Iruzurraren aurkako borroka - Elikagaien Industria

Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak LGENF, NBEF eta EIAF funtsen Europako laguntzak kudeatzen ditu.

LGNEF eta NBEF funtsen finantzaketa jasotzen duten laguntzen kudeaketari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzailearen parte da; eta EIAF funtsetik finantzatzen diren laguntzei dagokienez, Euskal Autonomia Erkidegoko Kudeaketaren Bitarteko Organismo bat da.

Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzaileak, iruzurraren aurka borrokatzeko duen planean, salaketa-bide bat jartzen du herritarren eskura, NPBtik, Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsetik (NBEF) eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsetik (LGENF) datozen funtsak iruzurrez erabiltzeari buruzko edozein susmo jakinarazteko.

Era guztietako informazioa konfidentzialtasunez tratatuko da, eta beti bermatuko da igorlearen datu pertsonalen babesa. Jakinarazpen hori horretarako prestatutako posta elektronikoaren bidez egingo da:

accionantifraudepac@euskadi.eus

Erakunde Ordaintzaileak salaketa jaso izanaren berrespena eta, behar izanez gero, informazio osagarria bidaltzeko eskaera ere bidaliko du igorlearen helbide elektronikora.

Ikerketa behar bezala egin ahal izateko, eskatzen dizugu iruzurraren susmoa oinarritzeko balio dezakeen eta eskura duzun informazio objektibo guztia eransteko.

Era berean, iruzur edo irregulartasun gisa har daiteken edozein gertakari helbide honen bidez jakinarazi ahal izango zaio SNCA Iruzurraren aurkako Koordinazio-zerbitzu Nazionalari:

http://www.igae.pap.minhafp.gob.es/sitios/igae/es-ES/snca/Paginas/inicio.aspx

"Iruzur" izango da Europar Batasunaren aurrekontuko baliabideak murrizten dituen edo Batasunaren funtsak bidegabe atxikitzen dituen nahita burututako edozein egite edo ez-egite, baldin eta:

  • adierazpen edo dokumentu faltsuak, zehaztugabeak edo osatugabeak erabiltzen edo aurkezten badira;
  • betebehar espezifiko bat urratuz informazio jakin bat komunikatzen ez bada;
  • funtsak eman ziren helburuetarako ez beste batzuetarako erabiltzen badira.

Erantsitako dokumentuak:

Azken aldaketako data: