Urazandi Bilduma

Urazandi

Urazandi bildumak munduan zehar dauden euskal etxe nagusienen historia jasotzea du helburu, atzerriratutako euskaldunon bizipenetan oinarrituta.

2003ko uztailean bildumaren lehen hamabost liburuak aurkeztu ziren Vitoria-Gasteizen, 3. Euskal Gizataldeen Mundu Batzarrean. Bilbon, 4. Batzarrean, "Urazandi Digitala" aurkeztu zen, 134 euskal aldizkari digital moduan barne. Horrela, Urazandi bildumak jarraitzen du munduko euskaldunei buruzko ikerketa eta hedapena lanarekin.

Bizipenen bilketa lanetan eta bestelako zereginetan herrialde bakoitzeko unibertsitate mailako irakasle taldeak aritu dira, Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Zuzendaritzaren koordinaziopean.

liburuak

Liburuak erosteko interesa izanez gero, Eusko Jaurlaritzaren argitalpenen katalogo orokorrera jo dezakezue.

Aurkibideak eskuragarri daude jatorrizko hizkuntzetan eta hainbat testu oso ere bai.

Azken eguneratzea: 2018/05/22