Lehendakaritza

Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritza

ARLOAK / EGINKIZUNAK

9. artikulua.– Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritza.

Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzari dagokio dekretu honen 6. artikuluan ezarritako egitekoak betetzea jarduera fisikoa eta kirola sustatzeko arloetan.

Halaber, euskara bultzatuko du bere eskumen-eremuan garatzen diren jarduera fisikoa eta kirola sustatzeko politika publikoetan, saileko Euskararen Administrazio Unitatearekin lankidetzan eta elkarrekin koordinatuta. Era berean, genero-ikuspegia txertatuko du bere eskumen-eremuan garatzen diren jarduera fisikoa eta kirola sustatzeko politika publikoetan, eta emakumeen eta gizonen berdintasunerako neurriak ezarriko ditu, bai eta ekintza positiboak ere horiek beharrezkoak diren eremuetan, saileko Berdintasunerako Administrazio Unitatearekin lankidetzan eta elkarrekin koordinatuta. Gainera, emakumeen eta gizonen tratu- eta aukera-berdintasuna bermatzeko politikak garatuko ditu kirol-modalitate guztietan eta emakumeen zein gizonen kirol-jardueren babesletzan, horien parte-hartzea gutxiengoa den modalitateetan.

  1. Beharrizanak aztertzea eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari dagozkion arauzko neurriak proposatzea.
  2. Era guztietako kirol elkarteen sorrera bultzatzea.
  3. Kirol federazioei laguntzea eta haiekin lankidetzan jardutea beren egitekoak garatzen, indarreko arauen arabera, baita Estatuko, Europako eta Europaz gaindiko organismo eta entitateekin elkarlanean aritzea ere kirol-arloan guztien interesekoak diren jarduketetan.
  4. Jarduera fisikoaren eta kirolaren politika integralak garatzea, erakundearteko eta sailarteko lantaldeak koordinatuta.
  5. Jarduera fisikoaren eta kirolaren inguruko informazioa eta dokumentazioa bildu eta hedatzea, bai eta horren gainean egoki iritzitako ikerketa eta azterketa guztiak egin eta bultzatzea ere.
  6. Jarduera fisikoari eta kirolari loturiko zientzia- eta teknika-ikerketak bultzatzea.
  7. Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumen-eremuan, goi-mailako kirol jarduerak sustatu eta koordinatzea.
  8. Bertoko kirolak bultzatzea eta horiei laguntza ematea.
  9. Estatuan eta nazioarteko eremuan euskal kirolaren eta jarduera fisikoaren presentzia ziurtatzeko neurriak ezartzea.
  10. Erkidego-mailako eskola-lehiaketak antolatzea.
  11. Euskal Autonomia Erkidegoan kirola eta jarduera fisikoa egiteko instalazioen sarea planifikatu eta bultzatzea.
  12. Euskal Autonomia Erkidegoko Kirol Erakundeen Erregistroa zuzendu eta kudeatzea.
  13. Euskal Autonomia Erkidegoko Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren arloko Profesionalen Erregistroa zuzendu eta kudeatzea.
  14. Indarreko legeriak esleitzen dizkion ikuskapen-egitekoak betetzea, eta Eusko Jaurlaritzari lege hauen eremuan dagozkion zehapen-espedienteak instruitzea: Euskadiko Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren martxoaren 30eko 2/2023 Legea, Kiroleko Dopinaren aurkako ekainaren 21eko 12/2012 Legea eta Euskal Autonomia Erkidegoan jarduera fisikoaren eta kirolaren arloko lanbideetan sartzeari eta jarduteari buruzko ekainaren 30eko 8/2022 Legea.

Euskadiko Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren martxoaren 30eko 2/2023 Legean eta Kiroleko Dopinaren aurkako ekainaren 21eko 12/2012 Legean xedatutakoaren arabera, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzaren administrazio-zerbitzu zentralez gain, administrazio-zerbitzu hauek ere egongo dira bertan:

  1. Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Euskal Eskola.
  2. Basque Team Euskadiko Goi Mailako Kirolaren Zentroko zerbitzu biomediko eta teknikoak.
  3. Dopinaren aurkako Euskal Agentzia.
  4. Jarduera Fisikoaren Euskal Agentziaren Zerbitzua.

Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzak emango dizkio Kirol Justiziako Euskal Batzordeari bere egitekoak behar bezala gauzatzeko behar dituen baliabideak.

6. artikulua.– Zuzendaritzak.

Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko zuzendaritza bakoitzaren burua zuzendaria izango da, zuzenean eta organikoki dagokion sailburuordearen mende egongo dena, salbu eta Kabinetearen eta Gizarte Hedabideen Zuzendaritzaren, Zerbitzu Zuzendaritzaren eta Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzaren kasuan, horiek sailburuaren mende egongo baitira. Zuzendariek honako egiteko hauek izango dituzte, oro har:

  1. Zuzendaritzako jarduerak programatu, zuzendu, koordinatu eta kontrolatzea organo eskudunek emandako arauen arabera.
  2. Organo arduradunei planak, jardun-programak eta arau-garapenak proposatzea bakoitzak eskumeneko dauzkan gaietan.
  3. Dekretu honek esleitzen dizkien egitekoetarako behar diren administrazio-egintzak ematea.
  4. Mendeko zerbitzu eta unitateak antolatzea, baita horien lan-sistemak ere.
  5. Indarreko legeriaren arabera txikitzat jotzen diren kontratuen gastuak baimentzea, bakoitzak bere jardun-arloan, eta, oro har, kontratu horietako kontratazio-organoa izatea.
  6. Indarrean dagoen Euskara Normalizatzeko Planeko helburuak definitzea berari dagokion alorrean, eta horiek lortzeko ekimenak garatu eta ebaluatzea, bere zuzendaritzako zerbitzuburuekin batera euskararen kudeaketa integratua eginez; hori guztia, Zerbitzu Zuzendaritzaren gidaritzapean eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarekin elkarlanean.
  7. Hizkuntza Ofizialak Erabiltzeko Irizpideak ezartzea eta horien jarraipena egitea Zuzendaritzako jardun-esparruetan, besteak beste: itzulpen-irizpideak, langileen etengabeko prestakuntza orokorra, izendapen ofizialak eta sailak antolatutako jendaurreko ekitaldiak. Halaber, hala badagokio, hizkuntza-irizpideak txertatzea administrazio-kontratazioan eta dirulaguntza-deialdietan.

Harremanetarako datuak

Helbidea

Donostia-San Sebastián , 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Araba
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones

KARGUAK

Gorka Iturriaga Madariaga
(2024/06/27 - ) Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendaria

LOTUTAKO ERAKUNDEAK

Goragoko erakundeak