Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

Jarraibide teknikoak, Atmosfera kutsa dezaketen jarduerak garatzen dituzten instalazioentzakoak

(2012ko uztailaren 11ko Aginduaren arabera)

 

 

 

 

 

 

KANPO-KONTROLAK

JT-01 (pdf, 770 kb)

OHARRA 1_JT01 _v0: Desugertzea, fosfatatzea, pasibatzea: Desugertzea, fosfatatzea, pasibatzea, edo antzeko jarduerak, nahiz konfinatu gabe egon, B taldekoak dira (04 02 10 05 edo 04 03 09 01), eta, beraz, garatzen duen instalazioak Atmosfera Kutsa Dezakeen Jardueraren (AKDJ) Baimena behar du.

 

OHARRA 2_IT01 _v0: Hasierako IKE txostenak: Instalazioak aurkeztu behar dizkion IKE txostenetatik, indarrean egon behar direnak, IKEk bildu behar ditu emisioen emaitzak zein beharrezko parametro laguntzaileenak, eta horiek guztiak idatzi bere hasierako IKE txostenean. Emaitza horiek aplikatzen zaizkion emisioen gehienezko balioen unitatetara pasako ditu, emisioen gehienezko balio horiekin alderatu ahal izateko. Hasierako IKE txostenean honako adostasun-adierazpenak egin behar ditu: alde batetik, memoriak araudia bete (jakinarazpenak) edo instalazioan AKDJ baimenaren baldintzak bete duenentz, bestalde ea instalazioak bere atmosfera zaintzeko planean ezarritako kontrol guztiak egin dituen, eta bestalde, emisioen emaitza guztiak ikusita, ea instalazioak betetzen dituen bere emisioen gehienezko balioak.

OHARRA 3_IT01_v0: Burdinazko metalen beroko tratamendu fisiko edo mekanikoen jarduerak, hala nola forja, estanpazioa edo beroko estrusioa, 100/2011 Errege Dekretuaren 2. artikuluko a) atalaren definizioa aplikatuz, atmosfera kutsa dezaketen jardueren katalogoko 04 03 09 03 kodeko jarduerarekin parekatuko dira (burdinazkoak ez diren metalen beroko tratamendu fisiko edo mekanikoak, hala nola forja, estanpazioa edo extrusioa). Jarduera horrek B taldea du esleituta, eta, beraz, burdinazko metalen nahiz burdinazkoak ez diren metalen beroko tratamendu fisiko edo mekanikoak egiten dituzten instalazioak, hala nola forja, estanpazioa edo beroko estrusioa, baimena beharko dute, urtarrilaren 28ko 100/2011 Errege Dekretuaren 5.1 artikuluaren arabera.

 

AZTERKETAK ZEIN KONPROBAZIOAK ETA HASIERAKO IKE TXOSTENAK EGITEKO GIDAK.

• AKDJ Baimenak:  GUÍA PARA LA ELABORACIÓN DEL INFORME DE ENTIDAD DE COLABORACIÓN AMBIENTAL INICIAL DE LAS INSTALACIONES SOMETIDAS A AUTORIZACIÓN (PDF, 1000 KB) (leiho berri batean irekitzen da)

• AKDJ Jakinarazpenak: GUÍA PARA LA ELABORACIÓN DEL INFORME DE ENTIDAD DE COLABORACIÓN AMBIENTAL INICIAL DE LAS INSTALACIONES SOMETIDAS A NOTIFICACIÓN (PDF, 974 KB) (leiho berri batean irekitzen da)

EMISIOEN KONTROLAK

JT-02 (pdf, 1,13 Mb)


OHARRA 01_JT-02 _v0: Prozedura akreditatuak behar dituzten kutsatzileak (PDF, 140 KB) (leiho berri batean irekitzen da)

 

OHARRA 02_JT-02_v0: Aldizkako ikuskaritza eta txosten “partzialak”. Onartuko ditugu araudizko txosten “partzialak”, hau da, IKEk ez du zertan egin atmosfera zaintza-planaren kutsatzaile guztien kontrol guztiak. Instalazioaren erantzukizuna da bere atmosfera zaintzeko planean agindutakoa betetzea.

 

OHARRA 03_JT-02_v0: Usainen emisioen araudizko kontrolak: Kontrol horiek urriaren 16ko 212/2012 Dekretuaren Erregistroan izena emandako IKEek egin behar dituzte. Kontrolak UNE-EN 13275 araua erabilita eta 2012ko uztailaren 11ako Aginduaren jarraibide teknikoen arabera egin beharko dira. Modelizazioa Dispertsio-ereduak egiteko jardunbide egokien gida (leiho berri batean irekitzen da)

 

OHARRA 04_JT-02_v0: Sekzio angeluzuzen tximinien sarbideen kokapena: JT-02ak esaten duenez Laginketa-ahoen zuloak egin beharko lirateke alderik luzeenean. Hala ere, baldin eta egondako tximinia batean zuloak alderik motzenean badadaude eta IKEen ekipoan ahalbideratzen badute UNE-EN 15259 ezartzen duen sarearen puntu guztietan laginak hartzea, ez da behar-beharrezkoa izango sarbideen kokapena aldatzea.

 

OHARRA 05_JT02_v0_117/2003 Errege Dekretuaren II. Eranskinaren 8. Jarduera egiteko 15 t disolbatzaile urteko baino gehiago erabiltzen dituzten instalazioetako Pintatu eta lehortzeko kabinak: Kabina horietako fokuetatik aplikatzeko zein lehortzeko emisioak kanporatzen badira egiaztatuko da bi emisioen gehienezko balio hauek betetzen direla: 75/50 mg C/Nm3 hurrenez hurren. Hala ere, aplikazioa egiten deneko GKOren emisioak 50 mg C/Nm3 baino gutxiagokoak badira ez da beharrezkoa izango egiaztatzea lehortzen denean ere GKOen emisioen gehieneko balioa betetzen dela.

 

OHARRA 06_JT-02_v0: Isozinetismoaren lau baldintzetatik baten bat ez da bete: Neurketak egiteko isozinetismoa behar duten kutsatzaileen emisioen kontrolak ez dira egin behar. IKEaren ikuskatzailea honakoak egin beharko ditu: ziurtatu prozesua martxan dagoela, prozesu horren ezaugarriei buruz informazioa bildu, baita sortzen diren keak nola dauden kaptatuta, xurgatze sistemen ezaugarriak eta gasak kanporatzeko fluxuan eragina izan dezakeen beste edozein ezaugarria. Ikertze horiek guztiak IKE txostenean idatziko dira.

OHARRA 07_JT-02_v0: Gehieneko bi emisio-balio dituzten kutsatzaileak: bata karga masikoan eta bestea kontzentrazioan. Betetze-maila ebaluatzeko irizpidea. Baimen batzuek kutsatzaile baten emisiorako bi muga ezartzen dituzte: bata karga masikoan eta bestea kontzentrazioan. Adibidez: PS: 20 mg/Nm3, baldin eta >0,5 Kg/h. Horrelakoetan, betetze-maila ebaluatzeko, hiru neurketatik batek ere ez dituela gainditzen gehieneko isurketa-balioak (GIB) egiaztatu behar da. Beraz, ez da batezbestekorik egin behar, ez emarienak, ez karga masikoenak. Zehazteko: kontzentrazio bakoitzari GIBren konfidantza tartea (% 95) kendu, eta horrela lortutako datua dagokion emariaz biderkatu behar da (ez dugu sartzen emariaren ziurgabetasuna, oraindik), emisio masiko guztiek betetzen duten egiaztatzeko. Baten batek ez badu betetzen, kontzentrazioaren gehieneko balioa aplikatu behar da. Balio hori ere 278/2011 Dekreturaren 9. artikuluak ezarritakoaren arabera baloratuko da.

OHARRA, 08_IT-02_V0 oharra. Giza gorpuak errausteko jardueretako emisio-kontrolak urteko 350 errausketa gainditzen ez dituzten instalazioetan. AKDJ baimenean ezarritako kutsatzaileen emisioen kontrolak, laginak hartzea eskatzen dutenak, errausketa osoa hartzen duen neurketa bakar batekin egin ahal izango dira. Dioxinen eta furanoen emisioen kontrola 6 ordu baino gutxiagoan egin ahal izango da, baina gutxienez elkarren segidako bi kremazio hartu beharko ditu. IKE txostenak prozesuaren deskribapena jaso beharko du hasiera unean (zerraldoa labean sartu ondoren) eta neurketa (k) amaitzean, eta, errausketa bakarrean neurketak aurkezten direnean, errausketaren xede den materialaren guztizko pisua jasoko da. Era berean, plantak kontrolak egin aurreko hiru urteetan urtean zenbat kremazio izan dituen jaso beharko du.

OHARRA 09_IT-02_VO oharra. Ingurumeneko Baimen Bateratua duten instalazioen kasuan, non ≤5 mg/Nm3-ko partikulen emisio gehieneko balioak (EGB) ezarrita duten, laginketa oso luzea egin behar bada kuantifikazio-mugak (LQ) IT-02ko 6.2. atalean ezarritakoa lortzeko – hau da, emisioen balioak gutxienez EGBren % 10 izatea - hiru orduko edo gehiagoko laginketa bakarra egin ahal izango da. Kasu horietan, neurketa bakarraren emaitza hiru laginketen batez bestekoa izango da. Irizpide hau 5 mg/Nm3-ko edo gutxiagoko partikulen EGBa duten eta IPPC eremuan dauden instalazioei soilik aplikatzen zaie, eta ezin da aplikatu beste egoera batzuetan. Neurketa horiek egin aurretik, aurreikusitako plangintza eta laginketen justifikazioa jakinaraziko zaizkio kutsadura atmosferikoaren eskumena duen organoari.

