Segurtasun Saila

Jokoko autodebekatuak

Joko-galarazpenen Erregistroaren xedea da hor inskribatzen diren pertsonei sarrera debekatzea sarrera kontrolatzeko sistemak aplikatu behar dituzten joko-lokaletara edo bitarteko elektronikoen, informatikoen, telematikoen eta elkarreragileen bidezko joko-arloko webguneetara.

Zein da inskripzioaren indarraldia EAEn?

Debekuaren epea mugagabea da; 6 hilabete igarota, bertan behera utzi ahal da.

  • EAEko kasino, bingo eta online apustuetarako sarbidea debekatzeko eskabidea

    Debekatuen erregistroan altan emateko bi era daude: Aurrez-aurrekoa eta internet bidez. Behean dagoen botoian klik eginda izapide biak egin ahalko dituzu.


  • EAEko debekatuen zerrendatik kanpo uzteko eskabidea

    Debekatuen zerrendatik kanporatzeko bi era daude: Aurrez-aurrekoa eta internet bidez. Behean dagoen botoian klik eginda eginda izapide biak egin ahalko dituzu.


Estatuan jokorako sarbidea izateko debekua

AutoExclusión: Abre nueva ventana

Zeure burua on line jokotik kanpo utzi nahi baduzu (Estatuan), Ogasun eta Administrazio Publikoen Ministerioko Jokorako Sarbidea Izateko Debekuen Erregistro Orokorrean izena emanez egin dezakezu.