Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Jabetza Intelektualaren Erregistroa

Jabetza Intelektualaren Erregistroa erregistro-erakunde publiko eta ofiziala da, eta haren xedea da Jabetza Intelektualaren Legeak babestutako obra, jarduketa edo ekoizpenei buruzko jabetza intelektualeko eskubideak inskribatzea edo jasotzea.

1/1996 Errege Dekretuaren 10. artikuluak dioenez: "Jabetza intelektualaren helburu dira literatura, arte edo zientziako sorkuntza-lan original oro, edozein dela erabiltzen den euskarria, ukigarria zein ukiezina, gaur egun erabiltzen dena zein geroko batean asmatzen dena…".

Obra literario, artistiko edo zientifiko baten jabetza intelektuala egileari dagokio, sortze hutsagatik. Horrela, jabetza intelektualaren eskubideak ez dira sortzen obrak Erregistroan inskribatzean, inskripzio hori borondatezkoa eta aukerakoa da.

Obraren gaineko jabetza intelektualaren eskubideak obra sortzearekin batera jaiotzen badira ere, Jabetza Intelektualaren Erregistroan inskribatzeak eskubidea bereziki babesteko neurri gisa balio du. Babes hori ematen da erregistroaren izaera publikoagatik, alde batetik; eta bestetik, inskribatutako eskubideak badaudela eta titularrarenak direla aurreikusten delako, kontrako frogarik ezean.

Jabetza Intelektualaren Erregistro Orokorraren xedea da:

  1. Obrak, jarduerak edo ekoizpenei buruzko eskubideak inskribatzea, beti ere, Jabetza Intelektualaren Legeak eta jabetza intelektuala babesteari buruz Espainiak berretsitako gainerako legezko xedapenek eta nazioarteko itunek babestutakoaren arabera.
  2. Eskubide errealak eratzeko, eskualdatzeko, aldatzeko edo iraungitzeko egintza eta kontratuen inskripzioa, bai eta aipatu eskubide inskribagarriei eragiten dieten bestelako egitate, egintza eta tituluena ere, borondatezkoak nahiz beharrezkoak izan.
  3. Erregistroko idazpenen publizitatea. Publizitate hori inskripzioko edukiari buruzko ziurtagiriaren bidez egingo da, eta ziurtagiri horrek froga-eraginkortasuna izango du. Publizitatea ere eman daiteke, balio informatibo hutsez, ohar soilez edo sarbide informatikoz.

Azken aldaketako data: