Txingudi Ekoetxeko jarduerak
Eskola-taldeei zuzendutako Plaiaundi Parke Ekologikoko ingurumen-hezkuntza programa biodibertsitatera eta hegaztien mundura zuzenduta dago.
Helburu orokorrak hurrengoak dira:
- Padurako ezaugarri nagusienak ezagutzea.
- Padura inguruneko garantiza, aberastasuna eta bioaniztasuna baloratzea.
- Inguru honetako fauna eta flora ezagutzea eta identifikatzea, hegaztiak bereziki.
- Ingurumen-inpaktuaz ohartzea.
- Belaunaldi berriak, ingurunea zaintzearen garrantziaz ohartzea
Plaiaundiko Parke Ekologikoan eskaintzen diren jarduera desberdinak Lehen Hezkuntzako, Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleei zuzenduta dago, beti ere curriculum proiektuari egokituta.
Jardueraren iraupena, egin beharreko jardueren eta taldeak duen denboraren araberakoa izango da. Jarduera osoak 2 ordu eta erdiko iraupena izango du.
Bisita bat erreserbatzeko jarri harremanetan telefonoz (943619389) edo e-mailez txingudi@ej-gv.es
PROGRAMA EREDUA
10:00 Aurkezpena Txingudi Ekoetxean eta talde txikitan zatitzea
10:05 Interpretazio zentroa. Ikusi beharreko kontzeptuen azalpena jarduera desberdinez lagunduta adinaren arabera: Parkeko fauna eta floraren irudiak, zuzeneko behaketa bideokameraz, bideoa, tailerrak,…
11:00 Atsedenaldia
11:15 Plaiaundiko Parke Ekologikotik zehar ibilaldi gidatua
IKUS-ENTZUNEZKOEN EMANALDIA
Txingudi Ekoetxean Plaiaundiri buruzko bideoa emango dute, eta hegaztiak zuzenean behatuko dira, kontrol urruneko kamaren bidez. Doako zerbitzu hau eskatzen duenari eskainiko zaio, banaka edo taldeka, zentroa irekita dagoen epe osoan, aurretiko zitarik gabe.
NORBERAK GIDATUTAKO IBILBIDEA
17 panelek espazio natural hau era atseginez ezagutzeko aukera ematen dute. Bisitariak jartzen du erritmoa eta 2 km ditu, beraz, adin guztietako publikoarentzat dago, sarrera librea du eta aurretiko zitarik gabe egin daiteke. Haurrentzako joko moduko fitxa bat eskura daiteke zentroan.
TXINGUDIKO PADURETAN ZEHAR BISITA GIDATUAK
Plaiaundi edo Jaitzubian zehar bisita gidatua, bertan partehartzaileek padurarekin erlazionaturiko ekosistemak ezagutu ahal izango dituzte, baita fauna behatu ere. Bisita (iraupen aldakorra) doakoa da, talde eta partikularrei zuzenduta dago, eta aldez aurretik hitzartu behar da.
HEGAZTIAK BEHATZEKO IKASTAROAK
Klase teoriko eta irteera praktikoen bidez (Plaiaundin) hegaztien munduan barneratuko zara (espezieen identifikazio eta jokaera, behaketarako material eta tokiak,...). Helduentzat zuzendua. Edukiera mugatua. Kontsulta iezaguzu.
HEGAZTIEI ERAZTUNA NOLA JARTZEN ZAIEN IKUSI
Hegazti txikiak aztertuz (harrapaketa, datu-bilketa eta aleak askatzea) eraztun-jartzaile espezialistek nola lan egiten duten ikusi ahal izango duzu. Kontsulta iezaguzu.
GIZARTE-PARTIZIPAZIOKO JARDUNALDIAK
Hezeguneen Munduko Egunean (otsailak 2) eta Hegaztien Munduko Egunean (urriko lehen asteburua) hainbat jarduera egingo dira Txingudin. Kontsulta iezaguzu.
TXINGUDIN ZEHAR ONTZIZ
Hondarribiatik irtenez eta marearen arabera, inguruko itsasertza edo Bidasoaren itsasadarraren barnealdea bisitatuko dira, gidari batek lagundurik.
Antolatzailea: Jolaski, S.L.
Prezioa: 4,40€ parte-hartzaileko.
Iraupena: ordu 1.
DOMAINE D´ABBADIA-KO ITSASERTZA
Hendaiako naturgune hontan itsaslabarrak, marearteko zabalgunea eta zakardi atlantiarra bisitatuko dira.
Antolatzailea: Abbadiako Adixkideak.
Prezioa: 3,50€ inguru parte-hartzaileko.
Iraupena: ekintzaren arabera.
TXIMELETEN MUSEOA
Irungo museora bisita; ikus-entzunezko baten eta ale naturalizatuen laguntzaz tximeleten mundu harrigarri eta ezezaguna ezagutuko da. Doan.
OIASSO ERROMATAR MUSEOA
Oiasso erromatar hiriko bizitza ezagutzeko aukera izango da, ibilandi didaktiko baten bidez eta langile espezializatuez lagundurik.
Antolatzailea: Oiasso erromatar museoa.
Prezioa: 2 eta 7€.
Iraupena: 1 eta 4 ordu bitarte.
Azken aldaketako data: