A01 Hondakin arriskutsuen agentea
Deskribapena
Hondakinen kudeatzaileek beren jarduerak hasi aurreko jakinarazpena aurkeztu beharko dute egoitza soziala duten autonomia-erkidegoko organo eskudunean. Jakinarazpen honen bidez, Hondakinen Ekoizpen eta Kudeaketa Erregistroan hondakin arriskutsuen agente gisa inskribatzea lortzen da.
Nori dago zuzenduta
Pertsona fisiko edo juridikoak, helbide edo egoitza soziala Euskal Autonomia Erkidegoan dutenak, eta hirugarrenen enkarguz, hondakinen balorizazioa edo ezabaketa antolatzen dutenak, hondakinak fisikoki erabiltzen ez dituzten agenteak barne.
Aplikatu beharreko araudia
Erakundeak
Kudeatzen duen erakundea
- Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna / Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetza > Ingurumen Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
- Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna / Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetza > Ingurumen Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren Zuzendaritza
Kontaktu-informazioa
Harremanetarako datuak
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Kodea(k)
- Hondakin arriskutsuen agentearen aurretiazko jakinarazpena A01: 1072001
Administrazioari komunikazio-egintza
-
Jardueraren memoria deskriptiboa aurkeztu beharko da. Bertan, hirugarrenen aginduz hondakin arriskutsuak balorizatzeko edo ezabatzeko erabilitako metodologia adieraziko da.
-
Fidantzaren zenbatekoa 15.000 EUROKOA da, martxoaren 22ko 208/2022 Errege Dekretuaren IV. eranskinean xedatutakoaren arabera.
FIDANTZA GORDAILUTZEKO ERA
- Fidantza banku-abal bidez egiten bada, abal originala bidali beharko da Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailera/Ingurumen Iraunkortasunerako Sailburuordetzara > Ingurumen Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren Zuzendaritzara.
- Abala digitalki sinatuta badago, zuzenean Ogasun eta Ekonomia Sailera bidaliko da, helbide elektroniko honetara: tesoreria-aval@euskadi.eus.
- Fidantza eskudirutan jarri nahi bada, banku-transferentzia bidez egin ahal izango da. Interesdunak erregistratzeko behar diren datuak bidali beharko ditu Ogasun eta Ekonomia Sailera: izena, IFZ, zenbatekoa, Espedientea, Kontzeptua, Saila, helbide elektroniko honetara: tesoreria-aval@euskadi.eus. Horiek egiaztatu ondoren, kontu-zenbaki bat emango da ordainketa egiteko, eta, hori egin ondoren, ordainagiria bidali beharko du. Kontuan dirua sartu dela egiaztatu ondoren, bermea erregistratuko da.
Azken bi kasu horietan, Ogasun eta Ekonomia Sailak erregistro-egiaztagiria posta elektronikoz aurreratuko dio enpresari, eta jatorrizko bi egiaztagiriak Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari/Ingurumen Jasangarritasunaren Sailburuordetzari bidaliko dizkio.
- Komunikazioa aurkeztea
Administraziori Komunikatzeko, honako hauek egin behar dituzu:
- identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan,
- dokumentazioa bete, PDF formatuan (edo onartutako beste formatu batean), eskaneatu eta ordenagailuan gorde,
- inprimakiak dauden kasuetan: horiek bete eta ordenagailuan gorde,
- zerbitzu elektronikora sartu.
Oharrak:
- Hiritarren eskubidea da, Administrazio jardulearen boterean edo aurkitzen duten prozedurarako arau aplikagarriek ez eskatutako dokumentua ez aurkeztea, (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 53. artikulua). Eskubide hau erabil ahal izateko, eskaerako emandako Dokumentazioa atalean, emandako dokumentuen informazioa beteko du.
- Espedientearen egoeraren segimendua Nire karpetaen egin dezakezu.
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Beharrezkoak iruditzen zaizkizun dokumentuak aurkeztu ditzakezu, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak edo komunikazioak informazioa gehitzea beharrezkoa bada, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu dokumentazio berria aurkezteko. Ezer aurkezten ez baduzu, Administrazioak komunikazio edo eskaeraren tramitazioarekin aurrera jarraituko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak edo komunikazioak informazioa gehitzea beharrezkoa badu, organo eskudunak 15 eguneko epea emango dizu informazioa gehitzeko. Gehitzen ez baduzu, Administrazioak komunikazio edo eskaerarekin aurrera jarraituko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta dokumentazio gehitzeko errekerimendua jakinarazi badizu.