Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila 

Jendeaurreko izapideak

Gizarte Larrialdietarako laguntzen Dekretua aldatzeko Dekretua

Gizarteratzeko eta Diru-sarrerak Bermatzeko abenduaren 23ko 18/2008 Legea garatzearren, urtarrilaren 18ko 4/2011 Dekretuak Gizarte Larrialdietarako Laguntzak (GLL) arautzen ditu.

Indarrean jarri zenenez geroztik, 4/2011 Dekretuak ondo erakutsi du baliozkoa eta eraginkorra dela GLLak arautzeko. Edonola ere, badira gauza batzuk aldatu beharrekoak, bi helburuok lortuko baditugu: alde batetik, neurri batzuk hartu behar dira laguntza hobeto banatzeko, bai baitira behar bezala bete gabeko txirotasun-modu berriak, gizarte-eskari bat dakartenak, erantzun beharrekoa, eta, gainera, laguntzetarako irispidea egokitzeko aukera egon behar du laguntzen egokitasunaz egiten den balorazio profesionalaren arabera; eta, bestetik, toki-erakundeen eta Eusko Jaurlaritzaren artean dirua transferitzeko eta informazioa bidaltzeko prozedura arrazoi legez antolatu behar da, GLLen kudeaketak ez dezan administrazio-lan handiagorik ekarri eta administrazio eskumendunek ez dezaten funtzionamendua aldatu beharrik izan. Kontuan izan beharra dago gainera, Etxebizitzari buruzko Legea ere onartu dela (3/2015, ekainaren 18koa) eta GLLen eta bihar-etziko Etxebizitzatarako Laguntza Ekonomikoaren arteko bateragarritasuna ere arautu beharra dagoela, etortzekoa baita laguntza berri hori, etxebizitza legez okupatzeko eskubide subjektiboa ase beharrez. Horretarako, zehazki hamaika agindu eta eskabide-eranskina aldatu dira, eta beste xedapen gehigarri bat gehitu.

Xedapen orokorrak egiteko prozedurari buruzko abenduaren 22ko 8/2003 Legearen 8.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, herritarren eskubide eta interes legitimoak eraginpean hartzen dituzten xedapen orokorrei entzunaldiaren izapidea aplikatuko zaie. Halaber, eta xedapenen izaerak aholkatzen duenean, jendaurrean jarriko dira.

Ildo horretan, Gizarte Larrialdietarako laguntzen Dekretua aldatzeko dekretu-proiektua jendaurrean jarriko da, jendaurrekoa hasten duen Gizarte Zerbitzuetako Zuzendariaren ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den hurrengo egunetik, 2016ko apirilaren 30era arte.

Gizarte Zerbitzuen Euskal Sisteman doakoak ez diren prestazioen eta zerbitzuen finantziazioan erabiltzaileek ekonomikoki parte-hartzeko irizpide orokorrei buruzko dekretu-proiektua

Azken aldaketako data: 2016/04/14