Kargu publikodunen jardueren adierazpena
Deskribapena
Ekainaren 26ko 1/2014 Legearen aplikazio eremuko kargu publiko bat betetzen dutenek haien jarduera publiko eta pribatuen adierazpena egin behar dute, jarraian zehaztutakoaren arabera:
Kargu publikodun gisa izendatu aurretik:
Zerbitzun ematen hasi aurretik irakasle jarduera bat hitzemanda zuterak behartuta daude bateragarritasuna baimentzeko eskaera egitera, izendapena baino lehen.
Jardueren adierazpena zerbitzua ematen hastean:
Kargu publikodun guztiak behartuta egongo dira, hilabeteko epean, beren jarduera publiko eta pribatuei buruzko adierazpena egitera, jarduera horiek baimentzeko. Adierazpen horren barruan hauek jasoko dira: kargu publikodun moduan zerbitzua ematen hasi aurreko bi urteetan egindako jarduerak, eta interes-gatazkari buruzko adierazpenak.
Kargu publikodun moduan zerbitzu-harremana hasten den unean:
Kargu publikoetako bat betetzen dutenak, kargu publikodun moduan zerbitzu-harremana hastean jardueraren batean ARI DIRELA adierazi badute, behartuta daude jarduera horien bateragarritasun-baimena eskatzera.
Kargu publikodun moduan zerbitzua eman bitartean:
Kargu publikoren bat betetzen dutenak, jardueran hasi aurretik, behartuta daude kargu publikodun moduan zerbitzua eman bitartean hasiko dituzten jardueren bateragarritasun-baimena eskatzera.
Epeak: Bateragarritasun-baimenaren eskaera jarduera hasi aurretik egin beharko da.
Datuen izaera:
- Jardueren Erregistroan inskribaturiko jardueren adierazpenetako datuak publikoak dira.
Hasierako jardueren adierazpena
Kargu publikoren bat betetzen dutenak behartuta daude jardueren adierazpena egitera, honako hauek aipatuta:
- Kargu publikodun gisa bere zerbitzu-harremana hasi aurreko bi urteetan izan dituen jarduerak.
- Interes-gatazkari buruzko adierazpena. Hau da, adieraztea ezen, kargudunaren ezkontidea edo izatezko bikotekidea, edo bigarren mailara arteko odol- edo ezkontza-ahaideak, edo kargudunarekin interes partekatuak dauzkaten pertsonak enpresa, sozietate edo entitateetako zuzendaritza- edo gobernu-organoetako kide direla edo izan direla kargudun publiko gisa zerbitzua ematen hasi aurreko bi urteetan.
- Kargu publikodun moduan zerbitzu-harremana hasten den unean jarduera publikoak eta/edo pribatuak dituen edo ez dituen adieraztea.
Epeak:
- Kargu publikodunek hilabetea daukate, zerbitzu-harremana hasten denetik, jardueren adierazpena formalizatzeko.
Datuen izaera:
- Jardueren Erregistroan inskribaturiko jardueren adierazpenetako datuak publikoak dira.
Kargu publikodunen jardueren bateragarritasuna baimentzeko eskaera
Kargu publikodun gisa izendatu aurretik:
Zerbitzun ematen hasi aurretik irakasle jarduera bat hitzemanda zuterak behartuta daude bateragarritasuna baimentzeko eskaera egitera, izendapena baino lehen.
Kargu publikodun moduan zerbitzu-harremana hasten den unean:
Kargu publikoetako bat betetzen dutenak, kargu publikodun moduan zerbitzu-harremana hastean jardueraren batean ARI DIRELA adierazi badute, behartuta daude jarduera horien bateragarritasun-baimena eskatzera.
Kargu publikodun moduan zerbitzua eman bitartean:
Kargu publikoren bat betetzen dutenak, jardueran hasi aurretik, behartuta daude kargu publikodun moduan zerbitzua eman bitartean hasiko dituzten jardueren bateragarritasun-baimena eskatzera.
Epeak:
- Bateragarritasun-baimenaren eskaera jarduera hasi aurretik egin beharko da.
Datuen izaera:
- Jardueren Erregistroan inskribaturiko jardueren adierazpenetako datuak publikoak dira.
Interes-gatazkaren adierazpena eguneratzea.
Aldaketaren bat gertatzen bada interes-gatazkaz hasieran egindako adierazpenean, kargu publikodunak interes-gatazkaren adierazpena eguneratu beharko du.
OHARRA: Gogoan izan ekainaren 26ko 1/2014 Legearen 10.1 artikuluan aurreikusitakoa, parte ez hartzeko eta inhibitzeko betebeharra; izan ere, horren arabera, ez duzu esku hartu behar gai batean zure interesak, ezkontide edo izatezko bikotekidearenak, laugarren mailara arteko odolkidetasuneko edo ezkontza-ahaidetasuneko senideenak edo hirugarren pertsonekin partekatzen dituzunak tarteko badira edo sustatzen badira. Halaber, ekainaren 26ko 1/2014 Legearen 10.2 artikuluan aurreikusitakoaren arabera, ez duzu parte hartuko enpresa, sozietate edo erakundeen gaiei buruzko erabakietan, eta ez duzu haien berri izango, baldin eta zerbitzu-harremana hasi aurreko bi urteetan enpresa, sozietate edo erakunde horietako zuzendaritza- edo gobernu-organoetako kidea izan bazara zu zeu edo izan badira zure ezkontide edo izatezko bikotekideak, bigarren mailara arteko odolkidetasun- edo ezkontza-ahaideak, edo zurekin interes partekatuak dituzten hirugarren pertsonak.
PARTE EZ HARTZEAREN JAKINARAZPENA: Kargu publikodun moduan diharduzun bitartean aurreko oharrean deskribatutako egoeretako batean egonez gero, parte ez hartze hori jakinarazi beharko duzu, prozedura honen bitartez: «Kargu publikodunen parte ez hartzea».
Adierazitako jardueren amaiera jakinaraztea
Adierazitako eta bateragarritzat jota dagoen jarduera bat amaituz gero, jarduera amaitu dela jakinaraztera dago behartuta kargu publikoduna.
Nori dago zuzenduta
- Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren zerbitzura dauden kargu publikodunak (2. artikulua: 1/2014 LEGEA, ekainaren 26koa, Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta Haien Interes Gatazkak Arautzen dituena).
- Lehendakaria eta Jaurlaritzako gainerako kideak.
- Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 29. artikuluan aipatzen diren Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko goi-kargudunak eta sortzeko arauan edo izendapenean horiekin parekatutakoak.
- Euskal Autonomia Erkidegoaren sektore publikoko zuzendaritza-taldekideei (Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuko 7. artikuluan zehaztuta daudenei), betiere parekatuta badaude indarrean dagoen arautegiaren arabera Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko goi-kargudunekin.
- Eusko Jaurlaritzak edo lege honen aplikazio-eremuan sartuta dauden kargu publikodunetako batek zuzendaritza- edo administrazio-kargu bat betetzeko izendatzen dituzten pertsonak, halako karguak izaera eta kapitalaren zatirik handiena pribatua duten erakundeetan badaude, edo kargua dagoen erakundearen kontrola, Merkataritzako Kodearen 42. artikuluan adierazitakoaren arabera, hainbat administrazio publikori edo haien sektore publikoei badagokie, betiere izendatze-egintzan hala ezarrita dagoenean.
- Arartekoa eta arartekoaren ondokoa; Herri Kontuen Euskal Epaitegiko kideak eta epaitegi horretako Idazkaritza Nagusiko titularra; Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko eta Lan Harremanen Kontseiluko Lehendakaritzako eta Idazkaritza Nagusiko titularrak; Datuak Babesteko Euskal Bulegoko Zuzendaritzako titularra, eta Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoko eta Euskal Autonomia Erkidegoko Kontratuen inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoko kideak.
