Osasun Saila

Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritza

ARLOAK / EGINKIZUNAK

  1. Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzari dagokio dekretu honen 4. artikuluan ezarritako egitekoak betetzea, jarduera fisikoa eta kirola sustatzeko arloetan.

    Era berean, euskara bultzatuko du jarduera fisikoa eta kirola sustatzeko politika publikoetan, baldin eta bere eskumen-eremuan garatzen badira, saileko Euskararen Administrazio-unitatearekin lankidetzan eta koordinatuta; genero-ikuspegia txertatuko du bere eskumen-eremuan garatzen diren jarduera fisikoa eta kirolak sustatzeko politika publikoetan, eta emakumeen eta gizonen berdintasunerako neurriak ezarriko ditu, bai eta ekintza positiboak beharrezkoak diren eremuetan, Saileko Berdintasunerako Administrazio-unitatearekin lankidetzan eta koordinatuta; eta emakumeen eta gizonen tratu- eta aukera-berdintasuna bermatzeko politikak garatuko ditu kirol-modalitate guztietan eta emakumeen zein gizonen kirol-jardueren babesletzan horien parte-hartze gutxiengoa duen modalitateetan; emakumeak gehiengoa diren kirol-modalitateetarako laguntza publikoak areagotzeko behar diren ekimenak egingo ditu ere.

    1. Beharrizanak aztertzea eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari dagozkion arauzko neurriak proposatzea, Euskadiko Kirolaren ekainaren 11ko 14/1998 Legean xedatutakoaren arabera.
    2. Era guztietako kirol elkarteen sorrera bultzatzea.
    3. Kirol federazioei laguntzea eta lankidetzan jardutea beren egitekoak bete indarreko arauen arabera bete ditzaten, baita Estatuko, Europako, Europaz gaindiko organismo eta entitateekin elkarlanean aritzea ere kirolaren gaian guztien interesekoak diren jardueretan.
    4. Jarduera fisiko eta kirol politika integralak garatzea, erakundearteko eta sailarteko lantaldeak koordinatuta.
    5. Jarduera fisikoa eta kirolaren inguruko informazioa eta dokumentazioa bildu eta hedatzea, bai eta horren gainean egoki iritzitako ikerketa eta azterketa guztiak egin eta sustatzea ere.
    6. Jarduera fisikoa eta kirolari loturiko zientzia- eta teknika-ikerketak bultzatzea.
    7. Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumen-eremuan, goi-mailako kirol jarduerak sustatu eta koordinatzea.
    8. Bertoko kirolak sustatzea eta horiei laguntza ematea.
    9. Jarduera fisikoa eta euskal kirolaren presentzia Estatuan eta nazioarteko eremuan ziurtatzeko neurriak ezartzea.
    10. Erkidego-mailako eskola-lehiaketak antolatzea.
    11. Euskal Autonomia Erkidegoan jarduera fisikoa eta kirola egiteko instalazio-sare bat planifikatzea eta sustatzea.
    12. Euskal Autonomia Erkidegoko Kirol Erakundeen Erregistroa zuzendu eta kudeatzea.
    13. Indarreko legeek esleitzen dizkioten ikuskapen-egitekoak betetzea, eta, Euskadiko Kirolaren ekainaren 11ko 14/1998 Legearen eta Kiroleko Dopinaren aurkako ekainaren 21eko 12/2012 Legearen arloan, Eusko Jaurlaritzari dagozkion zehapen-espedienteak instruitzea.
  2. Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzaren administrazio-zerbitzu zentralez gain, bertan administrazio-zerbitzu hauek ere egongo dira, Euskadiko Kirolaren ekainaren 11ko 14/1998 Legean eta Kiroleko Dopinaren aurkako ekainaren 21eko 12/2012 Legean xedatutakoaren arabera:
    1. Kirolaren Euskal Eskola.
    2. Kirol Medikuntzako Zerbitzua.
    3. Goi-mailako zentroa Basque Team Zentroa.
    4. Dopinaren Aurkako Euskal Agentzia.
    5. Jarduera Fisikoaren Zerbitzua.
  3. Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzak emango dizkio Kirol Justiziako Euskal Batzordeari bere egitekoak behar bezala gauzatzeko behar dituen baliabideak.

4. artikulua.- Zuzendaritzak.

Zuzendariek honako egiteko hauek izango dituzte, oro har:

  1. Zuzendaritzako jarduerak programatu, zuzendu, koordinatu eta kontrolatzea organo eskudunek emandako arauen arabera.
  2. Organo arduradunei planak, jardun-programak eta arau-garapenak proposatzea bakoitzak eskumeneko dauzkan gaietan.
  3. Dekretu honek esleitzen dizkien egitekoetarako behar diren administrazio-egintzak ematea.
  4. Mendeko zerbitzu eta unitateak antolatzea, baita horien lan-sistemak ere.
  5. Indarreko legeen arabera txikitzat jotzen diren kontratuen gastuak baimentzea, bakoitzak bere jardun-arloan, eta, oro har, kontratu horietako kontratazio-organoa izatea.
  6. Zerbitzu Zuzendaritzarekin koordinaturik eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarekiko lankidetzan, indarrean dagoen Euskara Normalizatzeko Planaren helburuak arlorako definitzea eta, helburuok lortzeko xedeaz, ekimenak garatu eta ebaluatzea euskararen kudeaketa integratua egon dadin, zein bere zuzendaritzako zerbitzuburuekiko elkarlanean.
  7. Zuzendaritzako jardun-eremuetan, hizkuntza ofizialak erabiltzeko irizpideak ezartzea eta horien jarraipena egitea besteak beste: itzulpen-irizpideak, langileen etengabeko prestakuntza orokorra, izendapen ofizialak eta sailak antolatutako jendaurreko ekitaldiak. Halaber, hala badagokio, hizkuntza-irizpideak txertatzea administrazio-kontratazioan eta dirulaguntzetarako deialdietan.

Harremanetarako datuak

Helbidea

Donostia-San Sebastián, 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Araba
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones

KARGUAK

Gorka Iturriaga Madariaga
(2022/09/08 - 2024/06/26) Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendaria

LOTUTAKO ERAKUNDEAK

Goragoko erakundeak