Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Jabetza intelektuala araudia

Jabetza Intelektualaren Legearen testu bategina, apirilaren 12ko 1/1996 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartua, Jabetza intelektualari buruz indarrean dagoen legeria da, eta uztailaren 7ko 23/2006 Legeak moldatu zuen.

Testu horrek -martxoaren 6ko 5/1998 Legearen  bidez aldatua- eta testua bera zati batean garatzen duten eratorritako erregelamenduzko arauek osatzen dute Espainian jabetza intelektuala arautzen duen lege-esparrua, ezertan ere kendu gabe Espainia partaide deneko hitzarmen eta nazioarteko itunetan gai horren gainean ezarritakoa.

Era berean, aipatu behar ditugu Jabetza Intelektualaren Erregistro Orokorraren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 11ko 611/2023 Errege Dekretua, eta obra zurtzen araubide juridikoa garatzen duen maiatzaren 27ko 224/2016 Errege Dekretua.

Egile-eskubidea eta antzeko eskubideak ez dira berdinak mundu osoan. Nazioarteko itunen bidez eta, EBn, zuzentarauen bidez, asko hurbildu dira. Herrialde bakoitzak egile-eskubideari buruzko lege propioa izan dezake, eta eskubide horiek bere lurraldean nola babesten diren erabaki.

Ekainaren 28ko 141/2011 Dekretuaren bidez, Transferentzien Bitariko Batzordearen 2011ko ekainaren 22ko Akordioa onartu zen, jabetza intelektualari buruzko legeria betearaztearen arloan irailaren 28ko 3069/1980 Errege Dekretuaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatutako Estatuko Administrazio Orokorraren zerbitzuak gehitzeari buruzkoa. Ondoren, Euskadiko Jabetza Erregistroa sortu zen, Euskal Autonomia Erkidegoko Jabetza Intelektualaren Lurralde Erregistroa ezartzen duen Kulturako sailburuaren 2012ko urtarrilaren 9ko Aginduaren bidez.

Nazioarteko hainbat hitzarmen daude, Espainiak berretsiak, egileentzako babesa bermatzen dutenak (Bernako Hitzarmena, 1886ko irailaren 9koa, literatura-lanak eta lan artistikoak babestekoa; Genevako Hitzarmen Unibertsala, 1952ko irailaren 6koa, egile-eskubideei buruzkoa; Marrakecheko Akordioa, 1994ko apirilaren 15ekoa, merkataritzarekin lotutako jabetza intelektualeko eskubideen alderdiei buruzkoa – Munduko Jabetza Intelektualaren Erakundea, 1996ko abendukoa –), artista interpretatzaile edo exekutatzaileentzat, fonograma-ekoizleentzat eta irrati-difusioko erakundeentzat bezala (Erromako Hitzarmena, 1961eko urriaren 20koa, artista interpreteak, fonograma-ekoizleak eta irrati-difusioko erakundeak babesteari buruzkoa; Genevako Hitzarmena, 1996ko urriaren 29koa, fonogramen ekoizle-egileentzat, fonogramen ekoizle-egileentzat, edo fonogramen erreprodukzioentzat).