Kabinete eta Komunikazio Zuzendaritza
- Titularra: Silvia Colmenero Salgado
- Agintaldia: XIII. Legealdia
- Goragoko erakundeak: Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco > Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa
ARLOAK / EGINKIZUNAK
9. artikulua.– Kabinete eta Komunikazio Zuzendaritza.
Kabinete eta Komunikazio Zuzendaritzari dagokio, zuzenean sailburuaren mende eta sailburuordetzarekin koordinatuta, eskudantzia hauek erabiltzea:
- Sailburuari behar duen laguntza eta aholkularitza ematea, sailari dagozkion egiteko instituzional eta orokorretan.
- Sailaren komunikazio-politika zuzendu eta koordinatzea, eta, ildo horretan, gizarte-komunikabideekiko harremanak zaintzea.
- Sailburuari zuzenean laguntzea lan-programa planifikatzen eta jarraitzen, batez ere ordezkaritza instituzionaleko ekitaldietan.
- Saileko organoen ekitaldi publikoak eta kanpoko jarduerak programatzea.
- Sailaren solaskidea izatea beste sail, administrazio eta antolakunde batzuekin, beste organo batzuei berariaz esleitutako kasuetan izan ezik.
- Legebiltzarrarekiko eta Arartekoarekiko harremanak kudeatzea Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzaren bitartez.
- Informazioaren argitaratze aktiboa, informazio publikoa irispidean izateko eskubidea baliatuz egindako eskaerei ematen zaizkien erantzunak eta sailaren datu publikoak modu irekian eskaintzeko lana koordinatu eta guztien jarraipena egitea, gardentasun-politikarekin bat etorrita.
- Bere eremuan, Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Planaren helburuak definitzea, eta helburu horiek lortzeko ekintzak eta ekimenak gauzatzea eta ebaluatzea, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko politiken kudeaketa integratua eginez; hori guztia, Zerbitzu Zuzendaritzak koordinatuta, eta Emakunde – Emakumearen Euskal Erakundearekin elkarlanean.
Kabinete eta Komunikazioko zuzendariaren egitekoa da bere jardun-eremuan sartutako espedienteen ondoriozko gastua baimentzea, non eta baimen hori ez den beste organo baten eskumenekoa.
KARGUAK
Kargu historikoak