Lehendakaritza

Kanpoan diren Euskal Gizataldeen Mundu Batzarrak

Kanpoan diren euskal gizataldeen mundu batzarrak lau urtean behin ospatzen dira, helburu bat lotzeko asmoz: kanpoan den euskal komunitateren eginkizunen balioa nabarmentzea eta munduan Euskadiren izen onaren alde egiten duen ekarpena ezagutzea.

"Diasporizatu"-k esan nahi du kanpoan diren euskaldunek Euskadirengatik egiten dutena aintzatestea. Kongresu guzti horietan zehar, 25 herrialdeetan sakabanatutako 191 aitortutako komunitateen arteko harremanetan sakondu da.

Kongresuei esker, komunitate horiei zuzendutako programetan aurreratu da eta, elkarrekin landu da diasporaren galdera ohikoena erantzuteko ildoa: Nola lagundu diezaiokegu Euskadiren garapenari?

Kongresuak, hurrengo lau urteetako jarduera-ildoak lantzeko eta erabakitzeko guneak dira.

Azken aldaketako data: