Isurketa kanona
Uraren Legearen testu bateginaren 113. artikuluak adierazten duenez, jabari publiko hidraulikora isurketak egiten dituenak zerga bat ordaindu beharko du (isurketak kontrolatzeko kanona, hain zuzen ere), eta zerga horren bidez jasotako dirua arro hidrografiko bakoitzeko ingurunea aztertu, kontrolatu, babestu eta hobetzera bideratuko da. Kanona jabari publiko hidraulikora isurketak egiten dituztenei kobratzen zaie, dela isurketak egiteko baimen baten titular direlako, dela baimendu gabeko isurketen erantzule direlako. Ordainarazpen horren zenbatekoa kalkulatzeko, isurketaren karga kutsatzailea (kutsadura-unitatetan adierazia) unitateari esleitzen zaion balioaz biderkatuko da. Unitateko prezio hori kalkulatzeko, metro kubikoko oinarrizko prezioa maiorazio- edo minorizazio-koefiziente zehatz batez biderkatuko da, isurketaren kutsadura motaren, ezaugarrien eta mailaren arabera, baita isurtzen den ingurune fisikoko ingurumen-kalitate handienaz ere.
Metro kubikoko oinarrizko prezioa horrela ezarri da 0,01751 euro, hiriko hondakin-uraren kasuan; 0,04377 euro, industriako hondakin-uraren kasuan. Oinarrizko prezio horiek tarteka Estatuaren Aurrekontu orokorretan berrikusi ahal izango dira.
Oinarrizko prezioaren maiorazio-koefizientea ezingo da 4 baino gehiago izan.
Tasa hau, araudiari jarraiki, arro bakoitzeko ingurune hartzailea aztertu, babestu eta hobetzeko erabili behar da, kasu honetan atal bat laborategiko lanetara bideratzen da, eta beste zati bat azterlanetarako. Bere eraginkortasuna, hala ere, bere jaitsierarengatik neurtzen da, jabari publikotik isurketak desagertzen joaten diren heinean, eta eskualde desberdinetako araztegietara bideratzen, eta kanonaren zenbatekoa jaitsi egiten baita.