2020ko jarduera
Isurketa baimenak
Isurketa-baimenak izapidetuz zera lortu nahi da: jabari publikora egin beharreko isurketak zer baldintzatan egin daitezkeen ezartzea, ur-masen egoerari ahalik eta eraginik txikiena eragiteko.
2020an isurketak baimentzeko edo berraztertzeko (indarraldia iraungitzean) 191 eskaera berri izapidetu dira, eta aurreko urteetan hasitako baimen-ebazpenik gabeko txosten ugari izapidetzen ere jarraitu dute. Bestalde, 210 isurketa-baimen ebatzi dira, 2020an hasita edo lehenago.
Horrez gain partikularren, administrazioen edo enpresen 78 kontsulta jaso dira eta 59 erantzun, aurretik aipatutako arloetan egin beharreko ekintzei buruz. Beste alde batetik, partikularren 246 salaketa jaso dira lanak administrazio-baimenik gabe egiteagatik edota jabari publiko hidraulikoari eragiteagatik.
Isurien erroldaren arabera, 2.612 ingururen jarraipena egin da, isurketa-puntu nagusien ustiaketa-txostenak aztertuz, arazketa-sistemak gaizki ibiliz gero ur-jabari publikorako kaltegarri gerta daitezkeela aintzat hartuta. Batez ere 2.000 biztanle baliokidetik gora duten populazioak izan dira kontuan.
Ingurumeneko Baimen Bateratua
Bestetik, ingurumena, oro har, babesteko helburuarekin 16/2002 Legeak Ingurumeneko Baimen Bateratuaren (IBB) kontzeptu berria sartu zuen: hartara, arroen bulegoetako isurketa-arloak esku hartu du IPPC legetik (Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuen Legea) eratorritako ingurumen-baimen integratuak izapidetzean. Hala hondakin-uren isuriei dagozkien txosten loteslearen errekerimendu eta proposamenetan, nola ingurumen-baimen integratuaren ebazpen-proposamenetan.
2020an zehar ingurumen-baimen integratuaren 6 espedienteetan parte hartu dugu (1 ebazpen-proposamen berritan eta 5 berrikuspen), eta 2 (ingurumen-baimen integratuak biak) ebatzi dira.
Isurketak Kontrolatzeko Kanona
Ur-Jabari Publikora egiten diren isurketengatik isurketa kanona ordaintzen da, jabaria zaindu eta hobetzera bideratua. Gaur egun Uraren Euskal Agentziak Euskal Autonomia Erkidegoko barneko arroen kanona baino ez du likidatzen.
2021an, isurketa kanona oinarri, 2020 urtean 552.814 € bilduko direla aurreikusten da.
2020an, zenbatespenaren arabera, lehorretik itsasora egindako isurien kanonarekin 788.287 euro jasoko dira (aukerako jarraipen-protokoloa zein den gorabehera).