Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Jokoaren Euskal Kontseilua

Organoari buruzko informazioa

Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan zori, enbite edo ausazko jokoekin zerikusia duten ekintza guztiak antolatu, koordinatu eta kontrolatzeko organo aholku-emailea da. Kontseilu horretan Eusko Jaurlaritzaren hainbat kudeaketa arlotako ordezkariak, Foru Aldundietako ordezkariak eta Euskal udaletako ordezkarian ere badaude.

Araudia

142/1990 Dekretua, maiatzaren 29koa (EHAA 127, 90-06-27). 4/1991 Legea, azaroaren 8koa, Euskal Herriko Autonomia Erkidegoan jokoa arautzekoa. (azaroaren 25eko EHAA, 237. zk.). 120/2016 DEKRETUA, uztailaren 27koa, Euskal Autonomia Erkidegoan jokoaren erregelamendu orokorra onesten duena.

Jarduera

Azken bilera:

2021eko ekainaren 17an

Gaiak:

LEHENENGOA: 2021eko ekainaren 17ko bileraren akta onartzea, hala badagokio.

BIGARRENA: Jokoaren Euskal Behatokiak 2021ean egindako lanei buruzko informazioa eta 2022rako plangintzaren aurkezpena.

HIRUGARRENA: Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzaren 2021eko Memoriaren onespena hala badagokio.

LAUGARRENA: Joko eta Ikuskizun Unitatearen 2022rako ikuskapen-planaren aurkezpena.

BOSGARRENA: Otsailaren 8ko 19/2022 Dekretuaren aurkezpena, Dekretu horren bidez aldatzen da Euskal Autonomia Erkidegoan jokoaren erregelamendu orokorra.

SEIGARRENA: Arrisku-jokoa goiz detektatzeko eta aurrea hartzeko gidaren aurkezpena.

ZAZPIGARRENA: Eskaerak eta galderak

Hurrengo bilera:

2022ko 2. sei-hilabetekoan