Egoitza elektronikoa

Euskal Autonomia Erkidegoaren Justizia Administrazioaren lan-poltsak

Lan-poltsa hauen helburua da Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioan aldi baterako zerbitzuak betetzea.

Sarbidea

Online kontsultatu eta kudeatu dezakezu zure egoera lan-poltsetan. Sartzeko, identifikazio elektronikorako bitarteko bat beharko duzu:

Sartu lan-poltsetara

AyudaOhiko galderak

Informazio-oharrak

Ohar honek lan-poltsetan daudenei bidalitako SMS eta EMAILen informazioa zabaltzen du.

Lan-poltsak handitzeko fasea amaituta, lan-poltsetako kide guztiak barematu dira Justizia Administrazioko zuzendariaren 2023ko martxoaren 15eko Ebazpenaren bidez (PDF, 436 KB) (leiho berri batean irekitzen da). Ebazpen horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioaren zerbitzura dauden aldi baterako langile-beharrak betetzeko lan-poltsetan daudenen behin betiko zerrenda barematuak argitaratu ziren, lan-poltsak ireki ondoren, I. Eranskina .

Justizia Poltsen aplikazioan sartzea  (identifikazio elektronikorako bitarteko bat behar da)

Behin betiko baremazioari gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko, esteka hau erabiliko da:

Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Lan-poltsen ofiziozko behin betiko baremazioaren aurkako gora jotzeko errekurtsoa.

Ohar honek lan-poltsetako kidei bidalitako SMSaren eta EMAILaren informazioa zabaltzen du.

Lan-poltsak handitzeko fasea amaituta, lan-poltsetako kide guztiak barematu dira, Justizia Administrazioko zuzendariaren 2022ko abenduaren 16ko Ebazpenaren bidez (PDF, 760 KB) (leiho berri batean irekitzen da). Ebazpen horren bidez, argitara eman ziren Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioaren zerbitzura dauden aldi baterako langile-beharrak betetzeko lan-poltsetan daudenen behin-behineko zerrenda barematuak, lan-poltsak ireki ondoren.

Sarbidea Justiziako lan-poltsen aplikaziora (identifikazio elektronikorako bitarteko bat behar da)

Behin-behineko baremazioari alegazioak egiteko, esteka hau erabiliko da:

Alegazioak Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Poltsen ofiziozko baremazioari

Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioko langileen aldi baterako beharrizanak betetzeko hautagaien behin betiko zerrendak argitaratu dira.