Osasun Saila

Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia

Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia da lehendakariari laguntzen diona Euskal Autonomia Erkidegoaren Kanpo Harremanetan estrategia politiko-instituzionala definitzen eta zuzentzen.

Egitekoak

  • Eusko Jaurlaritzaren kanpo-harremanak planifikatu, sustatu eta koordinatzea, Koordinaziorako Idazkaritza Nagusiarekin elkarlanean.
  • Jaurlaritzari kanpo-harremanen arloan laguntzea eta aholku ematea, eta Lehendakariak arlo horretarako ematen dituen jarraibideak betearaztea. Alde horretatik, Lehendakaritzari laguntzea, Eskualdeen Komitean eta beste eskualde-organo edo ?erakunde batzuetan Euskal Autonomia Erkidegoaren ordezkari instituzionala den aldetik dituen eginkizunetan. Horrez gain, lehendakariaren ordezkoa izango da Eskualdeen Komitean eta beste eskualde-organo edo -erakunde batzuetan.
  • Kanpoko pertsonaia ezagunak Euskadira etortzen direnerako plangintza, laguntza eta koordinazioa.
  • Europar erakundeei buruzko jardueraren politika, batez ere Europar Batasunari eta Europako Kontseiluari buruzkoa.
  • Mugaz gaineko eta eskualde arteko lankidetza-harremanak sustatzea eta koordinatzea.
  • Kanpoan diren euskal gizataldeekiko harremanen politika planifikatzea.
  • Europar politikaren, Eusko Jaurlaritzaren kanpo-harremanen, eta Estatuaren nazioarteko politikaren jarraipena egitea Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenei eragiten dieten gaietan, eta gai horietan Estatuko Administrazioarekin koordinazio instituzionalean aritzea.
  • Nazioarteko Tratatuak egiten eta negoziatzen Euskal Autonomia Erkidegoak izan behar duen parte-hartzea zuzentzea eta koordinatzea, Estatuko Administrazioarekin adostutako bideetatik.
  • Estatuak gai horietan borondatea zehazteko eratzen diren konferentzia, batzorde edo organoetan Euskal Autonomia Erkidegoak izan behar duen presentzia eta parte-hartzea koordinatzea.
  • Kanpo-harremanetan eragina duten jarduerak gauzatzen dituzten entitate publiko edo pribatuekiko harremanak garatzea.