PARTIKULEN EMISIO BARREIATUEN KONTROLA

JT-03 (pdf. 886 kb)

 

OHARRA 1_JT-03_v0: Emisio barreiatuen laginketa eta emaitzen txostenak : UNE ISO/IEC 17020 araudiko akreditazioa behar du IKEak kontrol eta txosten horiek egiteko, txosten horiek adostasun-adierazpenik aurkeztuko diren arren, muga baliorik ez daudelako.

OHARRA 2_JT03_v0 (2018-01-19) 3.2.1. atalean honako errore hauek antzeman ditugu: UNE-EN 12341:1999 ordez UNE-EN 12341 esan behar du, eta UNE-EN 14907:2006 ordez UNE-EN 12341 esan behar du. Ondorioz, UNE-EN 12341 araurik eguneratuena erabili behar da PM10 eta PM2,5en neurketak egiteko.

 

INGURUMEN-KONTROLERAKO ERAKUNDEEN TXOSTENAREN GUTXIENEKO EDUKIA

JT-04 (pdf, 713 kb)

Hasierako IKE txostenak egiteko gidak eta txantiloiak:

• AKDJ Baimena behar duten instalazioentzakoa: GUÍA PARA LA ELABORACIÓN DEL INFORME DE ENTIDAD DE COLABORACIÓN AMBIENTAL INICIAL DE LAS INSTALACIONES SOMETIDAS A AUTORIZACIÓN (PDF, 1000 KB)

• AKDJ Jakinarazpena egin behar duten instalazioentzakoa: GUÍA PARA LA ELABORACIÓN DEL INFORME DE ENTIDAD DE COLABORACIÓN AMBIENTAL INICIAL DE LAS INSTALACIONES SOMETIDAS A NOTIFICACIÓN (PDF, 974 KB)

 

OHARRA 1_JT-04_v0: Abenduaren 27ko 278/2011 Dekretuaren 9.3 atalean ez dauden kutsatzaileen emisioen adostasun-adierazpena: Emisioen emaitza bakoitzari kendu beharreko konfiantza-tartea erabilitako metodoaren balio horren %95Konfiantza-tartea izan behar da.

 

EMISIOAK ETENGABE NEURTZEKO SISTEMAK: INSTALATZEA, KALIBRATZEA, MANTENTZEA ETA KOMUNIKATZEA

JT-05 (pdf, 1,23 Mb)

 

EMISIOAK ETENGABE NEURTZEKO SISTEMAK: EKIPAMENDUEN, NEURKETA-SEKZIO ETA -TOKIEN, ETA KALIBRAZIOEN EZAUGARRIAK

JT-06 (pdf, 1,38 Mb)

OHARRA 1_JT-06_v0: Neurketa Sistema Automatikoen (NSA)ren analizatzaileen kalibrazio-funtzioa kuantifikazio-limitea baino balio txikiago lortu direnean: JT-06ren 5.2.4. eta 6.2.3.: “Kasu berezia: lortutako neurriak marjina estu baten barruan daude (pilaketa- edo cluster-puntua)”, gas-konposatuetarako lortutako neurriak metodoaren kuantifikazio-limitea baino txikiagoak badira eta honako bi baldintza bete badira: a) desbideratzea %15 baino txikiagoa edo gehixeagotxoa eta, beraz, cluster ebaluazio metodoa erabili daitekeela, eta, horrez gain b) zerotik oso gertu daudela, orduan neurri horiek erabil daitezke kalibrazio zuzena ahalik eta egokiena lortzeko.

Lortutako baloreak erabiliko dira kalibrazio-funtzioa kalkulatzeko (ez kuantifikazio-limiterik, ez horren erdirik, ez horren zatikirik, ez beste alternatibarik ere).

OHARRA 2_JT-06_v0: Gas naturarala erretzen duten errekuntzen sortutako SO2ren Neurketa Sistema Automatikoen (NSA)ren analizatzaileen kalibrazio-funtzioa: Baldin eta kalibrazio-funtzio kalkulatzeko beharrezko balio-bikoteetatik batzuk kuantifikazio-limitea baino txikiagoak badira, baita bikote horiek ere erabili ahal izango dira kalkulua egiteko, UNE-EN 14181an ezarritakoaren arabera aberranteak izan ezik.

Lortutako baloreak erabiliko dira kalibrazio-funtzioa kalkulatzeko (ez kuantifikazio-limiterik, ez horren erdirik, ez horren zatikirik, ez beste alternatibarik ere).

 

TXIMINIEN GARAIERA

JT-07 (pdf, 1,12 Mb)

OHARRA 1_JT07 _v0: Tximiniak masa-karga txikikotzat hartuko dira 2. atalean, A edo B jardueretarako tximinien garaiera kalkulatzea,esandako kutsatzaileek adierazitako emisioak ez badituzte gainditzen. Hala ere, kutsatzaile horiek ez ezik, S faktorea lotuta duen beste kutsatzaileren bat ere isuriko balitz, kalkulatu beharko da nomogramaren araberako tximiniaren garaiera.

Azken aldaketako data: