Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila

Kargu publikodunak: betebeharrak eta eskubideak

Euskal Autonomia Erkidegoko kargu publikodunen (lehendakaria, lehendakariordea, Jaurlaritzako kideak, administrazioko goi-kargudunak, behin-behineko langileak, sektore publikoko erakundeetako zuzendaritza-taldekideak) izendapen edo kontratuek edo haien kargu- edo postu-uzteek hainbat arlotan dakartzaten eskubide eta betebeharrekin zerikusia duten prozedurak zuzentzea eta kudeatzea, hain zuzen ere Etika eta Jokabide Kodearen arloan, Interes Publiko eta Partikularren arteko Gatazken arloan, Bateraezintasunen Araubidearen arloan eta Jardueren eta Ondare Ondasun eta Eskubideen Erregistroan dituzten eskubide eta betebeharrekin zerikusia dutenak.

OHARRA: Izendapen edo kontratu berri bakoitzak betebehar berriak dakartza, ezinbestean: Etika eta Jokabide Kodeari atxikitzea, jardueren adierazpena, ondare-ondasunen eta -eskubideen adierazpena.

Betebehar horiek salbuetsita egongo dira, kasu batzuetan, aktibo dauden eta lanpostuz aldatzen ez duten kargu publikodunentzat, jarraibide honen arabera: 1/2024 jarraibidea, Enplegu Publikoko Zuzendariarena, Etika eta jokabide kodearen eta kargu publikodunen betebeharrei eta eskubideei buruzko azaroaren 15eko 156/2016 dekretuaren aurreikuspen batzuei buruzkoa.

 

 Kargu publikodunen betebeharrak betetzeko prozeduretarako sarbidea:

Kargu publikodunen konsultak

Konsultak

Langileen Erregistro Zerbitzurako harremanetarako datuak

Zerga-datuak kontsultatzeko baimena

          Zerga-datuak kontsultatzeko baimena

          Zerga-datuak kontsultatzeko baimena errebokatzea

Etika eta Jokabide Kodea atxikipena

Etika eta jokabide kodeari atxikitzeko adierazpena

Kargu publikodunen jarduerei buruzko adierazpena

Jardueren adierazpena hasieran

Kargu publikodunen jardueren bateragarritasun-adierazpenaren eskaera

Interes-gatazkaren adierazpena eguneratzea

Bateragarritzat onartutako jardueren amaiera jakinaraztea

Kargu publikodunen ondare-ondasunen eta -eskubideen adierazpena

Ondare-ondasunen eta -eskubideen adierazpena kargu publikoa hastean

Ondare-ondasunen eta -eskubideen adierazpenaren eguneratzea karguan jardun bitartean

Ondare-ondasunen eta -eskubideen adierazpena kargua amaitzean

Ondare-ondasunen eta -eskubideen adierazpenaren eguneraketa kargua utzi ondorengo bi urteetan

Kargu publikodunen abstentzioa

Kargu publikodun gisa parte ez hartzeko betebeharra jakinaraztea

Kargu publikodunen prestazio ekonomikoak

Kargua uztearen ondoriozko kalte-ordaina

Langabezia-prestazioa amaitzean prestazio ekonomikoaren eskaera

Jarduera pribatuak egiteko baimena kargua utzi ondorengo bi urteetan

Jarduera pribatuak egiteko baimen eskaera kargua utzi ondorengo bi urteetan (prozedura laburtua)

Jarduera pribatuak egiteko baimen eskaera kargua utzi ondorengo bi urteetan

Konpentsazio ekonomikoaren eskaera kargua utzi ondorengo bi urteeetan, jarduera pribatuak egiteko emandako ukoagatik

Sektore Publikoaren Goi-Zuzendaritzako Lan-Kontratuaren Komunikazioa

Goi-zuzendaritzako lan-kontratuaren Komunikazioa

 

Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta Haien Interes Gatazkak Arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legearen 4. artikuluak adierazten du kargu publikodunen katalogoak izaera eratzailea izango duela eta beharrezkoa izango dela kargu publikoduna katalogoan azaltzea legea aplikatu ahal izateko.

Pertsonalaren Erregistroko Zerbitzuak aldian behin eta eguneratuta, modu argi eta ulergarrian, egituratuta eta berriro erabiltzeko moduko formatuarekin, kargu publikoen gaineko informazio garrantzitsua argitaratzeko konpromisoa hartzen du, ekainaren 26ko 1/2014 Legearen 26.3 artikuluan jasotako ondare-ondasunen eta –eskubideen adierazpenetarako sarbideen murriztapenekin.

Halaber, beste edozein informazio, baldin eta funtzio publikoari, sektore publikoaren antolaketa eta funtzionamenduari edo gardentasun eta gobernu onari buruzko legerian jasota badago publizitate aktiboa eman behar zaiola.

Gai hau araututa dago, Jaurlaritzako kide, goi-kargudun, Euskal Autonomia Erkidegoaren sektore publikoko zuzendaritza-taldekide eta behin-behingo langileentzat, Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta Haien Interes Gatazkak Arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legean eta kargu publikodunen betebeharrei eta eskubideei buruzko azaroaren 15eko 156/2016 Dekretuan.

 

Publizitate aktiborako sarbidea

 

Etika Publikoko Batzordearen informaziorako sarrera (eginkizunak, osaera, jarduera, kontaktuen datuak eta hartutako akordioak).

Informazio, kexa edo iradokizunen postontzia: kargupublikoak

Galderak, sinadura elektroniko bidez identifikatuta egiteko: Kargu publikodunen konsultak

Azken aldaketako data: