Eremu Kalteberak
Araudiaren analisia
Gaur egun, nekazaritza-jatorriko nitratoek eragindako uren kutsadura murrizteko eta mota horretako kutsadura berrien aurka prebentzioz jarduteko helburu bikoitzarekin, Euskadin zazpi eremu kaltebera izendatuak, jardunbide egokien bi kode eta jarduketa-plan bat ditugu.
ARAU-ESPARRUA
1. Europako araudia: Kontseiluaren 91/676/EEE Zuzentaraua, 1991ko abenduaren 12koa, urak nekazaritzatik eratorritako nitratoen kutsaduratik babesteari buruzkoa.
2. Estatuko araudia:47/2022 Errege Dekretua, urtarrilaren 18koa, urak nekazaritza nitratoek eragindako kutsadura lausotik babesteari buruzkoa.
3. Euskal Autonomia Erkidegoko araudia:
3.1. 390/1998 Dekretua, abenduaren 22koa, EAEko eremu kalteberak deklaratzeko arauak ezartzen dituena.
3.2. Zazpi eremu kaltebera, dekretu bidez izendatua lehenengoa, eta Nekazaritza eta Ingurumen gaietan eskumena duten sailburuen aginduaz izendatuak besteak:
EREMU KALTEBERA IZENDATUAK | NORMA LEGAL |
Vitoria-Gasteizko ibai-azpiko ur-masaren ekialdeko sektorea | 390/1998 Dekretua, abenduaren 22koa |
Vitoria-Gasteizko lurpeko ur-masaren Dulantzi sektorea | Agindua 2008ko apirilaren 8koa |
Vitoria-Gasteizko lurpeko ur-masaren Mendebaldeko Sektorea | Agindua 2009ko azaroaren 18koa |
Mirandako lurpeko ur-masaren iparraldeko sektorea | Agindua 2018ko urriaren 15ekoa |
Mirandako lurpeko ur-masaren Tarteko Sektorea | Agindua 2018ko urriaren 15ekoa |
Mirandako ur-masaren Zanbrana sektorea | Agindua 2020ko abuztuaren 4koa |
Trebiñuko Lurpeko Ur Sinklinaleko Masaren Leziñako sektorea | Agindua 2020ko abuztuaren 4koa |
3.3. Dekretu bidez onartutako Nekazaritzako Jardunbide Egokien bi Kodeak:
NJEK | LEGE-ARAUA |
Nekazaritza-lanetan Egoki Jarduteko Kodea nekazaritzatik eratorritako nitratoekin ura kutsatzeko arriskutan izendatuak dauden Euskal Autonomia Erkidegoko eremu kalteberak | 390/1998 Dekretua, abenduaren 22koa |
Nekazaritza-lanetan Egoki Jarduteko Kodea nekazaritzatik eratorritako nitratoekin ura kutsatzeko arriskutan izendatuak ez dauden Euskal Autonomia Erkidegoko eremuak | 112/2011 Dekretua, ekainaren 7koa |
3.4. Nekazaritza jardueratik eratorritako nitratoen bidez ura kutsatzeko arriskuan deklaratu diren eremuetan jarduteko programa bat, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren Aginduz onartua:
JARDUKETA PROGRAMA | LEGE-ARAUA |
Jarduketa Programa 2021-2025 | Agindua, 2021eko maiatzaren 12koa |
ARAUDIA
Agindua, 2021eko maiatzaren 12koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, zeinaren bidez onartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko eremu kalteberetarako Jarduketa Programa, nekazaritzako nitratoekin ura kutsatzeko arriskuari dagokionez.
Agindua, 2020ko abuztuaren 4koa, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako eta Inguru-men, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuena, nekazaritzatik eratorritako nitratoekin ura kutsatzeko arriskutan dauden eremuak izendatu eta aldatzen dituena.
Agindua, 2018ko urriaren 15ekoa, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena eta Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, zeinaren bidez arriskuko eremu izendatzen baitira Mirandako lurpeko ur-masa alubialaren iparraldeko eta erdialdeko sektoreak, nitratoek kutsa ditzaketelako
Agindua, 2018ko ekainaren 28koa, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena eta Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, nekazaritzatik eratorritako nitratoekin ura kutsatzeko arriskuan dauden inguruneen izendapenari eustea onartzen duena.
Agindua, 2014ko urtarrilaren 21ekoa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua-rena eta Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuarena, nekazaritzako nitratoek ura kutsatzeko arriskua duten zonetan ingurune kaltebera izendatutakoei eusteko dena
112/2011 Dekretua, ekainaren 7koa, zeinen bidez onartzen baita Nekazaritza-lanetan Egoki Jarduteko Kodea, nekazaritzako nitrato-kutsadura jasateko arriskupeko gunetzat jo ez diren Euskal Autonomia Erkidegoko guneetarako.
Agindua, 2009ko azaroaren 2koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena, hain zuzen ere Ingurumen eta Lurralde Antolamenduko sailburuaren eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikadurako sailburuaren beste agindu bat aldatzen duena. Agindu horren bidez, nekazaritzatik eratorritako nitratoekin ura kutsatzeko arriskuan dauden eremuetarako jardueraplana onartu zen
Hutsen zuzenketa, ondoko aginduarena: Agindua, 2009ko azaroaren 2koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena, hain zuzen ere Ingurumen eta Lurralde Antolamenduko sailburuaren eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikadurako sailburuaren beste agindu bat aldatzen duena. Agindu horren bidez, nekazaritzatik eratorritako nitratoekin ura kutsatzeko arriskuan dauden eremuetarako jarduera-plana onartu zen.
Agindua, 2009ko azaroaren 18koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena. Honen bidez, nitratoz kutsatzeko arrisku eremu izendatzen da: Vitoria-Gasteiz unitate hidrogeologikoa, Mendebaldea, Foronda I eta II.
Agindua, 2008ko urriaren 15ekoa, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu sailburuarena eta Nekaza-ritza, Arrantza eta Elikadura sailburuarena, Neka-zaritzatik eratorritako nitratoekin ura kutsatzeko arriskuan dauden inguruneak izendatzeko arauak finkatzen dituena.
Agindua, 2008ko apirilaren 8koa, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu, eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuena. Horren bidez, Dulantzi Sektorera handitu da nitratoengatik kutsatzeko arriskuan dagoen eremua: Vitoria-Gasteizko Unitate hidrogeologikoa, Ekialdeko Sektorea.
390/1998 Dekretua, abenduaren 22koa, nekazaritzatik eratorritako nitratoekin ura kutsatzeko Arriskutan dauden Inguruak izendatzeko arauak finkatzen dituena eta Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritza-lanetan Egoki Jarduteko Kodea onartzen duena.
Azken aldaketako data: