Hezkuntza Saila

Irakasleak. Lanbide Heziketa. Integrazio prozesua. Ohiko galderak

  • Desagertzear dagoen lanbide heziketako Irakasle teknikoen kidegoko karrerako funtzionario izatea. Ez dira onartuko lanbide heziketako sektore berezietako irakasle espezialisten kidegoko langileen eskaerak.
  • Integrazioa eskatzen den espezialitatearen titularra izatea.
  • Behin betiko destinoa izatea edo destinoaren zain egotea Euskal Autonomia Erkidegoan.
  • Zerbitzu aktiboan edo zerbitzu berezietan egotea, senideak zaintzeko eszedentzian, genero-indarkeriagatiko eszedentzian eta indarkeria terroristagatiko eszedentzian, betiere azken destinoa zerbitzu aktiboan izan badu Euskal Autonomia Erkidegoan. Ez dira onartuko desagertzear dagoen lanbide heziketako irakasle teknikoen kidegoan jardunean ez dauden langileen eskaerak, eskaera egiteko unean.
  • Honako titulazio hauetako bat edukitzea edo eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehen eskuratzeko moduan egotea: gradua, doktoretza, lizentziatura, ingeniaritza, arkitektura edo baliokidea irakaskuntzako funtzio publikoan sartzeko, unibertsitateko diplomatura, ingeniaritza teknikoa edo arkitektura teknikoa.

2026ko urtarrilaren 19ra arte, egun hori barne.

Hezigunean egin beharko da (jarraian, NANa eta lotutako pasahitza sartu behar dira), «PT integrazioa» banner-etik. Eskabideak aurkezteko prozesua azaltzeko formulario bat egongo da.

Automatikoki kontsultatuko dira datuak, interesduna kontsultaren aurka ez badago behintzat; kasu horretan, horretarako prestatutako laukian adieraziko dute.

Eskakizun edo baldintza guztiak Langileen Erregistroan jasota badaude, ez da beharrezkoa izango prozedura normalizatu honen eskaerarekin batera dokumentazio osagarria aurkeztea. Langileen Erregistroan jasota dagoen jakiteko, kontsultatu beharko da Hezigunean – Eremu pertsonala – Nire datu laboralak –. Halakorik agertzen ez bada, eskabidearekin batera aurkeztu beharko dira agiriak. Gainera, jatorrizkoa Hezkuntza Sailaren lurralde-ordezkaritzetako batean aurkezteko eskatu ahal izango da.

Betekizuna eskatzen den titulazio akademikoa edukitzea bada, honako dokumentu hauek aurkeztu beharko dira:

  • Titulu akademikoaren kopia edo, hala badagokio, Unibertsitate Titulu Ofizialen Erregistro Nazionala kontsultatzeko berariazko baimena. Atzerrian emandako titulazioen kasuan, homologazioa egiaztatzen duen kredentziala edo graduko maila akademikoko baliokidetasun-deklarazioa aurkeztu beharko dira.
  • Titulua lortzeko behar diren ikasketa guztiak egin izana egiaztatzen duen ziurtagiri akademikoa, titulua eman izanaren tasak ordaindu izanaren frogagiriarekin batera.

Integrazioaren aldeko ebazpenen ondorioak interesdunak egiten duen eskaeraren datatik aurrerakoak izango dira.