- Euskal Autonomia Erkidegoaren edo Eusko Legebiltzarraren zerbitzura dagoen beste edozein pertsona, baldin eta dagokion organoaren sorrera-arauan edo izendapenean artikulu honetan aipatzen diren kargu publikodunetako baten batekin parekatuta badago.
- Zuzendariaren pareko edo goragoko maila duten Euskal Autonomia Erkidegoko behin-behineko langileak
Aplikatu beharreko araudia
Erakundeak
Kudeatzen duen erakundea
- Gobernantza, Administrazio Digitala eta Autogobernua / Funtzio Publikoaren Sailburuordetza > Funtzio Publikoaren Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
Hasierako jardueren adierazpena
Deitzen duen erakundea
- Gobernantza, Administrazio Digitala eta Autogobernua / Funtzio Publikoaren Sailburuordetza > Funtzio Publikoaren Zuzendaritza
Kargu publikodunen jardueren bateragarritasuna baimentzeko eskaera
Deitzen duen erakundea
- Gobernantza, Administrazio Digitala eta Autogobernua / Funtzio Publikoaren Sailburuordetza > Funtzio Publikoaren Zuzendaritza
Interes-gatazkaren adierazpena eguneratzea.
Deitzen duen erakundea
- Gobernantza, Administrazio Digitala eta Autogobernua / Funtzio Publikoaren Sailburuordetza > Funtzio Publikoaren Zuzendaritza
Kontaktu-informazioa
Harremanetarako datuak
Harremanetarako telefono-zenbakia: 945 01 86 55
Harremanetarako helbide elektronikoa: kargupublikoak@euskadi.eus
Kodea(k)
- Hasierako jardueren adierazpena: 1027001
- Kargu publikodunen jardueren bateragarritasuna baimentzeko eskaera: 1027002
- Interes-gatazkaren adierazpena eguneratzea.: 1027004
- Adierazitako jardueren amaiera jakinaraztea: 1027003
Erakunde bilaketa
Adierazpena egin
Hasierako jardueren adierazpena kargu publikodun moduan zerbitzua ematen hasten den egunaren ondorengo hilabeteko epean aurkeztu beharko da.
Oharra: ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesuarekin jarraitu.
Abisua: Espedientearen jarraipena Nire karpeta-n egin dezakezu.
-
Kargu publikoen katalogoan azaltzea
Kargu publikoen katalogoak izaera eratzailea izango du eta beharrezkoa izango da kargu publikoa katalogoan azaltzea legea aplikatu ahal izateko (1/2014 LEGEA, ekainaren 26koa, Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta Haien Interes Gatazkak Arautzen dituena)
Administrazioak ofizioz kontsultatuko du betekizun hau betetzen duzun ala ez.
Beste tramite batzuk
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Dokumentazioa aurkezteko, bete ezazu Nire karpeta-n dagoen inprimakia.
Eskaerak edo komunikazioak informazioa gehitzea beharrezkoa ba du, organo eskudunak 15 eguneko epea emango dizu informazioa gehitzeko. Gehitzen baduzu, Administrazioak komunikazio edo eskaerarekin aurrera jarraituko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta dokumentazio gehitzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.

Eskaerak edo komunikazioak informazioa gehitzea beharrezkoa ba da, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu dokumentazio berria aurkezteko. Ezer ez aurkezten ez ba duzu, Administrazioak komunikazio edo eskaeraren tramitazioarekin aurrera jarraituko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.

- Dokumentazioa aurkezteko, Nire karpeta-n dagoen inprimakia bete behar duzu.
- Izapide hau egiteko, identifikazio elektronikoaren bitarteko baten bidez identifikatu beharra daukazu.
Baimena eskatu
Kargu publikodun moduan zerbitzu-harremana hastean kargu publikoren bat bete eta, aldi berean, jarduera publiko edo pribaturen batean ari direnen betebeharra izango da, kargua hartu eta hilabeteko epean, jardueretan aritzeko bateragarritasun-baimena eskatzea, prozedura honi lotutako inprimaki elektronikoaren arabera.
Oharra: ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesuarekin jarraitu.
