Kargu publikodunen konsultak
Deskribapena
Langileen Erregistro Zerbitzuarekin duten elkarreraginean, kargu publikoek honako prozedura hauek erabil ditzakete:
- "Langileen Erregistro Zerbitzurako harremanetarako datuak", korporatiboez bestelako harremanetarako datuak eman nahi baditu.
- "Kargu publikoen kontsultak", berariazko prozedurarik ez duen edozein kontsulta, eskaera edo komunikazio zuzentzeko.
Nori dago zuzenduta
Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren zerbitzura dauden kargu publikodunak (2. artikulua: 1/2014 Legea, ekainaren 26koa).
- Lehendakaria eta Gobernuko gainerako kideak.
- Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 29. artikuluan aipatzen diren Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko goi-kargudunak eta sortzeko arauan edo izendapenean horiekin parekatutakoak.
- Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko zuzendariak, baldin eta indarrean dauden arauetan Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko goi-karguekin parekaturik badaude. Zuzendari horiek nor diren azaroaren 11ko 1/1997ko Legegintzako Dekretuan dago zehazturik —7. artikuluan, hain zuzen—, legegintzako dekretu horretan onartu baitzen Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina.
- Eusko Jaurlaritzak edo lege honen aplikazio-eremuan sartuta dauden kargu publikodunetako batek zuzendaritza- edo administrazio-kargu bat betetzeko izendatzen dituzten pertsonak, halako karguak izaera eta kapitalaren zatirik handiena pribatua duten erakundeetan badaude, edo kargua dagoen erakundearen kontrola, Merkataritzako Kodearen 42. artikuluan adierazitakoaren arabera, hainbat administrazio publikori edo haien sektore publikoei badagokie, betiere izendatze-egintzan hala ezarrita dagoenean.
- Arartekoa eta arartekoaren ondokoa; Herri Kontuen Euskal Epaitegiko kideak eta epaitegi horretako Idazkaritza Nagusiko titularra; Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko eta Lan Harremanen Kontseiluko Lehendakaritzako eta Idazkaritza Nagusiko titularrak; Datuak Babesteko Euskal Bulegoko Zuzendaritzako titularra, eta Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoko eta Euskal Autonomia Erkidegoko Kontratuen inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoko kideak.
- Euskal Autonomia Erkidegoaren edo Eusko Legebiltzarraren zerbitzura dagoen beste edozein pertsona, baldin eta dagokion organoaren sorrera-arauan edo izendapenean artikulu honetan aipatzen diren kargu publikodunetako baten batekin parekatuta badago.
- Zuzendariaren pareko edo goragoko maila duten Euskal Autonomia Erkidegoko behin-behineko langileak.
Aplikatu beharreko araudia
Erakundeak
Kudeatzen duen erakundea
- Gobernantza, Administrazio Digitala eta Autogobernua / Funtzio Publikoaren Sailburuordetza > Funtzio Publikoaren Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
- Gobernantza, Administrazio Digitala eta Autogobernua / Funtzio Publikoaren Sailburuordetza > Funtzio Publikoaren Zuzendaritza
Kontaktu-informazioa
Harremanetarako datuak
Harremanetarako telefono-zenbakia: 945 01 86 55
Harremanetarako helbide elektronikoa: kargupublikoak@euskadi.eus
Kodea(k)
- Konsultak: 1027205
- Langileen Erregistro Zerbitzurako harremanetarako datuak: 1027206
Kontsulta egitea
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Datuak ematea
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu online inprimakian botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak.
Hasi aurretik:
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Beharrezko dokumentuak formatu digitalean prestatu.
Ondoren, zerbitzu elektronikora sartu zaitez eta 4 urrats hauek jarraitu:
- Komunikazioa bete.
- Aurretik prestatutako dokumentuak erantsi.
- Komunikazioa sinatu.
- Komunikazioa eta erantsitako dokumentuak bidali.
*Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu. - Jarraian, hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan (hartu-agiria).
Ondoren, espedientearen egoeraren jarraipena Nire karpeta aplikazioan egin dezakezu.