Juan Ignacio Pérez Iglesias sailburuaren agurra

Juan Ignacio Pérez Iglesias sailburua

Juan Ignacio Pérez Iglesias, Zientzia, Unibertsitateak eta Berrikuntza Sailburua

Salamanca, 1960

EHUko errektorea 2004 eta 2008 artean, Fisiologiako katedraduna da, eta Jakiunde Zientzia, Arte eta Letren Akademiako kidea. Akademia horretako presidentea izan da (2020-2024).

Gaur egun, UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrako zuzendaria da (2010- 2024), eta Donostia International Physics Center-eko kidea (2014-).

2019an Humanitate, Kultura, Arte eta Gizarte Zientzien Eusko IkaskuntzaLaboral Kutxa Saria jaso zuen. Unibertsitatearen esparruan, hainbat kargu izan ditu, hala nola Euskara errektoreordea (1997-2000) eta Animalien Biologia eta Genetika Saileko zuzendaria (2001-2003).