Irakaskuntzen antolamendua. Unibertsitateaz Kanpoko Irakaskuntzak. Araubide Orokorreko Irakaskuntzak. Oinarrizko Hezkuntza (6 urtetik 16ra)
- Derrigorrezkoa eta doakoa da.
- Helburua: pertsona guztiak prestatzea, norbanako moduan garatu eta pertsona izateko, hiritar aktibo izateko eta gizarteratzeko eta oinarrizko gaitasunak lortu ditzaten helduaroan sartzeko.
- Helburu hori betetzeko, norbanakoen ezaugarrietara egokitzen da hezkuntza, eta azken mailetan hainbat program sartzen dira, esaterako, curriculum-aniztasunekoak eta hasierako lanbide-kualifikazioak.
- Lehen Hezkuntzan ikasturbe bat gehieago egin daiteke eta DBHn, berriz, bi gehiago. Hortaz, Oinarrizko Hezkuntzan 18 urte bete arte egon daiteke.
- Ikasgai guztiak gaindituta, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua lortzen da. Titulu horrekin, Batxilergoa eta erdi mailako heziketa-zikloak ikasi ahal dira.
- Arautegia
Oinarrizko hezkuntzak bi etapa ditu:
- Lehen Hezkuntza
- Bina urteko hiru ziklo ditu
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza
- Lau urteko ikasketak