Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Jabetza intelektuala

Jabetza intelektuala eskubide pertsonalek eta ondare-eskubideek osatzen dute. Eskubide horiek obraren erabateko erabilera eta ustiapenerako eskubide esklusiboa esleitzen diote egileari, eta muga bakarrak Legean ezarritakoak dira.

Obra literario, artistiko edo zientifiko baten jabetza intelektuala egileari dagokio, sortze hutsagatik.

Egileei eta beste titular batzuei (artistak, ekoizleak, irrati-difusioko erakundeak...) dagozkien eskubideen multzoa barne hartzen du, haien sorreraren ondoriozko obra eta prestazioei dagokienez.

OHARTARAZTEN DA adimen artifiziala erabiliz sortutako obrak EZIN izango direla inskribatu.

1. Honako hauek erregistra daitezke:

Gaur egun ezagutzen diren edo etorkizunean asmatzen diren edozein bitarteko edo euskarri ukigarri edo ukiezinez adierazitako jatorrizko sorkuntza literario, artistiko edo zientifiko guztiak. Besteak beste, honako hauek hartuko dira kontuan:

  • Liburuak, liburuxkak, inprimakiak, epistolarioak, idazkiak, diskurtsoak eta alokuzioak, hitzaldiak, auzitegi-txostenak, katedraren azalpenak eta izaera bereko beste edozein obra.
  • Musika-konposizioak, letrarekin edo gabe.
  • Obra dramatikoak eta dramatiko-musikalak, koreografiak, pantomimak eta, oro har, antzerki-lanak.
  • Lan zinematografikoak eta ikus-entzunezko beste edozein obra.
  • Eskulturak eta margolanak, marrazkiak, grabatuak, litografiak eta historia grafikoak, tebeoak edo komikiak, bai eta horien entseguak edo zirriborroak eta gainerako obra plastikoak ere, aplikatuak izan edo ez.
  • Arkitektura- eta ingeniaritza-obren proiektuak, planoak, maketak eta diseinuak.
  • Topografiari, geografiari eta, oro har, zientziari buruzko grafikoak, mapak eta diseinuak.
  • Argazki-lanak eta argazkiaren antzeko prozeduraren bidez adierazitakoak.
  • Ordenagailu-programak

Egileak jatorrizko obraren gainean dituen eskubideei kalterik egin gabe, jabetza intelektualaren xede dira, halaber:

  • Itzulpenak eta egokitzapenak.
  • Berrikuspenak, eguneratzeak eta idatzoharrak.
  • Laburpenak
  • Musika-konponketak.
  • Obra literario, artistiko edo zientifiko baten edozein eraldaketa

Jatorrizko titular hauei dagozkien interpretazio, exekuzio edo ekoizpenak ere inskriba daitezke:

  • Artista interpretatzaileak edo exekutatzaileak.
  • Fonograma-ekoizleak.
  • Ikus-entzunezko grabazioen ekoizleak.
  • Irrati-difusioko erakundeak.
  • Argazki hutsen errealizadoreak.
  • Jabari publikoan dagoen obra argitaragabe bat zilegi den moduan jendarteratzen duten pertsonak.
  • Osaera tipografikoagatik, aurkezpenagatik eta gainerako ezaugarri editorialengatik indibidualizatu daitezkeen obren editoreak.
  • Datu-base baten gaineko sui generis eskubidearen titularrak.

Azkenik, eskubide errealak eratzeko, eskualdatzeko, aldatzeko edo azkentzeko egintzak eta kontratuak inskriba daitezke, bai eta beste edozein egintza eta titulu ere, borondatezkoak nahiz beharrezkoak, baldin eta eskubide inskribagarri horiei eragiten badiete.

