Lehendakaritza

Jarraipena eta Ebaluazioa

2017-2020 Enpleguaren eta Suspertze Ekonomikoaren aldeko Esparru-programan ezarrita dago programaren aplikazioari buruzko monitorizazio eta jarraipen sistematikoa, aurreikusitako helburuen eta emaitzen bilakaera eta aldi horretan erdietsitako lorpen nagusiak ezagutzeko.

Monitorizazio eta jarraipen hori adierazle-sistema baten bidez egiten da. Adierazle-sistemak Esparru-programa monitorizatu eta aztertzea ahalbidetzen du.

  • Testuinguru adierazleak, Euskadin enplegua eta ekonomia suspertzearen jarraipena egiteko aldagai esanguratsuenak monitorizatzeko aukera ematen dutenak.
  • Eraginaren adierazleak. Esparru-programan jasotako EAEko ekonomian eraginaren sei adierazleak jaso dira.
  • Emaitzen adierazleak, Esparru-programan zehaztu diren eremu estrategikoetan garatu diren jarduketen emaitzak monitorizatzea ahalbidetuko dutenak (enpleguari, inbertsioari, berrikuntzari, nazioartekotzekoari eta industrializazioari buruzkoak)

Adierazle-sistema hori definitzeko hainbat irizpide hartu dira kontuan: garrantzia, neurketa egiteko behar diren datuak eskuratzeko aukera eta zer balio gehitzen dien Esparru-programaren aldiko jarraipenari eta programaren balantze osoari.

Oro har, adierazleak urtero neurtuko dira, eta aurrerapenari buruzko urteko txostenean bilduko dira.

Azken aldaketako data: