Sorkuntzan Laguntzeko Politiken azterketa
Kulturaren Euskal Behatokiaren esparruan egindako Sorkuntzan Laguntzeko Politiken txostenaren laburpena dugu dokumentu hau.
Hainbat herrialdetako jardunbide egokiak, eta oro har, sorkuntzan laguntzeko herrialde horietan gauzatutako politiken erreferentziak bilatzeko ikuspegi «konparatu» bat oinarri hartuz sortu da adierazitako azterlan hori. Eta erreferentzia horiek EAEn gaur egunean ditugun politiken perfekzionamenduari buruzko hausnarketa- eta eztabaida-prozesua abian jartzeko abiapuntu bat eskain dezaten lortzeko xedearekin.
Irismen eta xede horietatik abiatuz, laburpen-dokumentu hau bi zatitan banatu dugu
- Nazioarteko begirada deritzonak—, herrialdeek egindako hainbat hurbilketa monografikoren zeharkako irakurketa eskaintzen du. .
- Begirada EAEtik deritzonak—, informazio horiei balioa emateko jomuga du, gure errealitatera proiektatutako ikaskuntzei dagokienez. Horretarako, esku-hartzeen egitura —nazioartean aurkeztutakoa— EAEra ekartzen du, epe motz, ertain, eta luzerako lan jokaleku posibleak iradokiz, egun sorkuntzarako dugun laguntza-esparrua berritzeko eta perfekzionatzeko erakunde-hausnarketarako prozesu bat abiarazteko laguntza-gida gisa.
Sorkuntzan Laguntzeko Politiken azterketa [pdf, 821 kB]