2. Ezin da erregistratu:

  • Industria-diseinuak, patenteak, asmakizunak, izendapenak, markak eta logotipoak, industria-jabetzaren legeriaren bidez babesa lortzen dutenak.
  • Jolasak, sistemak, proiektuak, ideiak, teknikak, metodoak, kontzeptuak, gauzak egiteko edo eraikitzeko prozedurak, metodo edo aurkikuntza zientifikoak edo teknikoak, printzipio matematikoak, formulak eta algoritmoak, edo laneko edozein kontzeptu, prozesu edo metodo.
  • Lege- edo erregelamendu-xedapenak eta dagozkien proiektuak, jurisdikzio-organoen ebazpenak eta erakunde publikoen egintzak, erabakiak, eztabaidak eta irizpenak, bai eta aurreko testu guztien itzulpen ofizialak ere.

Obra bat lehen aldiz inskribatzeko eskaerarekin batera, identifikatzeko alea aurkeztu behar da.

Obren identifikazio-aleak euskarri digitalean aurkeztuko dira (gogora dezagun gaur egun Jabetza Intelektualaren Erregistroa digitala dela).

Hala ere, aurrez aurreko eskabideen kasuan, obra-motak aukera ematen badu, paperezko euskarrian aurkeztu ahal izango dira, ez-ohiko aukera bezala. Azken kasu horretan, obraren alea paperean aurkeztuko da, koadernatu GABE, orrialdeak zenbakituta, zirriborrorik eta zuzenketarik gabe, eta egileen izenburua eta izen-abizenak azalean adierazita.

Aurkezten diren obren aleetan egile guztien izen-abizenak agertu behar dira, baita obraren izenburua ere. Hainbat dokumentu eskatzen direnean (adibidez, ikus-entzunezko lanak), informazio hori guztietan agertuko da. Bildumen kasuan, bilduma osatzen duten obren ale bakoitzean edo azal batean agertu beharko da.

Jabetza intelektualeko eskubideak:

  • Literarioa/dramatikoa edo zientifikoa.
  • Obra literarioa, dramatikoa edo zientifikoa artxibo bakar batean (ilustrazioekin edo ilustraziorik gabe). Azalean izenburua eta egile guztien izen abizenak agertu behar dira. Fitxategi bakar batean aurkeztuko da, PDF formatuan.

* Gidoi zinematografikoak literatura-lantzat hartzen dira.

  • Musika-konposizioak, letradunak edo letragabeak.
  • Partitura, letrarekin edo letrarik gabe. Azalean izenburua eta egile guztien izen-abizenak jaso behar dira (musika-konposizio bakarra eskabide bakoitzeko). Fitxategi bakar batean aurkeztuko da, PDF/JPG/JPEG formatuan.
    • Marrazketa/Pintura
    • Osorik identifikatu ahal izateko, kopia edo argazki bat aurkeztuko da. Marrazki/pinturen bilduma bat obra bakar gisa erregistratzeko aukera onartzen da. Marrazki/pintura bakoitzean edo azalean egile guztien izena eta abizenak jasoko dira. Fitxategi bakar batean aurkeztuko da. Formatua: PDF/JPG/JPEG/PNG/TIFF/RAW/ZIP.
    • Obra fotografikoa
      • Kopia bat aurkeztuko da, positiboan edo diapositiban. Obra bakar gisa obra fotografikoen bilduma bat erregistratzeko aukera onartzen da. Argazki-lan bakoitzean edo azalean egile guztien izena eta abizenak jasoko dira: PDF/JPG/JPEG/PNG/TIFF/RAW/ZIP.
      • Gainera, jatorrizko sorkuntzaren jabetza intelektualaren xedea zehazten duen memoria aurkeztu behar da, haren balio artistikoari dagokionez. PDF formatuan fitxategi bat.
    • Eskultura
      • Hiru argazki erantsiko dira, obraren hiru dimentsioko irudikapen gisa, eta obraren izenburua eta egile guztien izen-abizenak jasoko dira azalean. Artxibo bakarrean aurkeztuko dira argazkiak. Formatua: PDF/JPG/JPEG/PNG/TIFF/RAW.
    • Tebeoa/Komikia
  • Obraren ale bat edo kopia bat aurkeztuko da, eta azalean egile guztien izen-abizenak jasoko dira. Artxibo bakarrean aurkeztuko da. Formatua: PDF/JPG/JPEG/PNG/TIFF/RAW.
    • Grabatua/Litografia
  • Osorik identifikatu ahal izateko, kopia edo argazki bat aurkeztuko da. Grabatuen/litografien bilduma bat obra bakar gisa erregistratzeko aukera onartzen da. Grabatu/litografia bakoitzean edo azalean egile guztien izena eta abizenak jasoko dira. Artxibo bakarrean aurkeztuko dira. Formatua: PDF/JPG/JPEG/PNG/TIFF/RAW/ZIP.
    • Obra plastikoa, aurreko ataletan sartu ez dena.
      • Hiru argazki artxibo bakar batean, obraren hiru dimentsioko irudikapen gisa, obraren izenburua eta egilearen izen-abizenak adierazita. Fitxategiaren formatua: PDF/JPG/JPEG/PNG/TIFF/RAW/ZIP.
      • Idatzizko memoria bat, jatorrizko sorkuntzaren jabetza intelektualaren xedea zehaztuko duena, eta obraren identifikazioa erraztuko eta hobetuko duen deskribapen bat jasoko duena, baita erreferentziazko eskala grafikoa eta grafikak beharrezkoa den kasuetan. Artxibo bakarrean aurkeztuko da, azalean izenburua eta egile guztien izen-abizenak jasoko dituena. Formatua: PDF
      • Obraren izaerak hala eskatzen badu, grabazio bat aurkeztuko da formatu digitalean, erregistroak edukia aztertu ahal izateko. Fitxategiaren formatua: AVI/MP4/DIVX/WMV/MPG/MPEG/M3U/MOV/3GP.
    • Ordenagailu-programa.
    • .ZIP fitxategi bat, bi karpeta izango dituena: bat iturburu-kode osoarekin, eta bestea programaren exekutagarriarekin.
    • Artxibo bakarrean aurkeztuko da, azalean izenburua eta egile guztien izen-abizenak jasoko dituena. Formatua : PDF. Memoriak atal hauek izan behar ditu:
      • Programaren deskribapen laburra.
      • Programazio-lengoaia.
      • Ingurune operatiboa.
      • Fluxu-diagrama bat.
      • Fitxategien zerrenda.
      • Exekutagarria ez egotearen justifikazioa (exekutagarria aurkezten ez bada edo programa ezin bada ireki Jabetza Intelektualaren Erregistroko ordenagailuetan, horietan inolako instalaziorik egin gabe)
    • Ordenagailu-programaren exekutagarria aurkezten ez bada, edo Jabetza Intelektualaren Erregistroak ezin badu programaren edukia aztertu bere ekipo informatikoetan ezer instalatu gabe, erantzukizunpeko adierazpen bat egin eta aurkeztu beharko da, zeinaren eredua esteka honetan deskargatu baitaiteke https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/jabetza_intelektuala_2017/eu_def/adjuntos/Ordenagailu-Programa-exekutagarriaEZ-Erantzukizunpenko-Adierazpena.pdf . Dokumentuaren sinadura legitimatu beharko du jabetza intelektualaren erregistroko funtzionarioak edo notario batek, bestela ziurtagiri digital kualifikatuan oinarritutako sinadura elektroniko kualifikatuaren bidez egin beharko da.
  • Zinematografikoak edo ikus-entzunezkoak.
  • Obra zinematografikoaren edo ikus-entzunezkoaren grabazioa: AVI/MP4/DIVX/WMV/MPG/MPEG/M3U/MOV/3GP.
  • Obraren idatzizko deskribapena, artxibo bakar batean. Azalean obraren izenburua eta egileak eta ekoizleak adieraziko dira. Formatua: PDF.

Oharrak

* Obra zinematografikoak eta ikus-entzunezkoak ekoizleen izenean inskribatzen dira, salbu eta egilea eta ekoizlea pertsona fisiko bera badira.

  • Obra teknikoak.
    • Topografiari, geografiari eta, oro har, zientziari buruzko grafikoak, mapak eta diseinuak
  • Osorik identifikatzeko moduko kopia edo argazki bat erantsiko da artxibo bakar batean. Obraren izenburua eta egile guztien izen-abizenak jasoko dira. Fitxategiaren formatua: PDF/JPG/JPEG/PNG/TIFF/RAW/ZIP.
    • Arkitektura- eta ingeniaritza-obren proiektuak, planoak, maketak eta diseinuak
  • Obraren kopia fitxategi bakar batean. Formatua: PDF/JPG/JPEG/PNG/TIFF/RAW/ZIP
  • Idatzizko deskribapena, artxibo bakar batean, beharrezko planoak eta grafikoak jasoko dituena, erreferentziako eskala grafikoarekin. Azalean obraren izenburua eta egile guztien izen-abizenak jasoko dira. Formatua: PDF.
  • Maketetarako, proiektatua hiru dimentsiotan irudikatzeko balio duten hiru argazki aurkeztuko dira fitxategi bakar batean. Azalean izenburua eta egile guztien izen-abizenak jasoko dira. Fitxategiaren formatua: PDF/JPG/JPEG/PNG/TIFF/RAW/ZIP.
  • Koreografiak edo pantomimak.
  • Koreografia edo pantomimaren grabazioa fitxategi bakar batean. Formatua: AVI/MP4/DIVX/WMV/MPG/MPEG/M3U/MOV/3GP
  • Mugimendu eszenikoaren idatzizko deskribapena fitxategi bakar batean. Azalean izenburua eta egile guztien izen-abizenak adierazita. Formatua: PDF.
  • Web orria eta multimedia-lana
  • Web-orriaren edo multimediaren kopia fitxategi bakar batean. Formatua: ZIP. Web-orriak edo multimediak duen obra mota bakoitzerako eskatzen diren baldintzak jaso beharko ditu.
  • Memoria bat, erregistroaren xede den sorkuntza bakoitza banan-banan zerrendatuko duena, eta hura jasotzen duen fitxategi informatikoaren izena, izenburua eta egile guztien izen-abizenak jasoko dituena. Fitxategi bakar batean aurkeztuko da eta azalean izenburua eta egile guztien izen-abizenak jasoko dira. Formatua: PDF.

Oharrak

* Orri elektronikoak (web orriak) ez dira obra mota bat, edukiak dibulgatzeko modu bat baizik. Hortaz, orriaren barruan dauden jatorrizko

sorkuntza literario, zientifiko edo artistikoak babestuko dira, ez orria bera. Eskabidea aurkeztean espedientean zehaztutako sorkuntzak

bakarrik babestuko dira. Beraz, gerora orrian sartzen den beste edozer obra ez da babestuko. HTMLa (hipertestuaren lengoaia) ezin da

erregistratu, ez baita programazioa, orriko edukiak maketatzeko eta aurkezteko modua baizik.

** Multimediak ez dira obra mota bat; aitzitik, zenbait sorkuntza aplikazio informatiko baten bidez batera eta aldi barean aurkezteko modua da. Hortaz, multimediaren barruan dauden jatorrizko sormen literario, zientifiko edo artistikoak babestuko dira, ez multimedia bera.

*** Orri elektronikoan (web orrian) edo multimedian lehendik existitzen ziren sorkuntzak sartuz gero, sorkuntza horien titularren baimenak aurkeztu beharko dira, jabari publikokoak izanez gero salbu. Jabari publikokoak izanez gero, egiaztatu egin beharko da hori. Aipatutako baimenak dokumentu pribatu batean jaso daitezke, baina, hala ere, baimen emaileen sinadura jaso behar dute, notarioak edo Jabetza Intelektualaren Erregistroko funtzionario publikoak legitimatuta.

**** Webguneko eduki bakoitza banaka erregistratzeko aukera dago, dagokion obra motaren arabera.

  • Datu-basea.
  • Datu-basea fitxategi bakar batean grabatzea. Formatua: ZIP.
  • Datu-basearen edukia deskribatzen duen memoria, artxibo bakar batean. Azalean izenburua eta egile guztien izen-abizenak jasoko dira. Formatua: PDF. Honako elementu hauek izan behar ditu:
    • Antolatzeko irizpide sistematiko eta metodikoak: egitura (Datu-baseetako babesaren xedea datu-basearen egiturari bakarrik dagokio, baldin eta originala bada, hautaketa adierazteko edo edukiak antolatzeko moduari dagokionez).
    • Datuetara sartzeko sistema (eskuzkoa, informatikoa)
    • Datuetan sartzeko modua (sekuentziala, zuzena, indexatua)

Jabetza intelektualeko eskubideei lotutako eskubideak (interpreteen, ekoizleen eta exekutatzaileen eskubideak)

  • Ekoizpen fonografikoa.
  • Fonogramaren kopia. Grabazio-bilduma bat obra bakar gisa erregistratzeko aukera onartzen da (adibidez, disko bat). Fitxategi bakar batean aurkeztuko da. Formatua: ZIP/MP3/WMA/AIFF/WAV/M4A/AAC.
  • Ekoizlearen adierazpena, artista interpretatzaile edo exekutatzaileen baimenak dituela egiaztatzen duena, baldin eta ekoizlea ez den beste interpreteren bat badago. Eredua esteka honetan deskarga daiteke: https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/jabetza_intelektuala_2017/eu_def/FONOGRAMA-erantzukizunpeko-adierazpena-EUSKARAZ.pdf . Dokumentuaren sinadura legitimatu beharko du jabetza intelektualaren erregistroko funtzionarioak edo notario batek, bestela ziurtagiri digital kualifikatuan oinarritutako sinadura elektroniko kualifikatuaren bidez egin beharko da.

Oharrak

* Ekoizpen fonografikoak ekoizleen izenean inskribatzen dira.

** Erregistro-inskripzio honek babesten duen jabetza intelektualeko eskubidea hurkoa edo lotutako eskubidea baino ez da, aurkeztutako identifikazio-alean agertzen den soinu-grabaketari buruzkoa, soil-soilik. Beraz, ez daude babestuta egile-eskubideak, adierazitakoaz bestelako eskubide hurkoak, ez eta aurkeztutako grabazio fonografikoak izan ditzakeen bestelako eskubideak ere.

  • Interpretatzaileen edo exekutatzaileen jardunak.
  • Emanaldia edo interpretazioaren grabazioa. Formatua: AVI/MP4/DIVX/WMV/MPG/MPEG/M3U/MOV/3GP.
  • Interpretazioaren, jarduketaren edo exekuzioaren idatzizko deskribapena. Artxibo bakar batean jasoko da. Azalean, izenburua eta jatorrizko titular guztien izen-abizenak adierazita. Formatua: PDF.

Oharrak

*Erregistro-inskripzio honek babesten duen jabetza intelektualeko eskubidea hurkoa edo lotutako eskubidea baino ez da, aurkeztutako identifikazio-alean agertzen diren artista interpretatzaile edo exekutatzaileen jarduketei buruzkoa, soil-soilik. Beraz, ez daude babestuta egile-eskubideak, adierazitakoaz bestelako eskubide hurkoak, ez eta aurkeztutako grabazioak izan ditzakeen bestelako eskubideak ere.

  • Argazki hutsa.
  • Argazki soilaren kopia bat, artxibo bakar batean, obraren izenburua eta jatorrizko titular guztien izen-abizenak adierazita. Formatua: JPG/JPEG/PNG/TIFF/RAW/ZIP.

Oharrak

* Argazki bat edo antzeko prozeduraren bidez lortutako beste erreprodukzio bat egiten duenak, baldin eta ez bata ez bestea ez badira Jabetza Intelektualari buruzko Legearen I. liburuan babestutako obrak, eskubide esklusiboa du argazkien erreprodukzioa, banaketa eta komunikazio publikoa baimentzeko, lege honetan argazki-lanen egileei aitortutako modu berean. Eskubide horrek hogeita bost urteko iraupena izango du, argazkia edo erreprodukzioa egin eta hurrengo urteko urtarrilaren 1etik zenbatzen hasita.

  • Ikus-entzunezko grabazioen produkzioa
  • Obraren grabazio bat, fitxategi bakar batean. Formatua: AVI/MP4/DIVX/WMV/MPG/MPEG/M3U/MOV/3GP.
  • Ekoizpenaren idatzizko deskribapena, artxibo bakar batean. Azalean obraren izenburua eta jatorrizko titular guztien izen-abizenak adierazita. Formatua: PDF.

Oharrak

Erregistro-inskripzio honek babesten duen jabetza intelektualeko eskubidea hurkoa edo lotutako eskubidea baino ez da, aurkeztutako identifikazio-alean agertzen den ikus-entzunezko grabazioa ekoizteari buruzkoa soilik. Beraz, ez daude babestuta egile-eskubideak, aipatutakoaz bestelako eskubide hurkoak, ez eta aurkeztutako grabazioak izan ditzakeen bestelako eskubideak ere.

  • Datu-base baten gaineko sui generis eskubidea.
  • Datu-basearen grabazio bat, fitxategi bakar batean. Formatua: ZIP.
  • Deskribapen-memoria bat, artxibo bakar batean. Azalean izenburua eta jatorrizko titular guztien izen-abizenak adierazita. Memoriak datu-basearen fabrikazioan egindako funtsezko inbertsioa kualitatiboki eta kuantitatiboki ebaluatzeko aukera emango du (fabrikazioan parte hartu duen elementu bakoitza ahalik eta zehatzen deskribatu beharko da, eta zehatz-mehatz azaldu beharko da elementu horiek nola esku hartu duten datu-basearen edukia lortzeko, egiaztatzeko edo aurkezteko). Formatua: PDF.

Oharrak

** Datu-base baten gaineko sui generis eskubideak babestu egiten du fabrikatzaileak edukia lortzeko, egiaztatzeko edo aurkezteko egiten duen funtsezko inbertsioa, kualitatiboki edo kuantitatiboki ebaluatua, finantza-baliabideei, denboraren erabilerari, ahaleginari, energiari edo antzeko beste batzuei dagokienez. Ondorio horietarako, datu-basearen fabrikatzailetzat hartuko da edukia lortzera, egiaztatzera edo aurkeztera bideratutako funtsezko inbertsioak egiteko ekimena hartzen duen eta arriskua bere gain hartzen duen pertsona fisiko edo juridikoa.

** Erregistro-inskripzio honek babesten duen jabetza intelektualeko eskubidea hurkoa edo lotutako eskubidea baino ez da, aurkeztutako identifikazio-alean agertzen den finkapenari buruzkoa soilik. Beraz, ez daude babestuta egile-eskubideak, aipatutakoaz bestelako antzeko eskubideak, ez eta aurkeztutako grabazioak izan ditzakeen eskubide hurkoak ere.

  • Jabari publikoko obra argitaragabeen ekoizpen editoriala
  • Argitaratutako obraren kopia bat, fitxategi bakar batean. Formatua: PDF/ZIP/JPG/JPEG/PNG/TIFF/RAW/AVI/MP4/DIVX/WMV/MPG/MPEG/M3U/MOV/3GP/MP3/WMA/AIFF/WAV/M4A/AAC

Oharrak

* Jabari publikoan dagoen obra argitaragabe bat zilegi den moduan jendarteratzen duen pertsona orok haren egileari legozkiokeen ustiapen-eskubide berberak izango ditu haren gainean ( 129.1 LPI).

  • Babestu gabeko obraren edizio berezia.
  • Artxibo batean argitaratutako obraren kopia bat. Formatua: PDF/ZIP/JPG/JPEG/PNG/TIFF/RAW/AVI/MP4/DIVX/WMV/MPG/MPEG/M3U/MOV/3GP/MP3/WMA/AIFF/WAV/M4A/AAC

Oharrak

* Lege honetako I. liburuko xedapenek babesten ez dituzten obren editoreek eskubide esklusiboa izango dute argitalpen horien erreprodukzioa, banaketa eta komunikazio publikoa baimentzeko, baldin eta beren osaera tipografikoaren, aurkezpenaren eta gainerako argitalpen-ezaugarrien arabera indibidualizatuak izan badaitezke ( 129.2 LPI).

Obra bat Jabetza Intelektualaren Erregistroan lehen aldiz inskribatzeko eskaera. Eskaerarekin batera, obra identifikatzeko ale bat aurkeztu behar da, aurreko atalean adierazi bezala.