Abisua: Espedientearen jarraipena Nire karpeta-n egin dezakezu.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
APR-14.1.A jarduera pribatuekin (norberaren edo familiaren ondarearen administrazioarekin) bateragarria dela egiaztatzea.
Norberaren edo familiaren ondarea administratzea –ekainaren 26ko 1/2014 Legearen 22. eta 23. artikuluetan jarritako mugen barruan– bateragarria izango da, baldin eta:
- ez bada ordainpeko kargurik betetzen kudeatzaile edo kontseilari delegatu moduan, edo gizarte-segurantzaren erregimen batean sartuta egotea dakarren bestelako kargurik betetzen ez bada.
Jarduera motan Jarduera pribatua (APR - 14.1.A), norberaren edo familiaren ondare administrazioa (14.1.a
artikulua.- 1/2014 Legea, ekainaren 26koa) adierazi bada, honako hauek aurkeztu beharko dira:- Kargu publikoak bere ondarea merkataritza-sozietate baten bidez antolatuta badauka, sozietate horren gobernu-organoei buruzko notario-eskritura aurkeztu beharko du.
- Beste kasu batzuetan, ondare horren administrazioa egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko du.
-
APR-14.1.B jarduera pribatuekin (noizean behin kongresuetan, jardunaldietan, ikastaroetan eta gizarte-hedabideetako saioetan eta solasaldietan parte hartzearekin) bateragarria dela egiaztatzea.
Noizean behin kongresu, jardunaldi, mintegi, ikastaro eta hitzaldietan, eta komunikabideetako mahai-inguru nahiz saioetan parte hartzea (APR-14.1.B) bateragarria izango da:
- Baldin eta lan-harreman baten edo zerbitzuak emateko kontratu baten ondorio ez bada.
- Noizean behingo jarduera hori bateragarria izango da, baldin eta urte natural bakoitzeko 60 orduko muga orokorra gainditzen ez bada.
Jarduera motan Jarduera pribatua (APR - 14.1.B), noizean behin parte hartzea kongresuetan, jardunaldietan, ikastaroetan eta gizarte-hedabideetako saioetan eta solasaldietan (14.1.b artikulua.- 1/2014 Legea, ekainaren 26koa) adierazi bada, honako hauek aurkeztu beharko dira:
- Laneko edo zerbitzuak emateko harremanik ez dagoela egiaztatzen duen dokumentua.
-
APR-14.1.C jarduera pribatuekin (literatura-, arte-, zientzia- eta teknika-produkzio eta -kreazioa merkaturatu eta argitaratzearekin) bateragarria dela egiaztatzea.
Sortutako nahiz produzitutako literatura-, arte-, zientzia- edo teknika-lanak merkaturatzea eta argitaratzea (APR-14.1.D) bateragarria izango da:
- baldin eta lan-harreman baten edo zerbitzuak emateko kontratu baten ondorio ez bada.
Jarduera motan Jarduera pribatua (APR - 14.1.C), literatura-, arte-, zientzia- eta teknika-produkzio eta -kreazioa merkaturatu eta argitaratzea (14.1.c artikulua.- 1/2014 Legea, ekainaren 26koa) adierazi bada, honako hauek aurkeztu beharko dira:
- Laneko edo zerbitzuak emateko harremanik ez dagoela egiaztatzen duen dokumentua.
-
APR-14.1.D jarduera pribatuekin (fundazio, elkarte edo irabazi-asmorik gabeko erakundeetan parte hartzearekin) bateragarria dela egiaztatzea.
Irabazi-asmorik gabeko fundazio, elkarte edo erakundeetan parte hartzea, eta gizarte-balioak sustatzen dituzten interes sozial edo kulturaleko jardueretan aritzea (APR-14.1.D) bateragarri izango da:
- Baldin eta zuzendaritzako eta kudeaketako organoetan parte hartzeagatik ordainsaririk jasotzen ez bada.
Erakunde horietan bazkide soiltzat parte hartzeko ez da bateragarritasun-baimenik eskatu beharko.
Jarduera motan Jarduera pribatua (APR - 14.1.D), partaidetza fundazio, elkarte edo irabazi-asmorik gabeko erakundeetan (14.1.d artikulua.- 1/2014 Legea, ekainaren 26koa) adierazi bada, honako hauek aurkeztu beharko dira:
- Erakundearen ziurtagiria, ordainsaririk jasotzen ez duzula egiaztatzen duena.
-
Jarduera Publikoekiko bateragarritasuna egiaztatzea (APU -15).
Kargu publikoa betetzea bateragarria izango da jarduera publiko hauekin:
a) Dagozkion erakunde-karguetan jardutea eta Eusko Legebiltzarrak, lehendakariak edo Jaurlaritzak berariaz ordezkari modura agintzen dizkionak betetzea.
b) Estatuko edo nazioarteko antolakundeetan edo konferentzietan, edo erakunde publikoen artean eratutako beste batzuetan, aldi baterako misioak edo ordezkaritza-lanak egitea.
c) Organismoetako, sozietateetako edo beste edozein entitate publikotako kide anitzeko organoetan, zuzendaritzako organoetan edo administrazioko kontseiluetan, Euskal Autonomia Erkidegoaren sektore publikoa ordezkatzea.
d) Sozietateetako, fundazioetako, partzuergoetako edo edozein erakunde pribatutako zuzendaritza- edo gobernu-organoetan Euskal Autonomia Erkidegoaren sektore publikoa ordezkatuz parte hartzea.
Aurreko paragrafoetan adierazitako kasuetan, kargu publikodunek ez dute inolako ordainsaririk jasoko, agindutako ordezkaritza-lanak betetze aldera egindako gastuen kalte-ordaina izan ezik.
Baldin eta organo edo entitateen bileretako parte hartzeak edo asistentziak errekonozituta badauka dieta edo antzeko beste kontzeptu bat jasotzeko eskubidea, zenbatekoa zuzenean Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusian sartuko du organismo, sozietate edo entitateak.
Jarduera publiko horien kasuan, ez da bateragarritasun-ebazpen indibidualizaturik eman beharko Kargudun publiko postuei lotutako jarduera publikoen Katalogoan argitaratu ostean, ezta kargudun publikoaren postua betetzeak berezko dituen hedapeneko, informazioko eta komunikazioko jardueren kasuan ere.
Kargudun publikoak bateragarritasun-baimena eskatu beharko du beste edozein jarduera publiko betetzeko.
Jarduera motan Jarduera Publikoa (APU - 15) idatzi baduzu, baina jarduera hori ez badator bat Jarduera publikoen Katalogoan argitaratutakoen artetik kargudun publikoaren
postuei lotutako jarduerekin edo kargudun publikoaren postua betetzeak berezko dituen hedapeneko, informazioko eta komunikazioko jarduerekin (ekainaren 26ko 1/2014 Legearen 15. art.) honako dokumentu hauek aurkeztu beharko dituzu:- Erakundearen ziurtagiria, ordainsaririk ez duzula jasotzen adierazten duena.
-
Kargu hautatuekin (KH) bateragarria dela egiaztatzea.
Jaurlaritzako kideen kasuan, kargua betetzen dutenean, beren jarduera bateragarria izango da:
- Eusko Legebiltzarreko kide izatearekin, Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko Legean jartzen duen bezala.
Ekainaren 26ko 1/2014 Legearen aplikazio-eremuan sartutako kargu publikodunen kasuan, haien jarduera bateragarria izango da:
- Lehendakaria izan ezik, tokiko erakundeetako hautetsia izatearekin, edo berrogeita hamar mila biztanle baino gutxiagoko herrietako alkatea izatearekin, toki erakundean arduraldi esklusiboa edo kopuru jakin bateko arduraldi finkorik ez badute, betiere legearekin bat etorrita.
Kasu guztietan, artikulu honetan aipatu diren jardueren artetik bakarrari dagokion ordainsaria jaso ahal izango dute, baina beste jarduerari –araudi espezifikoaren arabera– dagozkion dieta eta kalte-ordainak jasotzeko aukera izango dute.
Jarduera motan Kargu hautatuak (KH) (16. artikulua.- 1/2014 Legea, ekainaren 26koa) adierazi bada, ordezkaritza-mandatua gauzatzen den erakundearen ziurtagiria aurkeztu beharko da, honako hau adierazita:
- dedikazioa duen, partziala edo osoa, eta ordainsariak edo dietak jasotzen dituen.
Eta, horrela badagokio, entitate edo sozietateetara joan behar bada, haien helburu soziala jakinarazi beharko da.
-
Enplegatu publikoen prestakuntzarekin (EPP) bateragarria dela egiaztatzea.
Kargudun publikodunaren eginkizunak bateragarriak izango dira (ekainaren 26ko 1/2014 Legearen 17. art.):
- enplegatu publikoen prestakuntzan jarduten duten zentro ofizialek antolatutako mintegi, jardunaldi edo konferentzietan parte hartzearekin, baldin eta arduraldiari kalterik eragiten ez badio, iraunkorra ez bada, eta betetzen duten karguagatik, lanbide-espezialitateagatik edo sektore publikoko administrazio-antolakuntzan duten lekuagatik parte hartzen badute; nolanahi ere, gehieneko muga urtean hirurogeita hamar eskola-ordu izango da.
Jarduera motan Enplegatu Publikoen Irakaskuntza (EPP) jarri bada (ekainaren 26ko 1/2014 Legearen 17. artikulua), erakundearen ziurtagiria aurkeztu beharko da, honako hauek azalduta:
- urteko irakastorduak, ordutegia eta irakasteko lekua.
-
Unibertsitate-irakaskuntzan jardutearekin (UIR) bateragarria dela egiaztatzea.
Kargudun publikodunaren eginkizunak bateragarriak izango dira (ekainaren 26ko 1/2014 Legearen 17. art.):
- unibertsitatek-irakaskuntzan eskola ordainduak ematearekin, baldin eta arduraldiari kalterik eragiten ez badio eta betiere, urtean hirurogei eskola-orduko mugarekin.
Jarduera motan Unibertsitate-irakaskuntza (UIR) adierazi bada (17. artikulua.- 1/2014 Legea, ekainaren 26koa), unibertsitatearen ziurtagiria aurkeztu beharko da, honako hauek adierazita:
- urteko irakastorduak, ordutegia eta irakasteko lekua.
-
Kargu publikoen katalogoan azaltzea
Kargu publikoen katalogoak izaera eratzailea izango du eta beharrezkoa izango da kargu publikoa katalogoan azaltzea legea aplikatu ahal izateko (1/2014 LEGEA, ekainaren 26koa, Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta Haien Interes Gatazkak Arautzen dituena)
Administrazioak ofizioz kontsultatuko du betekizun hau betetzen duzun ala ez.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Ebazpena emateko epea
Bateragarritasun-baimenari buruzko ebazpena jakinarazteko gehieneko epea ezingo da izan hilabetetik gorakoa, bateragarritasuna eskatu denetik.
BATERAGARRITASUN-BAIMENARI BURUZKO TXOSTENA
Bateragarritasun-eskaerari buruzko erabakia hartzeko, Bateragarritasun-baimenari buruzko txostena behar da aurretik, hau da, funtzio publikoaren arloan ardura duen sailaren titularraren txostena.
Bateragarritasun-baimenari buruzko txosten hori, nahitaezkoa eta loteslea aurkakoa denean eta nahitaezkoa aldekoa denean, organo eskudunari helarazten zaio (19. artikulua: 1/2014 Legea, ekainaren 26koa), dagokion Bateragarritasuna baimentzeko agindua eman dezan.
BATERAGARRITASUNA BAIMENTZEKO AGINDUA
Bateragarritasun-baimena eskatu duen kargu publikoduna nor den, honako instantzia hauek arduratuko dira bateragarritasun-eskaerari buruzko Bateragarritasuna baimentzeko agindua, hau da, azken ebazpena edo erabakia emateaz (19. artikulua: 1/2014 Legea, ekainaren 26koa):
Gobernu Kontseilua:
- Lehendakaria eta Jaurlaritzako gainerako kideak.
Dagokion saileko titularra:
- Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 29. artikuluan aipatzen diren Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko goi-kargudunak eta sortzeko arauan edo izendapenean horiekin parekatutakoak.
- Euskal Autonomia Erkidegoaren sektore publikoko zuzendaritza-taldekideak, baldin eta indarrean dauden arauetan Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko goi-kargudunekin parekatuta badaude. Zuzendari horiek nor diren azaroaren 11ko 1/1997ko Legegintzako Dekretuan dago zehazturik —7. artikuluan, hain zuzen—, legegintzako dekretu horretan onartu baitzen Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina.
- Eusko Jaurlaritzak edo lege honen aplikazio-eremuan sartuta dauden kargu publikodunetako batek zuzendaritza- edo administrazio-kargu bat betetzeko izendatzen dituzten pertsonak, halako karguak izaera eta kapitalaren zatirik handiena pribatua duten erakundeetan badaude, edo kargua dagoen erakundearen kontrola, Merkataritzako Kodearen 42. artikuluan adierazitakoaren arabera, hainbat administrazio publikori edo haien sektore publikoei badagokie, betiere izendatze-egintzan hala ezarrita dagoenean.
- Euskal Autonomia Erkidegoaren edo Eusko Legebiltzarraren zerbitzura dagoen beste edozein pertsona, baldin eta dagokion organoaren sorrera-arauan edo izendapenean artikulu honetan aipatzen diren kargu publikodunetako baten batekin parekatuta badago.
- Zuzendariaren pareko edo goragoko maila duten Euskal Autonomia Erkidegoko behin-behineko langileak.
Funtzio publikoaren arloan eskumena duen sailaren titularra
- Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzaren mendeko kargu publikodunak, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoko kideak, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko kideak, Lan Harremanen Kontseiluko kideak, Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluko kideak, Datuak Babesteko Euskal Bulegoko zuzendaria, Lehiaren Euskal Agintaritzako kideak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Kontratuen inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoko zuzendaria, baita parte hartzeko, aholku eskatzeko, aholku emateko edo kontrolerako organo orotako kide izendatutakoak ere, baldin eta dena delako organoa Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrari edo Instituzionalari lotuta badago eta organoaren sorrera-arauan independentzia ematen bazaio bere eginkizunak betetzeko.
Eusko Legebiltzarreko lehendakaria
- Arartekoa, arartekoaren ondokoa, Herri Kontuen Euskal Epaitegiko idazkari nagusia eta epaitegi horretako kideak eta, halaber, organo orotako kideak eta menpeko langileak, baldin eta dagokien organoa sortzeko arauan Eusko Legebiltzarraren ordezkari, mendeko, kontseilari edo aholkulari gisa kalifikatuta badaude, arduraldia Aurrekontu Orokorretan ezarritako kredituen kontura ordaintzen bazaie eta aukeraketa-, hautapen- edo izendapen-sisteman ez bada jarraitu behar publikotasun- eta norgehiagoka-printzipioetan oinarritutako prozedurarik, salbu eta beste arau batean horri buruzko xedapenik badago.
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Aukerako berraztertzeko errekurtso bat kanal elektronikoaren bidez jartzeko, Nire karpeta -en dagoen inprimakia bete behar duzu.
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu beharra daukazu.
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio berak emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
Administrazio-bideari bukaera ematen dioten egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
Errekurritutako egintza ematen duen organoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
Hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
Informazio gehiago: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. Titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea).
Beste tramite batzuk
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Dokumentazioa aurkezteko edo zuzentzeko, bete ezazu Nire karpeta-n dagoen inprimakia.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Espedientean atzera egiteko, Nire karpetaen dagoen inprimakia bete behar duzu.
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu beharra daukazu.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena (90. eta 91. artikuluetan)
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Dokumentazioa aurkezteko, bete ezazu Nire karpeta-n dagoen inprimakia.
Eskaerak edo komunikazioak informazioa gehitzea beharrezkoa ba du, organo eskudunak 15 eguneko epea emango dizu informazioa gehitzeko. Gehitzen baduzu, Administrazioak komunikazio edo eskaerarekin aurrera jarraituko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta dokumentazio gehitzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Espedientean uko egiteko, kanal elektronikoaren bidez, Nire karpeta-en dagoen inprimakia bete behar duzu.
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko bidez identifikatu behar duzu.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena (90. eta 91. artikuluetan)
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Dokumentazioa aurkezteko, Nire karpeta-n dagoen inprimakia bete behar duzu.
- Izapide hau egiteko, identifikazio elektronikoaren bitarteko baten bidez identifikatu beharra daukazu.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Espedientean zuzentze eskakizun baten epea luzatu ahal izateko Nire karpeta-en dagoen inprimakia bete behar duzu.
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu beharra daukazu.
Aukera daukazu akatsak zuzentzeko zein dokumentazioa gehitzeko ezarri zaizun epea luza dadin eskatzeko, betiere norgehiagoka-prozedura bat ez bada.
Informazio gehigarria: 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena (49. artikuluan)
Adierazpena eguneratu
Aldaketaren bat gertatzen bada interes-gatazkaz hasieran egindako deklarazioan, kargu publikodunak interes-gatazkaren deklarazioa eguneratu beharko du.
Oharra: ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesuarekin jarraitu.
Abisua: Espedientearen jarraipena Nire karpeta-n egin dezakezu.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
Kargu publikoen katalogoan azaltzea
Kargu publikoen katalogoak izaera eratzailea izango du eta beharrezkoa izango da kargu publikoa katalogoan azaltzea legea aplikatu ahal izateko (1/2014 LEGEA, ekainaren 26koa, Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta Haien Interes Gatazkak Arautzen dituena)
Administrazioak ofizioz kontsultatuko du betekizun hau betetzen duzun ala ez.
Beste tramite batzuk
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Dokumentazioa aurkezteko, bete ezazu Nire karpeta-n dagoen inprimakia.
Eskaerak edo komunikazioak informazioa gehitzea beharrezkoa ba du, organo eskudunak 15 eguneko epea emango dizu informazioa gehitzeko. Gehitzen baduzu, Administrazioak komunikazio edo eskaerarekin aurrera jarraituko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta dokumentazio gehitzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Dokumentazioa aurkezteko, bete ezazu Nire karpeta-n dagoen inprimakia.
Eskaerak edo komunikazioak informazioa gehitzea beharrezkoa ba da, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu dokumentazio berria aurkezteko. Ezer ez aurkezten ez ba duzu, Administrazioak komunikazio edo eskaeraren tramitazioarekin aurrera jarraituko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Dokumentazioa aurkezteko, Nire karpeta-n dagoen inprimakia bete behar duzu.
Zuk beharrezko iruditzen zaizkizun agiriak eman ditzakezu, nahiz eta Administrzioak ez eskatu.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Espedientean zuzentze eskakizun baten epea luzatu ahal izateko Nire karpeta-en dagoen inprimakia bete behar duzu.
Aukera daukazu akatsak zuzentzeko zein dokumentazioa gehitzeko ezarri zaizun epea luza dadin eskatzeko, betiere norgehiagoka-prozedura bat ez bada.
Informazio gehigarria: 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena (49. artikuluan)
Amaiera jakinaraztea
Deklaratuta eta bateragarritza jota dagoen jarduera bat amaituz gero, jarduera amaitu dela jakinaraztera kargu publikoduna behartuta dago.
Horretarako, prozedura honetako inprimaki elektronikoan, bateragarritzat jo zen eta amaitu eginden jarduera identifikatu beharko du.
OHARRA: Beste bateragarritasun-baimen bat eskatu nahi badu, «Bateragarritasun-baimenaren eskabidea» prozedurara jo beharko du.