadi.eus) edo posta arruntez (Farmazia Zuzendaritza, Eusko Jaurlaritza; Donostia kalea 1 – 01010 VITORIA-GASTEIZ).

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Osasuna / Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko Sailburuordetza > Farmaziako Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Farmazia Antolamendua Zerbitzua

Farmaziako Zuzendaritza. Osasun Saila

  • Tfnoa 945019267
  • Tfnoa 945019269
  • Donostia- San Sebastian Kalea,1 01010 (Vitoria-Gazteiz)

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea(k)

  • Albaitaritzako sendagaiak on-line salmenta.: 1051501
  • Sendagaiak beste toki batetik saltzeko.: 1051502

Administrazioari komunikazio-egintza


Lau pausu jarraitu beharko dira:

  1. komunikazioa bete,
  2. dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi,
  3. komunikazioa sinatu,
  4. bidali komunikazioa eta erantsitako dokumentuak.
    Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren
  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak hilabetez gordeko ditu zuk emandako datuak. Dena dela, komunikazioa araudiak ezarritako epe barruan aurkeztu beharko duzu.

Administrazioari komunikazio-egintza.


Lau pausu jarraitu beharko dira:

  1. komunikazioa bete,
  2. dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi,
  3. komunikazioa sinatu,
  4. bidali komunikazioa eta erantsitako dokumentuak.
    Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren
  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak hilabetez gordeko ditu zuk emandako datuak. Dena dela, komunikazioa araudiak ezarritako epe barruan aurkeztu beharko duzu.