Segurtasun Saila

Joko enpresa operadoreen edo enpresa fabrikatzaile, inportatzaile edo merkaturatzaileak.akzioak eskualdatzea

Deskribapena


Izapide hori egin aurretik, beharrezkoa da aldez aurretik akziodunen aldaketaren berri ematea.

Eskualdaketa formalizatu eta hamar eguneko epean, enpresa eskualdatzaileen eta eskuratzaileen legezko ordezkariek informazio hau aurkeztu beharko diote Jokoa Arautzeko Agintaritzari:

  1. Kontratu pribatuaren kopia edo, hala badagokio, akzioen edo partaidetzen eskualdaketaren eskritura publikoarena.
  2. Eskualdatzen diren akzio zenbakituak edo partaidetzen zenbakiak.
  3. Sozietatearen akziodunen edo partaidetzen eraketa, eskualdatu eta eskuratu ondoren.

Nori dago zuzenduta


Joko enpresa operadoreak.

Enpresa fabrikatzaile, inportatzaile edo merkaturatzaileak.

 

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Segurtasuna / Babes Zibileko Sailburuordetza > Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Segurtasuna / Babes Zibileko Sailburuordetza > Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Zerbitzu Orokorrak

Helbidea:C/ Donostia - San Sebastián, 1. Vitoria-Gasteiz

Tf. 945 018879 / jokoetaikuskizunak@euskadi.eus

Kodea(k)

  • Akzioak eskualdatzea : 0017509

Komunikazioa


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

3 hilabete.

Isilbidearen ondorioak

Baietsiak

Beste tramite batzuk