Jarduera-Programa bizikidetza sustatzeko Euskadiko komunitate islamikoekin lankidetzan
Nazioarteko terrorismoaren helburu estrategikoa da gure bizikidetzaren esparruaren euskarri den pluralismoa desbideratzea. Hori da proiektu totalitarioa ezartzeko baliabidea. Atentatuen helburu estrategikoa elkarrekin bakean bizi ezin izatea da. Gure aniztasuna banatzea, banaketa horiek liskarretan amaitzea eta, horiek, indarkerian eta suntsiketan.
Puntu horretan bilatzen du terrorismo honek gure ahulgunea. Hori izanik ahulgune nagusia, gure indargune nagusia da erlijio eta kulturen artean partekatzea giza duintasunaren, giza eskubideen eta, funtsean, pluralismoaren gaineko errespetuan oinarritutako bizikidetza-esparrua.
Oinarrizko ideia hau barneratu behar dugu: elkarrekin eta bakean bizi. Elkarrekin eta bakean bizitzeko erabaki partekatua da nazioarteko terrorismoaren asmoekin amaitzeko berme bakarra. Hark gure ahultasuna bilatzen duen puntu berean kontzentra dezakegu eta kontzentratu behar dugu gure indar guztia.Indar horren euskarri nagusietako bat “musulmanen beraien konpromisoa da, beraiek baitira terrorismoaren aurka borrokatzeko eta hura kondenatzeko interesdun nagusienak”. Horren harira, erreferentzia nagusietako bat 2014ko irailaren 19an nazioarte-eremu osoko 130 musulman erudituk Daesh-i zuzendutako Gutuna (www.lettertobaghdadi.com); horren bidez, Islamaren izenean indarkeria erabiltzeak legitimitaterik ez duela adierazi zuten”.
Azken aldaketako data: