Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kirol autoktonoak: PILOTA

| Pilota | Traineru-estropadak | Aizkolariak  Harrijasoketa
| Segalariak Idi dema | Bola-Jokoa | Sokatira | Beste zenbait joko eta kirol

Pilota

Pilota

Pilota aspalditik praktikatu dute euskal lurraldean. Mendeetan zehar arau eta modalitateek eboluzioa izan dute, jakina, normalean ikusgarritasunaren mesedetan. Saski aproposagoak egokitu zituzten jendeak eskatzen zuen erritmo biziagorako, kantxak aldatu zituzten, frontoiak estali.
Landa-izaerako jatorrizko jokoa ikuskizun bilakatzen hasi zen, non hirietako jendea bertaratzen baitzen apustu bat arriskatzeko. Eta normala zen hala izatea, izan ere enpresariek frontoi industrialak jendetza handiko hiri-guneetan eraikitzen baitzituzten negozioa mantentzea ahalbidetuko zuen bezeria ziurtatzeko. Eraldaketa hau joan den mendeko azken herenean gertatu zen.

Aldi berean, pilotaren unibertsalizazioa gertatzen da. Ameriketarako emigrazioak euskal gune garrantzitsuak sortzen ditu kontinente berrian. Tradizioaren jarraitzaile sutsu bizitzaren ordena guztietan, ohituretan eta sinismenetan, euskaldunak bere jatorrizko herrialdean bezala dibertitu nahi du. Eta frontoiak eraikitzen ditu, non antzinako joko zaharra praktikatzen duen.

Geroago, XX. mendean zehar, euskal pilotak beste hainbat modalitate hartu zituen. Berezko zenbait nolakotasun galdu zituen horietan -batez ere gure jokoetan ezaugarri den indarra-, nahiz eta horrek pertsona gehiagorentzat praktikagarri egiten duen.

Pilota-jokoak, bere eboluzioan, espezialitate-kopuru ugari izan du praktika-mailan. Ondoko sailkapena egin dezakegu sintetikoki.

  • Zuzeneko jokoak: Bi bandoak aurrez aurre jartzen dira, pilotak gainditu beharreko sare edo arrasto batek bananduta. Gaur egun modalitate bakarrak irauten du, oso gutxi praktikatutakoa, errebotea, hain zuzen ere.
  • Zeharkako jokoak: Pilotak pareta batean errebotatzen du. Praktikatzen deneko frontoi-motaren edo erabilitako erremintaren arabera banatu daitezke:

    • Frontisa soilik duten kantxak. Plaza librea o plaza agirikoa izena ematen zaiona da. Antzinako frontoiak dira, gutxi gorabehera 1875 arte iraun zutenak eta oraindik ere Iparraldean aurki daitezkeenak.
    • Alboko pareta duen frontoia, beti ezkerrean, eta zenbaitetan errebote-pareta duena. Neurriengatik bereizten dira beraien artean, trinketea izan ezik, non eskuineko pareta ere erabiltzen den. Ondokoak aipatuko ditugu hemen:

      • Frontoi motza, 30 edo 35 m-ko luzera artekoa. Eskua, sarea, paleta eta horrelako beste zenbait espezialitateetarako erabiltzen da, zeinetan erremintak pisu gutxikoak diren eta piloten bizitasuna txikiagoa den.
      • Frontoi ertaina, 45 m arte. Larruzko pilotaz aritzeko paletetarako edo bizitasun ertaineko pilotekin aritzeko erreminta indartsuagoetarako pentsatua.
      • Frontoi luzea, 60 m arte. Zesta-puntarako, erremonterako eta ukitu handiko pilotaz aritzeko palarako frontoi tipikoa dugu.

Erreminta kontuan hartuta, banaketa ondokoa litzateke:

  • Eskua: Plaza librean edo ezker pareta duen frontoian praktika daiteke.
  • Pala: Palak zenbait aldaera ditu: pala luzea eta motza, batez ere frontoi ertain eta motzetan erabiltzen direnak larruzko pilotekin eta pala zabala eta "paleta argentinarra", frontoi motzean eta trinketean erabiltzen direnak gomazko pilotarekin.
  • Larruzko eskularrua: Edozein kantxatan erabili daiteke, eskularru luzea zein motza izan. Gaur egun gutxi erabiltzen da, errebotea bezalako zuzeneko jokoetan soilik.
  • Xistera: Garai batean joko-garbiko zesta ezker partea zuten frontoi handiagoetan erabiltzen zen. Gaur egun plaza libreetan erabiltzen da. Zesta-punta eta erremontea dira ezker pareta duten frontoietan jokatzen diren beste modalitateak.
  • Sarea: Dagokion tokia trinketea da, nahiz eta frontoi motzean ere joka daitekeen.

Hasiera igoESKUZKO PILOTA


Euskaldunen artean irrikarik handiena sortzen duen modalitatea dugu eskuzko pilota.

"Eskua" kirol bereziki gogorra dugu. Pilota batekin jokatzen da, 100 gramotik gorako pisua duena, zeinari eskua zabalik jotzen zaion.

Modalitate berria dugu. Arauak joan den mendeko azken herenean finkatu ziren. Baina denbora-tarte honetan espezialitate "erregina" bilakatu da.

Lehen etapa batekoak (1910-1920) Urzelai, Azkoitiko Txikito, Errezabal eta Garate genituen.
Txapeldunen ordena kronologikoan ondokoak aipatuko ditugu; Mondragones, Atano III.a, Miguel Gallastegi, Barberito, Soroa, Arriaran anaiak, Ogeta, Atano X.a, Azkarate eta Retegitarrak.

Gaur egun, pilota hazkunde handia bizitzen ari da. Frontoi berriak zabaltzen dituzte, kalitate handiko pilotariak sortzen dira eta zenbait enpresa elkarren arteko lehian aritzen dira, ikusle ugari biltzen dituzten ikuskizunak antolatzen dituzte. Modalitate honetako gaur egungo izenik aipagarrienak ondokoak dira; Eugi, Unanue, Zezeaga, Titín III.a, Elkoro, Capellán, Goñitarrak, Galarzatarrak, Alustiza, Nagore, Lasa, eta abar.

Hasiera igoERREBOTEA


Pilota-jokoen artean erregetzat ere hartu dute.

Errebotea pilota ez da frontis baten aurka jaurtitzen, alde batetik bestera doa. Errebotea kantxa laukizuzenean jokatzen da, laua eta 70 eta 100 m bitarteko luzerakoa. Kantxa bi eremutan banatzen da, jokoan paper desberdina duten mugatutako areak dituztenak.

Bando bakoitzak bost jokalari ditu, tamaina desberdineko zumezko eskularruz hornituta. Tanteoa tenisean erabilitakoaren antzekoa da, 40 tantoko mugarekin eta hamabosteko partzialekin.

Errebotea, zoritxarrez, geroz eta gutxiago praktikatzen den jokoa dugu, talde gutxi batzuk baino ez daude Gipuzkoako eta Iparraldeko herriak ordezkatuz.

Hasiera igoPALA


Palaren garai modernoaren hasiera bezala mende hasieran Eraso anaien eta Goikoetxea eta "Abandoko Txikitoren" artean izandako desafioak hartzen dira. Bilboko Euskaldunako lehengo palistak izan ziren.

Donostian modalitate hau 1922ko uda-partean sartu zuten, Urumea frontoian.

Pala pago-zurez egiten da, eta ondoko neurriak ditu; 52 cm luze, 10,5 cm-ko buruko zirkunferentzia eta 5,5 cm-ko gehienezko lodiera.

Pala erabiltzeko zaila da. Kantxa handiak eskaintzen ditu, ukitu handiko pilotak eta indar eta trebetasun handia. Hori dela-eta, modalitate errazagoak bilatu dituzte, jende arruntak praktikatzen dituenak: pala motza eta paleta.


Hasiera igoZESTA


Eskuz eta palaz pilota bortizki jotzen dute sakatzeko. Saski-jokoetan, ordea, pilota bildu egiten da, mugitu gabe dagoen denbora-tartea handituz ibilbidez aldatu aurretik.

Saskiaren aurrekaria larruzko eskularrua da, hasiera batean eskua babesteko pentsatutakoa. Hasieran motza eta zabala zen. Esperientziak erakutsi zuenez, saskia zenbat eta luzeagoa izan, indar handiagoz jaurtitzen zen pilota. Saskia luzatu eta estutu egin zuten. Eta bi modalitate klasiko sortu zituen: erremontea eta zesta-punta.

Erremonteak, dotorezia handiko jokoak, bere urrezko garaia hasiera batean Irigoienekin izan zuen eta ondoren Jesus Abregorekin, debuta 1924an egin zuena. Bi frontoi industrialetan praktikatzen da: Iruñeko Euskal Jaien eta Hernaniko Galarretan.

Zesta punta, ikusgarriagoa, nazioarteko mailara iritsi da, hainbat herrialdeetan frontoiak dituela. Euskal Herriari dagokionez, Bizkaian eta Iparraldeko udako torneoetan praktikatzen da gehienbat.