Lehendakaritza

Jatorrizko produktuen Europako eskualdeen elkargoa (AREPO)

AREPO Adierazpen Geografikoen eta Jatorri Deituren alorrean diharduen eskualde-gobernu eta ekoizle-elkarteen sarea da. Webgunea: http://www.arepoquality.eu

Egun, Europako 27 eskualde eta 400 ekoizle-talde ordezkatzen ditu, hots, Europako Adierazpen Geografikoen % 40 baino gehiago.

AREPOren xede nagusiak honako hauek dira:

  • Eskualdeei dagokienez:
    • Adierazpen geografikoak eta kalitate handiko produktuak garatzea, lurraldeko plangintzarako eta garapenerako tresna gisa.
    • Europako politika indartzea, Adierazpen Geografikoei eta jatorrizko produktuei dagokienez.
  • Ekoizleei dagokienez:
    • Ekoizleentzako diru-sarrera egokiak bermatzea.
    • Lobbying ekintzak burutzea, kalitatezko produktuek behar bezalako babesa izan dezaten Europako merkatuan, baita hirugarren herrietan ere.
    • Lobbying ekintzak burutzea, kalitateak merezi duen lekua izan dezan sustapen-politiketan.
  • Kontsumitzaileei dagokienez:
    • Komunikazio eta informazio egokia ziurtatzea.

Euskadi Administrazio Kontseiluko kidea da. Euskadiri dagokionez, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak eta HAZIk hartzen dute parte sarean.

Webgunea: http://www.arepoquality.eu

Azken aldaketako data: 2015/12/21