Izena emateko eskabide-tasa 3,95 eurokoa da.

* Oharra: lehenengo inskripzioaren prozeduran, eskatzaileak eskabide osatu gabe bat eskura dezake (adibidez, nabigatzailea osatu gabe itxi bada, etab.), amaitzeko.

Eskaera telematikoa

Elektronikoki identifikatu behar da (Izenpe, BakQ, NAN elektronikoa...). Bete eskabidea esteka honen bidez:

Aurrez aurreko eskaera (aurretiko hitzordua eskatu behar da)

Izena emateko eskabideak bi eratara egin daitezke:

1.- Jarraian agertzen den esteka erabiliz, inprimakia bete, inprimatu eta Jabetza Intelektualaren Erregistrora eraman bertan eskabidea gauzatzeko.

2.- Eskabidea zuzenean Jabetza Intelektualaren Erregistroko bulegoan betetzea.

Aurretik inskribatutako obra baten ustiapen-eskubideen titulartasuna aldatzeko eskaera.

Eskaera telematikoa

Elektronikoki identifikatu behar da (Izenpe, BakQ, NAN elektronikoa...). Bete eskabidea esteka honen bidez:

Aurrez aurreko eskaera (aurretiko hitzordua eskatu behar da)

Izena emateko eskabideak bi eratara egin daitezke:

1.- Jarraian agertzen den esteka erabiliz, inprimakia bete, inprimatu eta Jabetza Intelektualaren Erregistrora eraman bertan eskabidea gauzatzeko.

2.- Eskabidea zuzenean Jabetza Intelektualaren Erregistroko bulegoan betetzea.

Egilea bera edo egileak, bai eta jabetza intelektualeko eskubideen titularrak edo eskubide horien ondorengo titularrak ere, zuzenean edo ordezkari baten bitartez.

Espedientean parte hartzen duten egile eta titular guztien indarreko nortasun-agiriak aurkeztu beharko dira. Pertsona juridikoen kasuan (enpresak, elkarteak, etab.), honako hauek aurkeztu beharko dira: IFK, eratze-eskriturak eta estatutuak, bai eta hura ordezkatzen duen pertsonaren ordezkaritza-ahalordea eta haren indarreko nortasun-agiria ere.

Inskripzio-eskaera egingo du espedientearen ondoren eskubideen titularra izango den pertsonak edo haren ordezkariak.

Jabetza intelektualeko eskubideen titularra egilea ez bada, egileak bere eskubideak laga beharko dizkio.

Jabetza intelektualeko eskubideak “inter vivos” edo “mortis causa” laga daitezke. Kasuaren arabera aurkeztu beharreko dokumentazioa:

Inter vivos:

  • Egileak ustiapen-eskubideen titularrarekiko duen lan-harremanaren ondorioz sortu da obra, beste baten kontura lan-kontratu baten ondorioz hain zuzen ere (egilearen lan-kontratua aurkeztu beharko da, baita soldatapeko egilearen erantzukizunpeko adierazpena ere).
  • Eskubideak lagatzeko kontratua (dagokion zerga ordaindu izanaren, Ogasun Publikoan likidazioa egiteko aurkeztu izanaren edo salbuespenaren egiaztagiria aurkeztu beharko da horrekin batera).

Mortis causa

  • Jaraunspena esleitu eta onartzeko eskritura publikoa, jabetza intelektualeko eskubideak eskualdatzen diren obra berariaz jasotzen duena. Testamentuan obrak berariaz aipatzen ez badira, notario-agiri bat ere onar daiteke, obra horiek jarauntsiaren zati direla adierazten duena, jaraunsleak nor diren adieraziz. Ez da interesdunaren adierazpenen akta bat izan behar, dokumentu bat baizik, notarioak egiaztatzen duena obra horiek jaraunspenaren zati direla eta obra horien jaraunsleak pertsona jakin batzuk direla, behar bezala identifikatuta.
  • Dagokion zerga ordaindu izanaren, Ogasun Publikoan likidazioa egiteko aurkeztu izanaren edo salbuespenaren egiaztagiria aurkeztu behar da.