Lehendakaritza

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritza

ARLOAK / EGINKIZUNAK

10. artikulua.– Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritza.

  1. Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak, dekretu honen 5. artikuluan zehaztutako egitekoez gain, Gobernu Kontseiluaren eta Jaurlaritzaren ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 22. artikuluaren babesean sortzen diren batzorde delegatuei dagokienez, beste eskumen hauek ere izango ditu:
    1. Bileretako gai-zerrenda prestatu eta banatzea, eta erabakitzeko aztertu beharreko gaiak ezagutzeko behar diren agiriak, aurrekariak eta datuak.
    2. Erabakiak izapidetzeko eta, hala behar bada, balioztatzeko beharrezko eskakizun juridikoak, finantzarioak eta formalak betetzen direla zaintzea, nahitaezko txostenak eskuratuz, hala behar denean.
    3. Jaurlaritzak gaiak izapidetzeko onartutako arauak eta jarraibideak eta legegintza-teknikarako onartutako gidalerroak betetzen direla zaintzea.
    4. Hartutako erabakien aktak prestatu eta zaintzea, eta erabakiok betetzen direla zaintzea.
    5. Hartutako erabakiak egiaztatzea, eta ezagutzeko, deliberatzeko eta onartzeko aipatutako organoei aurkezten zaizkien gaiei buruzko testuen kopia autentifikatuak egitea.
    6. Bileretan aurkeztu behar diren agiriak normalizatzeko jarraibideak proposatzea.
  2. Eusko Legebiltzarrarekiko harremanetarako arloan, jarraian zehazten diren egitekoak beteko ditu:
    1. Eusko Jaurlaritzaren eta Eusko Legebiltzarraren arteko harreman- eta komunikazio-organo gisa jardutea.
    2. Legebiltzarreko fasean legegintza-programaren jarraipena egitea.
    3. Azterlanak, dokumentazio-lanak eta prestaketa-lanak egitea, Eusko Jaurlaritzak irizpideak izan ditzan, Eusko Legebiltzarrean aurkezten diren lege-proposamenak, legegintzako herri-ekimenak, legez besteko proposamenak eta mozioak aintzat hartu edo ez erabaki behar duenerako.
    4. Eusko Legebiltzarrari aurkezten zaizkion ekimenekin eta galdera eta interpelazioekin zerikusia duen informazioa eskatzea Administrazioan eskumena duten organoei.
    5. Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari ezartzen dizkion konpromisoen jarraipena egitea.
    6. Eusko Legebiltzarraren jardueraren berri ematea, oro har, Eusko Jaurlaritzari.
  3. Zuzendaritzak Eusko Jaurlaritzaren eta Arartekoaren arteko harreman- eta komunikazio-organo gisa jarduten du.
  4. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari dagokionez, haren araudiak ezartzen dizkion egitekoak betetzen ditu.
  5. Zuzendaritza honen eskumena da euskal administrazio publikoen agintariek atzerrian eragina izan behar duten agirietan ezarri beharreko sinadura legeztatzea, legeztatze bakarrari edo Hagako apostillari buruzko araudi aplikagarriarekin bat etorriz, betiere eginkizun hori ez bazaie administrazio horietako beste organo batzuei esleitu.
  6. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta Instituzionalaren erakundeek euren artean edo beste administrazio, entitate eta antolakunde publiko edo pribatuekin egiten dituzten edozein eratako hitzarmenen eta akordioen erregistroa ere badagokio.
  7. Gastu erreserbatuetarako kredituen funtsak erabiltzeko aukera duten agintarien Ondare Ondasun eta Eskubideen Erregistroa zuzendaritza honi atxikitzen zaio.

5. artikulua.– Zuzendariak.

Zuzendariek, zuzenean eta hierarkiaz dagokien sailburuordearen mende –dekretu honetan zehaztutakoak izan ezik, horiek sailburuaren mende baitaude–, eskumen hauek izango dituzte, oro har:

  1. Sailburuaren eta sailburuordeen ebazpenak betearaztea eta eskuordetzen zaizkien eskumenak baliatzea.
  2. Saila ordezkatzea, sailburuak eskuordetuta.
  3. Zuzendaritzaren jarduerak programatu, bultzatu, gidatu, koordinatu eta kontrolatzea.
  4. Espedienteen erregistroak eta artxiboak eta dagokion zuzendaritzako barne-zerbitzuak eta lan-sistemak antolatzea, organo eskudunek ezarritako arauekin bat eginik, eta hargatik eragotzi gabe Zerbitzu Zuzendaritzari esleitutako eskumen orokorrak.
  5. Goragoko organoei proposamenak egitea, beren eskumeneko gaietan.
  6. Azterketa eta, hala behar bada, txosten teknikoa eta juridikoa egitea xedapen arauemaileen proiektuei buruz, Gobernu Kontseiluaren erabaki-proposamenei buruz edo sailaren ekimenez sinatzekoak diren hitzarmenei buruz.
  7. Errekurtsoak ebaztea, indarrean dagoen legerian agindutako kasuetan.
  8. Zerbitzu Zuzendaritzari helaraztea zuzendaritza bakoitzaren berezko arloetako estatistika-datuei buruz beharrezkoa den informazioa.
  9. Sailari dagozkion egitekoak betetzea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoak Interneten izan beharreko presentzia-modeloari dagokionez, betiere bere zuzendaritzari esleitutako arloetan.
  10. Beren eskumenaren eremuan zehapen-ahalmena erabiltzea, aplikatu beharreko legeriari jarraikiz, arintzat eta astuntzat jotako faltei dagokienez.
  11. Indarrean dagoen ordenamendu juridikoak espresuki ematen dizkien gainerako egitekoak, eta, oro har, Jaurlaritzako zuzendariei dagozkienak.
  12. Zerbitzu Zuzendaritzaren gidaritzapean eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarekin elkarlanean, indarrean dagoen Euskara Normalizatzeko Planeko helburuak definitzea berari dagokion alorrean eta horiek lortzeko ekimenak garatu eta ebaluatzea bere Zuzendaritzako arduradunekin batera, euskararen kudeaketa integratua eginez.
  13. Hizkuntza Ofizialak Erabiltzeko Irizpideak ezartzea eta haien jarraipena egitea Zuzendaritzako jardun-arloetan; besteak beste: itzulpen-irizpideak, langileen etengabeko prestakuntza orokorra, izendapen ofizialak eta sailak antolatutako jendaurreko ekitaldiak. Halaber, hala badagokio, hizkuntza-irizpideak sartzea administrazio-kontratazioan eta dirulaguntzak emateko deialdietan.
  14. Zerbitzu Zuzendaritzaren gidaritzapean eta Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearekin elkarlanean, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 2030 Estrategiako helburuak definitzea berari dagokion alorrean eta helburu horiek lortzeko ekintzak eta ekimenak gauzatu eta ebaluatzea, bere Zuzendaritzako zerbitzuburuekin lankidetzan emakumeen eta gizonen berdintasunerako politiken kudeaketa integratua eginez.
  15. Zuzendaritzaren informazioaren argitaratze aktiboaren eta datu publikoak zabaltzearen jarraipena egitea, bai eta informazio publikoa eskuratzeko eskaerei buruzko txostenen jarraipena ere, gardentasun-politikarekin bat etorriz, eta, halaber, zuzendaritzaren datu publikoak berrerabiltzeko eskaerei erantzutea.

Harremanetarako datuak

Helbidea

Donostia-San Sebastián , 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Araba
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones

KARGUAK

Jon Urbina García de Vicuña
(2024/08/03 - ) Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria
Begoña Otalora Ariño
(2024/06/27 - 2024/08/02) Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria

LOTUTAKO ERAKUNDEAK