Osasun Saila

Kanpo Harremanen Zuzendaritza

ARLOAK / EGINKIZUNAK

Kanpo Harremanen Zuzendaritzak, dekretu honen 6. artikuluan oro har ematen zaizkion egitekoez gain, bete behar ditu Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetako Idazkaritza Nagusiak jardun-eremuan esleituta dituen egitekoak, eta, bereziki, honako hauek:

  1. Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetako Idazkaritza Nagusiari laguntzea kanpo-harremanen politika kudeatu eta gauzatzen.
  2. Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetako Idazkaritza Nagusiak definitzen duen kanpo-harremanen plan estrategikoko jardun- eta ekintza-lerroak prestatu, sustatu, koordinatu, gauzatu eta ebaluatzea.
  3. Jaurlaritzaren kanpo-harremanen estrategia politikoa eta instituzionala ziurtatzeko, Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetako Idazkaritza Nagusiak kanpoan gauzatutako jarduerak koordinatzeko tresnak proposatu eta kudeatzea.
  4. Eusko Jaurlaritzako sailek, organismo autonomoek eta sozietate publikoek Europar Batasunetik kanpo egiten dituzten ekintzak bultzatzea, jarraipena egitea eta koordinatzea, Euskadiko ekonomia-, enpresa- eta kultura-sustapenaren koherentzia eta eraginkortasuna bermatzeko.
  5. Euskadiren kanpoko ordezkaritzek egoki funtzionatzeko behar den jarduera oro proposatu eta sustatzea.
  6. Ordezkaritzei babesa eta laguntza teknikoa ematea txostenak eta memoriak prestatzeko, solaskide edo eragileak identifikatu eta aurkitzeko, eta, oro har, eguneroko funtzionamendurako.
  7. Eusko Jaurlaritzaren interesak koordinatzea Madrilen, Euskadiren Madrilgo Bulegoaren bidez.
  8. Eusko Jaurlaritzak nazioarteko erakundeekin eta erakunde aldeaniztunekin dituen harremanak sustatu eta erraztea.
  9. Izaera horizontaleko organismo eta sareetan parte hartzea, bai horiekiko harremanak sustatzeko, bai Eusko Jaurlaritzako sail, organismo autonomo eta sozietate publikoek organismo eta sare horiekin dituzten harremanen jarraipena egiteko.
  10. Euskadi kanpoan ezagutzera emateko jarduerak sustatzea, industria, jakintza, berezitasun instituzionalak, hizkuntza eta kultura oinarri hartuta.
  11. Euskadin nazioarteko organismoek euren egoitzak irekitzeko laguntza eta euskarria ematea.
  12. Kidego kontsularrarekiko harremanetan, komunikazio-kanala izatea Euskadin.

6. artikulua.- Zuzendaritzak.

Lehendakaritzaren egitura osatzen duten zuzendaritzetako bakoitzari dagokio, dekretu honen hurrengo kapituluetan zehaztutako arlo espezifikoei kalterik egin gabe, egiteko orokor hauek betetzea:

  1. Kontratazio-organo gisa jardutea esleituta dituzten jardun-arloei dagozkien gaietan, indarreko legeen arabera kontratuak txikitzat jotzen badira.
  2. Indarrean dauden legeetan txikitzat tipifikatutako kontratuen gastu-baimenak ematea zuzendaritzen jardun-arloei dagozkien espedienteetan.
  3. Zuzendaritzen eskumen-arloan, Lehendakaritzako Zerbitzu Zuzendaritzarekin koordinatuta, Euskararen Erabilera Normalizatzeko Planean ezarritako helburuak zehaztea eta helburuok ezartzeko eta ebaluatzeko behar diren ekimenak garatzea.
  4. Zuzendaritzen esparruan, Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Planaren helburuak definitzea, bai eta helburu horiek lortzeko ekintzak eta ekimenak sustatu, gauzatu eta ebaluatzea ere; eta, horretarako, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko politiken kudeaketa integratua egin, Araubide Juridikoaren Zuzendaritzako Berdintasunerako Unitatearen koordinaziopean eta Emakunde–Emakumearen Euskal Erakundearekiko lankidetzan.

Harremanetarako datuak

Helbidea

Navarra, 2
01007 Vitoria-Gasteiz
Araba

Telefonoa/k

Posta elektronikoa/k

AƱadir a la libreta de direcciones
AƱadir a la libreta de direcciones
AƱadir a la libreta de direcciones

KARGUAK

Concepcion Quintana Aguirre
(2023/04/15 - 2024/06/26) Kanpo Harremanen Zuzendaritza
Myriam Larroulet Rotaeche
(2020/12/05 - 2022/11/04) Kanpo Harremanetarako zuzendaria

LOTUTAKO ERAKUNDEAK