Ogasun eta Finantza Saila

Iruzurraren aurkako plana

Iruzurraren aurkako Plana

Iruzurra, ustelkeria eta interes-gatazkak prebenitzea, hatematea eta zuzentzea

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021/241 (EB) Erregelamenduak, 2021eko otsailaren 12koak, Berreskuratze eta Erresilientzia Mekanismoa ezartzen duenak, 22. artikuluan xedatzen du estatu kideen betebeharra dela Europar Batasunaren finantza-interesak babestea, eta neurri egokiak hartzea iruzurra, ustelkeria eta interes-gatazkak prebenitzeko, hautemateko eta zuzentzeko.

Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planean planteatutako ekimenak gauzatzeko, administrazio publikoek kudeaketa-prozedurak eta kontrol-eredua egokitu behar dituzte. Arintze-neurri batzuk abenduaren 30eko 36/2020 Errege Lege Dekretuaren bidez ezarri ziren, zeinak Administrazio Publikoa modernizatzeko eta Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Plana gauzatzeko premiazko neurriak onartzen dituen.

Gainera, Europako Batzordeko Zerbitzuetarako ordainketa-eskaeren tramitazio eraginkorra errazteko kudeaketa-sistema baten garapenean, irailaren 29ko HFP/1030/2021 Agindua onartu da, Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren kudeaketa-sistema konfiguratzen duena. 6. artikuluan iruzurraren aurkako neurrien plan bat idaztea eskatzen du Berreskuratze eta Erresilientzia Mekanismoko (MRR) funtsak kudeatzen dituen erakunde bakoitzarentzat, iruzurra, ustelkeria eta interes-gatazkak prebenitu, hauteman eta zuzentzeko.

Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren salaketa-postontzia

Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoarekin (SEM) finantzatutako jarduerekin lotuta egin daitezkeen salaketei erantzuteko, eta, gainera, iruzurraren aurkako, interes-gatazkako, finantzaketa bikoitzeko eta estatu-laguntzetako eta ingurumenari kalte adierazgarririk ez egitearen arloko eskakizunak betetzeari buruzko neurrien planean xedatutakoa betetzeko, postontzi elektroniko bat prestatu da (buzon-mrr@euskadi.eus) eragile eta herritarrei irekia dagoena.

Postontzi elektroniko horretan jasotako komunikazioak berariazko protokolo baten bidez tratatuko dira, salatzaileen nortasuna babesteko. Egindako salaketak kualifikazio berezia duten eta eginkizun horretara bideratuko diren langileek ikertuko dituzte.

Iruzur posibleren bat detektatuz gero, edo horren susmo oinarriduna dagoenean, erakunde betearazleek konpromisoa hartzen dute ahalik eta eperik laburrenean jakinaraziko dietela antzemandako iruzurra edo iruzurraren susmo oinarriduna bai erakunde interesdunei bai inplikatutako erakundeei. Erakunde interesdunak dira Iruzurraren Aurkako Koordinazio Zerbitzu Nazionala (SNCA), Iruzurraren Aurkako Borrokarako Europako Bulegoa (OLAF), fiskaltza eta auzitegi eskudunak. Inplikatutako erakundeak, berriz, erakunde betearazlea eta kudeaketa-organoak izango dira.

Nolanahi ere, prozedura horietan kontuan izango dira aplikatzekoak diren Europako, Estatuko edo Autonomia Erkidegoko araudiek eragin horietarako ezartzen dituzten baldintzak eta betebeharrak.

Iruzarraren aurkako Eusko Jaurlaritzen araudia

Gobernu Kontseiluak, 2022ko martxoaren 29an, neurrien plan bat onartu du Berreskuratze eta Erresilientzia Mekanismoaren baliabideekin finantzatutako ekimenetarako eskatzen diren betekizunak, iruzurraren aurkako borrokari, interes-gatazkei, finantzaketa bikoitzari eta estatu-laguntzei buruzkoak, eta ingurumenari kalte esanguratsurik ez egitekoak, betetzeko. Plan hori Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Plana (BEEP) gauzatzerakoan eskatzen da, baita iruzurraren aurkako Eusko Jaurlaritzaren konpromisoa bere gain hartzen duen Adierazpen Instituzionala betetzeko ere.

Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2022ko abenduaren 22ko Aginduaren bidez, aldatu egin da iruzurraren aurkako neurrien planaren aplikazio-eremua.

Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 2ko Aginduaren bidez, aldatu egin da iruzurraren aurkako neurrien planaren 4. apartatua ("Interes-gatazkak saihesteko prozesuak eta tresnak"), X, XI eta XII eranskinak gehitzen dira eta "Arriskuak puntuatzeko tresna"ri (ARACHNE ) buruzko aipamen guztiak ezabatu dira.

Adierazpen instituzionala

Iruzurraren aurka borrokatzeko konpromisoa, Berreskuratze eta Erresilientzia Mekanismo europarraren funtsekin finantzatutako ekimenak gauzatzearen esparruan.

Adierazpen instituzionala (PDF, 74 KB)

Printzipio etikoak

Sailen arteko Batzordeak, 2022ko martxoaren 18ko bilkuran, Berreskuratze eta Erresilientzia Mekanismoari buruzko Etika eta Jokabide Printzipioak onartu ditu.

Printzipio etikoak eta jokabide-printzipioak (PDF, 441 KB)