Justizia izateko eskubidea
Frankismoaren biktimek justiziarako duten eskubidea bete dadin sustatzea.
Bikitimek justiziarako duten eskubideari lotuta, erakunde publikoen betebeharra da zigorgabetasunik ez onartzea. Ondorioz, behar diren neurriak hartu behar dituzte giza eskubideen urratzeei eta horien erantzuleei bane-zuzenbidea eta nazioarteko zuzenbidea aplikatzeko
Lehentasunak gure ingurunean
- Justizia Administrazioarekin lankidetzan aritzea barne-eremuan, biktimek justiziarako duten eskubidea sustatzeko.
- Nazioarteko erakundeen ekimenei laguntza eta babesa ematea, erakundeok neurriak sustatzen dituztenean zigorgabetasuna erakundetu ez dadin eta justiziarako eskubidea eraginkorra izan dadin.
Proiektuak
4. Frankismo garaiko desagertuen eta krimenen gaineko aurkikuntzak eta ikerketak Er- tzaintzari, Fiskaltzari eta auzitegiei jakinarazteko protokoloa abiaraztea
Desagertutako pertsonak bilatu eta identiikatzeko EAEko Planeko proiektuaren osagarria da protokolo hau. Hobiren bat irekitzen denean edo gizateriaren aurkako krimenen biktimen gorpuzkiak lurpetik ateratzen direnean, jakitun jarri behar dira Ertzaintza, Fiskaltza eta kasuan kasuko epaile edo auzitegia, eta haien aurrean egin behar da lana. Proiektu honen bitartez, Eusko Jaurlaritzak horrelako egoeretan erabili beharko duen protokoloa taxutuko da.
5. Justiziarako eskubidearekiko konpromisoaren arloko nazioarteko txosten eta gomen- dioak bultzatzea eta jarraipena egitea
Frankismoaren biktimentzako justiziaren sustapena dela-eta Nazio Batuetako zenbait organok Espai- niari buruz oraintsu egindako txostenetan, Torturaren aurkako Batzordea, bortxazko eta nahitaezko desagertzeen aurkako Nazio Batuetako Lantaldea eta egiaren, justiziaren, erreparazioaren eta berriz ez gertatzeko bermeen sustapenerako errelatore berezia bat datoz Estatuko botereek bete behar di- tuzten gutxieneko eskakizunak zehazterakoan. Honako hauek dira:
- Amnistiari buruzko Legea ondoriorik gabe uztea krimen preskribaezinen inpunitatea ahalbide- tzen duen heinean.
- Bortxazko desagertzea delitu autonomo gisa tipiikatzea zigor kodean, gizateriaren aurkako kri- men jarraitua eta preskribaezina delako.
- Frankismoaren biktimei justizia eskuratzeko bidea ematea, legeak nazioarteko estandarrei ego- kituz.
- Espainiako justiziak kanpoko prozedura judizialetan lagun dezala eskatzea.
- Estatu espainiarreko auzitegiek jurisdikzio unibertsala egikaritzea arautzen duten legeei berriro indarra ematea.
Eusko Jaurlaritzak babestu egingo ditu eskari horiek, nazioarteko erakundeekin koordinatzeko poli- tikari eutsiko dio eta laguntza emango die haien batzordeei, lantaldeei, errelatore bereziei eta giza eskubideak sustatu eta babesteko gainerako mekanismoei.
6. Frankismoaren krimenen aurkako 4S91/10 Kereilari (Argentinakoari) babesa ematea
Aurreko proiektuaren ildo beretik, eta jurisdikzio unibertsalaren printzipioa defendatzea eginbehar etiko eta demokratikoa delakoan, Eusko Jaurlaritzak Argentinako justiziari laguntza emateko politika erabiliko du Argentinako Kereila deitu zaion auzian