Itsas garraioaren arloko araudia
1.- PORTUEN ARLOKO ARAUDI OROKORRA
1.1.- Estatuko araudia
1.2.- Euskal Autonomia Erkidegoko araudia
1.- PORTUEN ARLOKO ARAUDI OROKORRA.
Euskadiko Autonomia Estatutuaren 10.32. artikuluak ezartzen duenez, Euskal Autonomia Erkidegoak portuen gaineko eskumen esklusiboa du, interes orokorrekotzat sailkatuta ez dauden portuetan. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren barruan Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzari dagokio eskumen hori baliatzea.
Autonomia Estatutuak emandako eskumen esklusibo hori gauzatzearren, maiatzaren 2380/1982 Errege Dekretuaren bidez, Estatuak zituen portuen arloko hainbat ondasun eta zerbitzu Euskal Autonomia Erkidegoaren esku utzi ziren (183/1982 Dekretua, Lurralde Antolaketa eta Garraio Sailaren urriaren 4koa, Aginte-Eskuraketetarako Bitariko Batzordeak Portuen alorretako aginteak eskuratzeaz 1982ko apirilaren 6an hartutako erabakia argitaratzea ontzat ematen duena; EHAA, 137, 1982ko urriaren 23koa).
Horiek horrela, Euskal Autonomia Erkidegoak interes orokorrekoak ez diren portuen gainean legeak egiteko eta horiek betearazteko ahalmena izan arren, oraindik Eusko Legebiltzarrak ez du gaia bere osotasunean hartuko duen portuen lege bat idatzi, baina egitasmoetan sartuta dago.
Beraz, gaur arte, besterik ezean estatuko araudia aplikatu da, osagarri gisa, Euskal Herrirako Autonomia Estatutuaren 21. artikuluak xedatzen baitu eskumen esklusiboko gaietan Euskal Herriak emandako zuzenbidea beste edozeinen aurretik lehentasunez erabili behar dela eta horren ezean besterik ez dela erabiliko, osagarri, Estatuaren zuzenbidea.
Honako arau hauek aplikatzen diren Euskal Autonomia Erkidegoko portuetan, osagarri gisa:
1.- Irailaren 5eko 2/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Estatuko Portuei eta Merkataritzako Marinari buruzko Legearen testu bategina (2011ko urriaren 20ko BOE, 253. zk.).
2.- 22/1988 Legea, uztailaren 28koa, Kostei buruzkoa (1988ko uztailaren 29ko BOE, 181. zk.).
3.- 1471/1989 Errege Dekretua, abenduaren 1ekoa, Kostei buruzko uztailaren 28ko 22/1988 Legea garatu eta burutzekoa (1989ko abenduaren 12ko BOE, 297. zk.).
Arlo honetan aplikatu beharreko araudia honako arau honetan dago jasota:
1.- 2/2018 LEGEA, ekainaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Portuena eta Itsas Garraioarena (EHAA 129. zk., 2018ko uztailaren 5ekoa).
Azken aldaketako data: