Desgaitasunen bat duten pertsonei enplegua erreserbatzea
Deskribapena
Azaroaren 29ko 1/2013 Legegintzako Errege Dekretuak, zeinaren bidez desgaitasunen bat duten pertsonen eskubideei eta haien gizarteratzeari buruzko Lege Orokorraren Testu Bategina onartzen den, bere 42. artikuluan xedatzen du desgaitasunen bat duten pertsonei enplegua erreserbatzeko betebeharra, 50 langile edo gehiago dituzten enpresen kasuan. Desgaitasunen bat duten langile desgaituen kopurua zehazteko, apirilaren 8ko 364/2005 Errege Dekretuak azaltzen duen moduan egingo da zenbaketa.
Desgaitasunen bat duten langileekin lanpostuen erreserbarako betebeharra ez betetzeak, edo beraien hautazko neurriak ez aplikatzeak, berekin ekar dezakeela abuztuaren 4ko 5/2000 Errege Dekretuaren 15. artikuluan tipifikatutako arau-haustea (Errege Dekretu honen bidez onartzen da Gizarte-Arloko Arau-hausteei eta Zehapenei buruzko Legearen Testu Bategina). Hala, dagokion zehapen ekonomikoaz gain, Administrazio Publikoarekin kontratatzeko debekua sortuko da, azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuko 60 d) Artikuluaren arabera (Legegintzako Errege Dekretu honen bidez Sektore Publikoko Kontratuen Legearen Testu Bategina onartzen da).
Desgaitasunen bat duten langileentzako %2ko erreserba kuota
Aurrekoari lotuta, maiatzaren 11ko 1451/1983 Errege Dekretuak bere 5. artikuluan ezartzen du urte natural bakoitzeko lehen hiruhilekoaren barruan enpresa orok Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari jakinarazi beharko dio, langileen ordezkariak jakinaren gainean egonda, desgaitasunen batekin kontratatutako langileen zerrenda, enpresako langileen urteko batezbestekoaren arabera.
Komunikazio hori Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari egingo zaio, bai enpresak bere egoitza soziala EAEn izan, bai enpresak enplegu-zentroa(k) Erkidego honetan izanda ere, "Desgaitasunen bat duten langileentzako %2ko erreserba kuota" atalean urteko komunikaziorako aurkituko duten prozeduraren bidez.
Salbuespena eta ordezko neurriak
Azaroaren 29ko 1/2013 Legegintzako Errege Dekretuak, zeinaren bidez desgaitasunen bat duten pertsonen eskubideei eta haien gizarteratzeari buruzko Lege Orokorraren Testu Bategina onartzen den, bere 42. artikuluan ezartzen du 50 langile edo gehiagoko enpresek duten betebeharra desgaitasunen bat duten pertsonen alde %2-ko erreserba-kuota betetzeko. Artikulu berberan aipatzen da ere, zenbaketa enpresaren langile guztiekiko burutuko dela, enpresaren enplegu-zentro kopurua eta langileriaren kontratazio modua edozein izanda ere.
Enpresak eskatu ahalko du desgaitasunen bat duten langileentzat erreserba-kuota ez betetzeagatiko salbuespen-adierazpena jasotzeko eta ordezko neurriak hartzeko, "Salbuespena eta ordezko neurriak" atalean zehazten den prozeduraren bidez.
Hautazko neurriak
Erreserba-kuota betetzeko hautazko neurriak honakoak izan daitezke:
- Enplegu Zentro Berezi batekin edo desgaitasunen bat duen langile autonomo batekin merkataritza edo KONTRATU zibila, lehengaiak, makineria, ekipo-ondasunak edo bestelakoen hornidurarako, edota enpresaren ohiko jardueraren osagarriak diren kanpoko zerbitzuak emateko. Kopurua: 3 aldiz URTEKO IPREM indizearen zenbatekoa, kontratatu ez den desgaitasunen bat duen pertsona bakoitzeko.
- DIRU-DOHAINTZA ETA BABES-EKINTZAK, laneratze-jarduerak garatzeko, fundazio edo herri onurako elkarteei, beste batzuen artean, honako helburu sozialak dituztenak: lan-prestakuntza, laneratzea edo enpleguaren sorkuntza, desgaitasunen bat duten pertsonen alde.Kopurua: 1,5 aldiz URTEKO IPREM indizearen zenbatekoa, kontratatu ez den desgaitasunen bat duen pertsona bakoitzeko.
- Aurretik dagokion kontratua Enplegu Zentro Berezi batekin izenpetu ondoren, honekin LAN-ENKLABE bat sortzea. Kopurua: 3 aldiz URTEKO IPREM indizearen zenbatekoa, kontratatu ez den desgaitasunen bat duen pertsona bakoitzeko.
IPREM zenbatekoen errebalorizazioa: desgaitasuna duten pertsonak kontratatzeko ordezko neurrien gutxieneko zenbatekoa (364/2005 Errege Dekretua).
Estatuko 2023ko Aurrekontu Orokorrei buruzko 31/2022 Legeak IPREMaren balioa handitu du 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera. Hauek dira IPREMen 2022erako zenbatekoak:
Urtea | IPREM | IPREM Urtekoa |
Hilekoa | (12 ordainketa) | |
2023 | 600 € | 7.200 € |
Errenta-mailaren adierazle edo erreferentzia honek hainbat prestazio, onura edo zerbitzu publikoren zenbatekoa zehazteko balio du, baita desgaitasuna duten pertsonen kontratazioren ordezko neurrien gutxieneko zenbatekoa zehazteko ere. Neurri horiek desgaitasuna duten langileen aldeko erreserba-kuota, salbuespen gisa, modu alternatiboan betetzea arautzen duen apirilaren 8ko 364/2005 Errege Dekretuaren 2.2 artikuluan arautzen dira.
Hala, ordezko neurria enplegu-zentro berezi batekin edo gehiagorekin edo desgaitasuna duen langile autonomo batekin hornikuntzarako edo zerbitzuak emateko kontratu zibilak edo merkataritza-kontratuak izenpetzea bada, edota enplegu-zentro berezi baten eta enpresa laguntzaile baten artean lan-enklabe bat eratzea, kontratatu ez den langile bati dagozkion zenbatekoak honako hauek izango dira.
3 X IPREM x Kontratatu ez den langile bat = 3 X 7.200 X 1 = 21.600 euro
Ordezko neurria onura publikoko fundazio edo elkarteei dohaintzak izanez gero, kontratatu ez den pertsona ordezteko zenbatekoa honako hau da
1,5 X IPREM X Kontratatu ez den langile bat = 1,5 X 7.200 X 1 = 10.800 euro.
Nori dago zuzenduta
50 langile edo gehiago dituzten enpresak
Aplikatu beharreko araudia
Erakundeak
Kudeatzen duen erakundea
- Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua / Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua > Laneratzea Aktibatzeko Zuzendaritza
Kontaktu-informazioa
Harremanetarako datuak
Kodea(k)
- Desgaitasunen bat duten langileentzako %2ko erreserba kuota: 1047401
- Salbuespena eta ordezko neurriak: 1047501
Erreserba-kuota betetzearen gaineko urteko komunikazioa
Lau pausu jarraitu beharko dira:
- komunikazioa bete,
- dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi,
- komunikazioa sinatu,
- bidali komunikazioa eta erantsitako dokumentuak.
Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren
|
- Langileen ordezkariek ezagutzea erreserba-kuota bete dela
Administraziori Komunikatzeko, honako hauek egin behar dituzu:
- identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan,
- dokumentazioa bete, PDF formatuan (edo onartutako beste formatu batean), eskaneatu eta ordenagailuan gorde,
- inprimakiak dauden kasuetan: horiek bete eta ordenagailuan gorde,
- zerbitzu elektronikora sartu.
Oharrak:
- Hiritarren eskubidea da, Administrazio jardulearen boterean edo aurkitzen duten prozedurarako arau aplikagarriek ez eskatutako dokumentua ez aurkeztea, (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 53. artikulua). Eskubide hau erabil ahal izateko, eskaerako emandako Dokumentazioa atalean, emandako dokumentuen informazioa beteko du.
- Espedientearen egoeraren segimendua Nire karpetaen egin dezakezu.
Salbuespen adierazpena
Gerta liteke enpresak ez betetzea, guztiz edo partzialki, kontratazio betebehar honekin, 364/2005 Errege Dekretuko 1.2 artikuluan ezarritako arrazoiengatik:
- Enpresak desgaitasunen bat du(t)en pertsona(k) kontratatzeko lan-eskaintza(k) aurkeztu ondoren, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak edo enplegatze-agentzia batek, beharrezkoak diren bitartekaritza-kudeaketa guztiak gauzatu ondoren, estaltzeko ezinezkotasuna ziurtatzen dute, eskatutako profilarentzat desgaitasunen bat duen lan eskatzailerik ez dagoelako.
- Enpresak edukitzea eta egiaztatzea, ekoizpen, antolakuntza, edo izaera tekniko edo ekonomikoko arrazoiak, desgaitasunen bat duten pertsonak kontratatzeko zailtasun bereziren bat eragiten dutenak.
Kasu hauetan, enpresak egin beharko du eskaera desgaitasunen bat duten langileentzat erreserba-kuota ez betetzeagatiko salbuespen-adierazpena jasotzeko eta ordezko neurriak hartzeko.
Enpresa soilik EAEn dagoenean, edo gutxienez langileriaren %85a EAEn dagoenean, eskaera prozedura honen bidez izapidetu beharko da. Enpresak enplegu-zentroak Autonomi Erkidego bat baino gehiagotan dituenean eta horietako inon ez denean osatzen langileriaren %85a, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoan gauzatu beharko du eskaera.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Hautazko neurriaren komunikazioa
Salbuespen-adierazpenaren onespen-ebazpenaren jakinarazpena jaso eta hiru hilabeteko epean, enpresak komunikatuko dio Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak-i formalizatutako kontratua(k) edo onura publikoko fundazioei edo elkarteei laguntzeko dohaintza eta ekintzen Hitzarmena. Horretarako, dagokion inprimakia bete eta igo ezazu espedientera Nire Karpetan:
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Urteko memoria
Desgaitasunen bat duten langileen aldeko %2-ko erreserba-kuotaren betetzeagatik salbuespenezko izaera duten hautazko-neurren aplikazioa aukeratzen duten enpresek, urtero Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak-en Memoria bat aurkeztu beharko du, non aurreikusitako hautazko neurriaren betetzea jasoko den. Horretarako, ondorengo inprimakia beteko du:
Memoria dagokion dokumentazioarekin batera (Enplegu Zentro Bereziek egindako fakturazio-ziurtagiriak, banku-transferentzia edo Elkarteak edo Fundazioak dohaintza ordaindu izanaren ziurtagiria) aurkeztu beharko da:
-
2021a baino lehenagoko espedienteen kasuan:
- Estatuko Administrazio Orokorraren Erregistro Elektronikoan
- edo Eusko Jaurlaritzaren Erregistro Elektronikoan : Erregistro elektroniko orokorraren inprimakia > Eskaera berri bat egin
2021eko eta ondorengo espedienteen kasuan, dagokion espedienteari erantsita Nire Karpetaren bidez aurkeztu beharko da gastua justifikatzeko memoria.
EZBek fakturazio-ziurtagiriak, edo fundazioen ordainketa jaso izanaren ziurtagiriak aurkezteak, ez du enpresa salbuesten fakturak eta gastuaren frogagiriak gordetzetik Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuak egin beharreko balizko egiaztapen-jarduketen aurrean.