Kable bidezko garraioa
Euskal Autonomia Erkidegoko kable bidezko garraioak
Hainbat xedapen partikularrek erregulatzen dute ezaugarri berezizkoa den kable bidezko garraioa, besteak beste:
- 12/2022 Legea, abenduaren 15eko, kable bidezko garraioarena (EHAA 247.zk., 2022ko abenduaren 28koa).
- Europar Batasuneko 2016/424 Erregelamendua, kable bidezko garraio-instalazioei buruzkoa.
- 596/2002 Errege Dekretua, ekainaren 28koa (Estatuko Aldizkari Ofiziala, 2002ko uztailaren 2koa), kable bidez pertsonak garraiatzeko instalazioei buruzkoa dena.
- 1998ko urtarrilaren 14ko Agindua 1998 (Estatuko Aldizkari Ofiziala, 1998ko urtarrilaren 31koa). pertsonak garraiatzeko teleferiko eta funikularrei buruzkoa.
Kable bidezko garraioaren eskumena Euskal Autonomia Erkidegoak du, Autonomi Estatutuaren 10.32 artikuluak xedatzen duen bezala, baita emakidaren transferentziei buruzko 2488/1978 Errege Dekretuaren, abuztuaren 25koaren, 13. artikuluak.
Gaur egun, EAEan kable bidezko lau instalazio ditugu, haexek dira:
1. Igeldoko funikularra
Instalazio mota: Funikularra
Zerbitzuan jartzearen data: 1912an
Kokapena: Donostiako Igeldo mendia eta Funikularraren enparantza batzen ditu
Enpresa: Monte Igueldo, S.A.
Ezaugarri teknikoak:
- Bidaiari/ibilgaiu: 65
- Ibilbidearen iraupena: 3’2 minutu
- Abiadura: 1,5 m/s
- Desnibela: 151 m
- Batez-besteko aldapa: % 45
Webgunea: Igeldo mendia
2. Artxandako funikularra
Instalazio mota: Funikularra
Zerbitzuan jartzearen data: 1915ean
Kokapena: Bilboko Artxanda auzoa eta Funikularraren enparantza batzen ditu
Enpresa: Funicular de Artxanda, S.A.
Ezaugarri teknikoak:
- Bidaiari/ibilgaiu: 70
- Ibilbidearen iraupena: 3’18 minutu
- Abiadura: 5 m/s
- Desnibela: 226,49 m
- Batez-besteko aldapa: % 22,9
Webgunea: Artxandako Funikularra
3. Larreinetako funikularra
Instalazio mota: Funikularra
Zerbitzuan jartzearen data: 1926an
Kokapena: Trapagaraneko Larreineta eta Laescontrilla auzoak batzen ditu
Enpresa: Eusko Trenbideak, S.A.
Ezaugarri teknikoak:
- Bidaiari/ibilgaiu: 70
- Ibilbidearen iraupena: 10 minutu
- Abiadura: 2 m/s
- Desnibela: 342 m
- Batez-besteko aldapa: % 35
Webgunea: EuskoTren
4. Mamarigako funikularra
Instalazio mota: Funikularra
Zerbitzuan jartzearen data: 2010ean
Kokapena: Santurtziko Metroko geltokia eta Mamariga auzoko itsasoko ama birjina plazan dagoen metro-sarbidea batzen ditu
Enpresa: Metro Bilbao, S.A.
Ezaugarri teknikoak:
- Bidaiari/ibilgaiu: 45
- Ibilbidearen iraupena: 1,6 minutu
- Abiadura: 6 m/s
- Desnibela: 44 m
- Batez-besteko aldapa: % 12,6
Webgunea: Bilboko Metroa