Ur-bolumena kontrolatzeko sistemen inguruko ohiko galderak
Zer araudik erregulatzen ditu Euskal Autonomia Erkidegoko barne-arroetako ur-bolumenak kontrolatzeko sistemak?
Zer aprobetxamendu-maila daude bolumenak kontrolatzeko sistemen gaineko indarreko araudiaren arabera?
Hiru aprobetxamendu-maila daude:
- Lehen maila: gehienez baimendutako emaria 4 l/s baino txikiagoa duen aprobetxamendua.
- Bigarren maila: gehienez baimendutako emaria 4 l/s eta 100 l/s bitartekoa duen aprobetxamendua.
- Hirugarren maila: gehienez baimendutako emaria 100 l/s-koa edo handiagoa duen aprobetxamendua.
Zer aprobetxamendutan instalatu behar da bolumenak kontrolatzeko sistema?
Ur-aprobetxamendu guztietan, azalekoetan nahiz lurpekoetan, horiek erabiltzeko baimena ematen duen titulu juridikoa edozein dela ere.
Nori dagokio bolumenak kontrolatzeko sistema instalatzea?
Emakidaren edo aprobetxamenduaren titularrari dagokio. Ur-aprobetxamenduaren titularrak, halaber, hartutako ur-bolumenari buruzko datuak erregistratu eta jakinarazi beharko ditu nahitaez, agindu horretan adierazitakoa betetzeko. Era berean, derrigortuta dago Uraren Euskal Agentziak egindako neurketen inguruan edozein unetan eska lezakeen informazioa ematera.
Presio bidezko hoditerien bitartez egindako ur-hartzeetan, zer kontagailu erabil daiteke?
Edozer kontagailu baliagarria izango da, une bakoitzean indarrean den legeriaren arabera kontrol metrologikoko zehaztapenak gainditzen baditu, aprobetxamenduaren ezaugarrietara egokitzen bada (emariari, bete beharreko lan-baldintzei eta gainerako parametro teknikoei dagokienez) eta egiaztagarria, zigilagarria eta manipulaezina bada.
Jabari publiko hidraulikoa kudeatzeko baliagarriak diren bolumena kontrolatzeko sistemak «A motakoak» eta «B motakoak» dira (Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioko 279/2008 Agindua, urtarrilaren 31koa).
- «A motako» ur-kontagailuek, Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioko 279/2008 Aginduaren I. eranskineko 7.1. puntuaren arabera, bestelako sinboloen artean, Europar Batasunaren adostasuna adierazten duen zigilua, nazio mailakoa eta ur iraunkorreko edo nominaleko emariarena (Q3) eduki behar dituzte, eta horiek ikusgarriak eta ezabaezinak izan behar dira.
Modeloa onartuta dagoela ziurtatzen duten zigiluak
- «B motako» ur-kontagailuek, 1988ko abenduaren 28ko Aginduaren eranskineko IV. atalaren arabera, bestelako sinboloen artean, Europako Ekonomia Erkidegoak modeloa onartu duela adierazten duen zigilua eta ur iraunkorreko edo nominaleko emariarena (Q3) eduki behar dituzte, eta horiek ikusgarriak eta ezabaezinak izan behar dira.
Modeloa onartuta dagoela ziurtatzen duen zigilua
Lamina askeko bilketetarako, zer gailu da baliagarria?
Bolumena kontrolatzeko sistemak hormigoiz edo antzeko material batez estalitako sekzio bat izango du, baita zentimetrotan graduatutako eskala limnimetriko bat ere. Eskalak baimendutako emari maximoa adieraziko du, emakidaren ebazpenean agertuko dena.
Justifikatutako kasuetan bakarrik aukeratu ahal izango da beste gailu bat, eta horrek nahikoa doitasun eduki beharko du ur-laminaren mailari buruzko informazioa emateko.
Nola instalatu behar da bolumena kontrolatzeko sistema?
Presio bidezko hoditerien bitartez egindako ur-hartzea bada, bolumena kontrolatzeko sistema hargunetik ahalik eta gertuen instalatuko da, egoki funtzionatzeko fabrikatzaileak finkatutako distantziak errespetatuta. Halaber, edozein biltegiratze-egituratatik gora instalatuko da. Haren ezaugarri teknikoen eta muntaketa-ezaugarrien berri eman behar zaio Uraren Euskal Agentziari.
Ezingo da erdiko bideratzerik edo by-pass delakorik egon jabari publiko hidraulikoko bilketa-puntuaren eta neurketa-puntuaren artean, bolumena kontrolatzeko gailu gehigarriz hornituta egon ezean.
Ur-hartzea lamina askeko erregimenean egiten bada, bolumena kontrolatzeko sistema garraiatze-ubidean kokatuko da, eta, ahal den guztietan, kanalean ahalik eta goren, hargunearen zatiaren amaieratik hurbil.
Kontrol-sistema toki iritsi-erraz batean kokatu da, eta Uraren Euskal Agentziak izendatutako langileek une oro bertara iristeko baimena izango dute.
Zer egin behar da matxurarik badago, txarto funtzionatzen badu, ordezkatu beharra badago?
Uraren Euskal Agentziari jakinaraziko zaio berehala. Jakinarazpenean, gertakariaren data eta ordua, hartutako zuzenketa-neurrien deskribapena eta zerbitzua berriro ezartzeko aurreikusitako unea zehaztu beharko dira.
Instalatutako edozein elementu aldatzekotan, lehenengo instalaziorako ezarritako agindu tekniko eta administratiboen arabera egin beharko da.
Nola jakinaraziko zaizkio Uraren Euskal Agentziari eskuratutako datuak?
Aprobetxamenduaren titularrak ateratako ur-bolumenak erregistratu beharko ditu, Uraren Euskal Agentziak horretarako gaitutako webgunean.
- Lehen mailako aprobetxamenduetan (baimendutako gehienezko emaria 4 l/s baino txikiagoak), titularrak urtean ateratako bolumenaren ohar bat erregistratuko du web-aplikazioan, urteko metro kubikotan adierazita. Datua urtarrilean hartu beharko du.
- Bigarren mailako aprobetxamenduetan (baimendutako gehienezko emaria 4 l/s eta 100 l/s bitartekoa), hilero erregistratutako dira datuak, hileko metro kubikotan adierazita. Hirugarren mailako aprobetxamenduetan, egunero erregistratutako dira datuak, eguneko metro kubikotan adierazita.
- Hirugarren mailako aprobetxamenduetan (baimendutako gehienezko emaria 100 l/s-koa edo handiagoa), titularrak egunean jasotako bolumenaren ohar bat erregistratuko du web-aplikazioan, eguneko metro kubikotan adierazia. Eguneroko erregistroa hila amaitutakoan erregistratuko da. Fitxategi informatiko bateragarri baten bitartez web-aplikazioan eransteko. Uraren Euskal Agentziak neurgailuek neurketak egunerokoa baino maiztasun handiagoarekin edo etengabeko kontrolarekin egin ditzatela eskatzen duenetan, maiztasunarekin bat etorri beharko dute erregistroek.
Aplikazioa erabiltzeko informazio orria (PDF, 410 KB)
Lehen edo bigarren mailako aprobetxamenduetako titularrek, halaber, datuen erregistroa (PDF, 1 MB) paperean ere eraman dezakete.
Zer epe dago araudi berrira egokitzeko?
Hamabi hilabete araudia indarrean jartzen denetik (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean).
Azken aldaketako data: