Justizia eta Giza Eskubideen Saila

Zerbitzu Ibiltaria

Berdindu! Sexu- eta genero-aniztasunari buruz informazioa eta arreta emateko zerbitzua da, Eusko Jaurlaritzarena.

Zer eskaintzen du?

Errespetuz elkarteak kudeatzen du zerbitzua. Arreta ibiltaria ematen die transei, zerbitzua eskatzen dutenek etxean bertan jaso dezaten. Berdinen arteko arreta du oinarri zerbitzu honek. Hau da, zerbitzura jotzen duten trans guztiei trans batek edo sexu-identitate bereko pertsona batek egingo die arreta.

Informazioa eta arreta ematen die lesbianei, gayei, transei, bisexualei eta intersexualei, bai eta haien ingurukoei ere. Informazioa eta arreta ematen die hezkuntza-komunitateari, gizarte-eragileei eta profesionalei, komunikabideei eta, oro har, herritarrei, homofobia desagerraraztea xede izanik.

Funtzioak

  • Arreta eta aholkuak ematea lesbianei, gayei, bisexualei, transei eta intersexualei, bai eta haien ingurukoei ere, sexu-joera edo sexu- eta/edo genero-identitatearen inguruko edozein gairi buruz.
  • Informazioa eta arreta ematea hezkuntza-komunitateari, gizarte-eragileei eta profesionalei, komunikabideei eta, oro har, herritarrei, LGBTIfobia desagerraraztea xede izanik.
  • LGBTI kolektiboari dagokionez, berdintasunaren aldeko eta diskriminazioaren kontrako politikak diseinatzea eta proposatzea.

Berdindu! zerbitzuak, gainera, honako hauek egiten ditu LGTBI kolektiboarekin elkarlanean:

  • Gizarte-sentsibilizazioko kanpainak.
  • Elkarteekin koordinatzea eta lankidetzan aritzea.

Harremanetan jartzeko

Aldi baterako, telefonoz edo posta elektronikoz soilik emango da arreta.