Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritza

ARLOAK / EGINKIZUNAK

16. artikulua.– Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritza.

Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzari dagozkio, 7. artikuluan esleitutako egitekoez gain, Kanpo Harremanen eta Euskadi Globalaren Idazkaritza Nagusiak bere jardun-eremuan dituen egitekoak betetzea, eta bereziki:

  1. Kanpoan diren euskal komunitateekiko harremanak.
  2. Euskal etxeekin lankidetzan aritzeko politikak diseinatu eta garatzea.
  3. Kanpo Harremanen eta Euskadi Globalaren Idazkaritza Nagusiko titularrari laguntzea kanpoan den euskal komunitatearekiko harreman-politika kudeatzen eta gauzatzen. Politika horrek euskal etxeetako bazkideak eta bazkide ez diren euskal jatorriko pertsonak biltzen ditu.
  4. Euskadiren eta kanpoan den euskal komunitatearen arteko loturak eta harremanak sustatzea, koordinatzea, ezartzea eta areagotzea; bereziki, harreman sozialak, kulturalak eta ekonomikoak.
  5. Kanpoan den euskal komunitatea egituratzea eta elkarrekin lotzea.
  6. Euskal Autonomia Erkidegoaz Kanpoko Euskal Gizatalde eta Etxeekiko Harremanei buruzko maiatzaren 27ko 8/1994 Legean esleitutako egitekoak betetzeko organo arduradun gisa jardutea, bertan jasotako aurreikuspen, eskubide eta prestazioak betez.
  7. Euskal gizataldeak eta etxeak indartzen laguntzea, haien barne-kohesioa eta elkarteen ekintzen eraginkortasuna bultzatuz.
  8. Ordenamendu juridikoaren eta aurrekontu-baliabideen esparruan, Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo bizi den euskal komunitateari laguntza, sostengua eta babesa ematea.
  9. Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo bizi den euskal komunitatearen eta erkidegoko botere publikoen arteko komunikazio-bideak ezar daitezen erraztea.
  10. Urtero, Euskal Diasporaren Nazioarteko Eguna antolatzea; eta lau urtean behin, Kanpoan diren Euskal Gizataldeen Munduko Biltzarra.
  11. Euskal Gizataldeei laguntzeko lau urteko Plana koordinatzea eta, hala badagokio, gauzatzea.
  12. Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Aholku Batzordea babestea eta laguntzea.
  13. Hezkuntza Sailarekin, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailarekin eta Etxepare Institutuarekin koordinatuta, kanpoan den euskal komunitatearen artean euskal kultura eta hizkuntza zabaltzeko eta mantentzeko proiektuak garatzea, bai eta Euskadiko eta euskal gizataldeak dauden herrialdeetako euskal errealitatearekin bat datozen historiari eta gaurkotasunari buruzko ikastaroak, mintegiak, hitzaldiak, erakusketak eta kongresuak antolatzea ere.
  14. Euskal Etxeen eta Federazioen Erregistro Ofiziala kudeatzea.
  15. Euskadiren eta kanpoan den euskal komunitatearen artean hurbilketa handiagoa sustatzeko komenigarriak diren azterlan eta argitalpenak egitea eta zabaltzea.
  16. Euskal emigrazioaren memoria historikoa biltzen lagunduko duten ekintzak bultzatzea.

7. artikulua.– Zuzendaritzak.

Lehendakaritzaren egitura osatzen duten zuzendaritza guztiei dagokie, dekretu honen hurrengo kapituluetan zehaztutako arlo espezifikoei dagozkien egitekoez gain, honako egiteko orokor hauek betetzea:

  1. Kontratazio-organo gisa jardutea esleituta dituzten jardun-arloei dagozkien gaietan, indarreko legeriaren arabera kontratu txikiak direnean.
  2. Indarrean dagoen legerian txikitzat tipifikatutako kontratuetarako beharrezkoak diren gastuak baimentzea eta onartzea beren jardun-arloei dagozkien espedienteetan.
  3. 15.000 euroko edo hortik beherako gastuak baimentzea eta onartzea, zergak kanpo utzita.
  4. Beren eskumeneko arloan, Komunikazio eta Berrikuntza Sozialaren Idazkaritza Nagusiarekin koordinatuta, euskararen erabilera normalizatzeko planean ezarritako helburuak zehaztea eta helburu horiek ezartzeko eta ebaluatzeko behar diren ekimenak garatzea.
  5. Lehendakaritzaren Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Planaren helburuak beren eremuan zehaztea, eta helburu horiek lortzeko ekintzak eta ekimenak sustatu, gauzatu eta ebaluatzea, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko politiken kudeaketa integratua gauzatuz; hori guztia, Araubide Juridikoaren Zuzendaritzako Berdintasunerako Unitatearen koordinaziopean eta Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearekin lankidetzan.

Harremanetarako datuak

Helbidea

Navarra , 2
01007 Vitoria-Gasteiz
Araba
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones

KARGUAK

Gorka Alvarez Aramburu
(2024/06/27 - ) Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaria

LOTUTAKO ERAKUNDEAK